Lankide:Iraidelv/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsumo eta produkzio jasangarriak baliabideak eta eraginkortasun energetikoa sustatzea, azpiegitura jasangarriak, eta oinarrizko zerbitzuie, lan ekologiko eta dezenteei, eta kalitate hobeko guztientzako bizitzei sarbide ematea da. Bere ezarpenak orokorreko garapenerako planak lortzera, eta etorkizuneko kostu ekonomiko, ingurumenekoak eta sozialak murriztera, lehiakortasun ekonomikoa sustatzera eta pobrezia murriztera laguntzen du.[1]

Dena den, gaur egun ditugun definizioak eta adierazleak mugatuak daude, ikusi dezakegunez adierazleak aztertzen.[2]

10 urterako plana, kontsumo eta ekoizpen jasangarriak ezartzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[3]

Ikusten dugunez aurrek mapan, kontinente guztietara zabaldu da produkzioa eta ekoizpen jasangarri bat izateko plan bat ezartzea, eta gainera ez dago ezta herrialde bat non seguru dakigunik plan bat ez daukala  martxan.

Dena den, informazioa ez eukitzea seguruenik esan nahi du edo ez duela oraindikan plan bat ezarri edo beraien plana ez dela bat etortzen normalean ezarritako planarekin, hau da, planarentzako jarri duten definizioarekin.

Esan beharra dago, plan hauek ez dutela historia asko eta ia gaur eguneko auzia direla, ze lehen, produkzioa eta kontsumoa hazi egin zirenean (Indrustria Iraultzarekin), ez zuten gauza horietan erreparatzen eta orduan gaur bere ondorioak ordaindu behar ditugu eta gure jarrera aldatu beharra daukagu.

Pausu batzuk eman ditugu munduan, dena den, gaur egun 71 herrialdeak dira plan bat ezarri dutenak produkzio eta kontsumo jasangarria  bermatzeko. Hauek dira taulan agertzen direnak, baina hortaz aparte, inkesta baten bidez 82 herrialde kontatu dira plan batekin, hau da, 11 herrialde gehiago, baina ez dagoenez honi buruzko datuak ez dira taulan agertzen.[3]. Plana berez , hazkunde ekonomikoa eta ingurune-degradazioa aldentzea[4] bilatzen duelako, eta hori 82 herrialde egiten duten arren, bakarrik 71 egiten dute Nazio Batuak ezarritako neurriekin, edo behintzat  71ek bakarrik aurkeztu dituzte beraien datuak.

Aztarna materiala per capita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna materiala per capita munduan, tonetan. [5]

Aztarna materiala, herrialde baten kontsumo joerak asetzeko behar diren erauzketa materialak dira. Kasu honetan, aztarna material totala, gehiketa bat da, biomasa, erregai fosilak eta mineral metalikoak eta ez-metalikoak kontuan hartzen duena.

Lurraldea Urteak Aztarna materiala per capita

(tonak)

Hazkunde-tasa Hazkunde-tasa oinarri urtetik Bikoizteko urteak
Mundua 2000 8,76
2001 8,81 0,57 0,57 121,41
2002 8,81 0,00 0,57
2003 9,16 3,97 4,57 17,44
2004 9,57 4,48 9,25 15,48
2005 9,87 3,13 12,67 22,11
2006 10,20 3,34 16,44 20,73
2007 10,52 3,14 20,09 22,09
2008 10,57 0,48 20,66 145,81
2009 10,49 -0,76 19,75
2010 11,00 4,86 25,57 14,25
2011 11,43 3,91 30,48 17,73
2012 11,45 0,17 30,71 396,05
2013 11,67 1,92 33,22 36,07
2014 11,72 0,43 33,79 161,75
2015 11,84 1,02 35,16 67,68
2016 12,01 1,44 37,10 48,27
2017 12,18 1,42 39,04 48,96

Taularen datuak ez dira oso egonkorrak, urte batzuetan asko handitu delako eta beste batzuetan edo ez da aldatu edo jaitsi egin delako, baina bai ikusten da argi eta garbi igoera egoera bat orokorrean.

Taulan ikusi dezakegunez, hazkunde totala mundu osoan %39,04-koa izan da azken 17 urteetan.  Hau, esan beharra dago, oso handia dela, eta handiago kontuan hartuta aztarna materiala ez dagoela ondo banatuta. Alegia, ekonomikoki garatuak dauden herrialdeetan aztarna materiala ia 4 aldiz handiagoa da garatu gabekoetan baino.[4]

Dena den, ekonomikoki hitz egiten, ekomikoki garatu gabe dauden herrialdeetan zifrak hobetu dira, hau da, aztarna materiala handitu egin da, 2000. urtean 5 tonelada metrikoak izatetik 2017 9 izatera pasatuz.[1]

Beste aldetik, ez da komeni aztarna materiala gehiegi handitzea, ze hori esan nahi du energia asko behar dela herrialde baten kontsumo eta produkzio ohitura asetzeko eta erabiltzen diren energia-iturriak ez dira betirako, horregatik, plan hauekin bilatzen dena da ekonomia eta ingurumena aldentzea, ekonomikoki garatu beharra daukaten herrialdeak garatzeko edota orain garatu daudenak lurra ez hainbeste kaltetzeko.

Horregatik datu positibotzat hartu dezakegu, taularen azken urtean, konkretuki 2017an, munduan dauden 250 enpresa handienetatik %93a informe batzuk aurkezten dituztela materia jasangarria erabiltzeko.[1]

Beste aldetik, badaude datu ez hain positiboak, hala nola, euskaldun bakoitzak 4,32 hektarea behar izatea bere kontsumo joerak asetzeko behar den material guztia lortzeko. Gainera datu hauek 2001tik %7a txikitu egin dira, hau da, ez dela euki dugun datu txarrena. Dena den, azken hamarkadetan, gehiago egin da Nazio Batuetik planak ezartzeko, baina oraindikan esan dezakegu, Euskadi, munduarekin konparatuta, aztarna material handi bat duela. [6]

Birziklatutako udal-hondakinak (1990-2015)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birziklatutako udal-hondakinak (2014) [7]
Birziklatutako udal-hondakinak (1990-2015) [7]

Adierazle honek neurtzen du zenbat udal-hondakinak izan diren birziklatuta urtero tonetan. Baita daude datuak ehunekotan neurtzen dutena baina horrela ikusi dezakegu zenbat hondakin sortzen ditugu baitaere, ze tona hauek bakarrik dira birziklatu ditugunak, gehiago dira sortu ditugunak.

Dena den, grafikoari begira, ikusi dezakegu, orokorrean, birziklatzen diren hondakinak handitzen joan direla azken hamarkadetan. Horri gehitzen badiogu, baita sortzen ditugun hondakinak per capita jeitsi direla, hau da, adibidez Europan 2005ean 506 kg per capita sortzen ziren eta 2019an 502, egoera hobetzen joan dela esan dezakegu. Dena den, hori bakarrik populazioa handitu egin dela kontuan izaten badugu eta horregatik hondakinak populazioa baino gutxiago hazi direla, ze mila tonetan begiratzen badugu, 2005ean 220,274 mila tona sortu ziren eta 2019an 224,503. [8]

Horregatik, orokorrean esan dezakegu hondakin gutxiago sortzen ditugula pertsonarekiko eta gainera hondakin gehiago tratatuak izan direla azken urteetan.

Urteak AEB Zenbaki indizeak Alemania Zenbaki indizeak 2 Britania Handia Zenbaki indizeak 3 Frantzia Zenbaki indizeak4 Txekia Zenbaki indizeak 5 Espainia Zenbaki indizeak 6
1990 26,34 62,91
1995 41,87 100,00 13,38       100,00 2,02 100,00 2,48 100,00 0 -  
2000 48,09     114,86 20,14   150,52 2,84 140,59 4,04 162,90 0,019 100,00
2005 53,74 128,35 20,73 154,93 6,36 314,85 5,37 216,53 0,166 873,68
2010 59,2     141,39 22,48   168,01 8,07 399,50 6,14 247,58 0,45177 2.377,74 4,17 100,00
2015 60,22     143,83 24,41       182,44 8,6 425,74 7,43 299,60 0,85091 4.478,47 3,39 81,29

Ikusi dezakegunez tauletan, orokorrean birziklatzen diren milioi tonak igo egin dira, hau oso ona da ingurumenarentzat eta gainera hondakinak tratatu eskero ekonomia handitzea ahalbidetzen dugu ingurumen kaltetu gabe. Dena den, ekonomiaren hazkundean sortzen diren hondakinak jaitsi beharko lirateke.

Tauletan ikusten dugunez, lehen ez zutenak birziklatzen besteak baina gutxiago eginda, konparatuz, gehio hazi da beraien birziklaketa (Txekia). Dena den, gure herrialdean jaitsi egin da birziklatzen ditugun hondakinak eta hori ez da ona, gainera, lehen aipatu dudan bezala, Euskadin eta baita Espainian baliabide gehiago erabiltzen ditugu gure kontsumo joerak asetzeko Europan baino, orduan, hau hola bada, gehiago kexkatuko beharko ginateke sortzen ditugun hondakinak ahalik eta kalte gutxien egiteko munduan.

Dena den, hau janariari baita eragiten dio eta elikatu beharko ligukeena honadakina bihurtzen da, alegia, estimatzen da urtero produzitako janariaren hiruren bat usteldu egiten dela kontainerretan [1]. Egia da, janaria ez duela kutsatzen baina janaria lortzea bai eta gero hondakin bezala bukatzea ez da batere ona ez gizarterako eta ingurumenerako.

Laburbilduz, gure gizartean ez gara saiatu kontsumo eta produkzio modu jasangarriak txertatzen duela gutxi arte. Dena den, produkzio eta kontsumoa oso azkar hazi egin zenetik Industria Iraultzekin ez zen ezer egin ingurumena saintzeko, beraien helburua kostu txikiekin gehiago produzitzea zelako. Ekonomikoki hitz eginez hori ederki dago, baina ez dugu ahaztu behar gure lurra ez badugula saintzen baliabiderik gabe geratuko garela eta ez hori bakarrik, baita bizitzeko lekurik gabe. Horregatik, hain garrantzitsua da, ekonomia hazkundea eta ingurune-degradazioa aldentzea. Gainera, azken hamarkadetan teknologikoki begira hazkunde handia egon da, eta hau produkzioa suspertzea laguntzen du, horregatik da hain garrantzitsua, inoiz baina gehiago, planak ezartzea produkzio eta kontsumo jasangarriak bermatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) Martin. «Sustainable consumption and production» United Nations Sustainable Development (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
  2. (Ingelesez) «Goal 12: Responsible Consumption and Production - SDG Tracker» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
  3. a b «Does country have sustainable consumption and production (SCP) national action plan?» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Más y menos huella material» Blog (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  5. «Material footprint per capita» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
  6. (Gaztelaniaz) Algaba, Alexis. (2019-11-14). «Los vascos requerirían 2,6 planetas Tierra para cubrir sus necesidades de consumo» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
  7. a b «Municipal waste recycled» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  8. ec.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).