Edukira joan

Lankide:Irati Zufiaurre/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Larruzko paleta frontoi motzean binaka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larruzko paleta frontoi motzean binakapala-paleta jokamolde bat da, frontoi motzean (pilotaleku mota) jokatzen dena. Jokamolde honetan lau pertsonek jokatzen dute aldi berean, bi taldetan banaturik, bi gorriz jantzita eta beste bi urdinez. Partaide bakoitzak modalitate honetan erabiltzen den egurrezko pala batekin jotzen du pilota. Bikoteek txandaka jotzen dute pilota, txanda bakoitzean talde bakoitzeko batek pilota joz, hau da; urdinetako batek jo eta gero gorrietako batek joko du, gero urdinetako batek… Ez da bikotekide arteko txandarik errespetatu behar.

Modalitate honetan jokatzeko, paleta, pilota eta kaskoa erabiltzen dira. Kategoriaren arabera paleta eta pilotaren ezaugarriak aldatzen dira, hauek gizonezkoen kategoria altuenean erabiltzen diren materiaak dira:

Larruzko paleta eta pilota.

Pilota material desberdinez osatuta dago, erdialdean egurrezko nukleo gogorra dago. Hortik abiatuta, hariz inguratzen da tamainaegokia izan arte. Azkenik larruzko bi zatirekin estaltzen da. Disziplina honen pilotek 4,6/4,8cm-ko diametroa dute. Nukleoak 18/20g-ko pisua du eta pilotak osotara 50/52g pisatzen ohi du.

Pilotak normalean, kolore zurixka dute larruarengatik, horregatik frontoiak kolore ilunez margotzen dira, modu honetan pilota igustea errazagoa delako.  

Egurrez egina dago, normalean pago-zuraz eta gaur egun, goiko aldean errefortzu moduko bat jartzen zaie indartsuagoak izateko. Paletak gehienez 50cm-ko luzeera izan dezake eta bere zatirik zabalenean (goialdean) 13,5cm neurtu behar du. Paletaren lodiera 2-3cm-koa da. Paletak 550/600g-ko pisua du.

Jokamolde hau frontoi motzean jokatzen da, eta instalazio honek zenbait zati ditu: frontisa, ezker horma, errebotea, kantxa eta kontrakantxa. Hauek dira frontoi motz estandar baten zati desberdinen neurriak:

Ogueta frontoia.
  • Kontrakantxa: gutxienez 3 metroko zabalera.
  • Kantxaren luzera: 30 eta 36 metro artean.
  • Kantxaren zabalera: 10 metro.
  • Frontisaren altuera: 10 metro.
  • Frontisaren zabalera: 11 metro.
  • Errebotearen altuera: 5,60 metro gutxienez.
  • Errebotearen zabalera: 10 metro.

Frontisaren goiko eta beheko aldeetan koltxoiak kokatzen dira zonalde horiek baliogabetzeko, pilotak hemen jotzen badu tantoa aurkariarentzat izango da. Koltxoi hauen mugak markatzeko txapa izeneko egiturak daude, goiko eta beheko txapez gain frontisaren alboan ere txapa bat dago, kontrakantxaren marraren goranzko jarraipena dena. Txapa metalez eginda daude, horrela pilotak jotzen badu soinu desberdina egingo du eta epaileak txarra dela esango du.

  • Beheko txaparen altuera: 60 zentimetro
  • Goiko txaparen altuera: 10 metrora.
  • Alboko txapa: ezker paretatik 11 metrora.

Kantxan eta ezker horman marra batzuk daude zenbakiz markatuta, frontisari paralelo. Marra hauek sakea nondik nora egin behar den argitzen dute. Marren arteko tarteari koadro deritzo.

  • Zenbakien arteko distantzia: 3,5 metroko tartea dago.
  • Faltako marraren distantzia: 14 metro – 4 koadro
  • Luzeko marraren distantzia: 24,5 metro – 7 koadro

Sake-errestoa:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo sakea nork egingo duen erabakitzeko, partida hasi baino lehen epaile batek alde bat urdina eta bestea gorria duen txanpona bat lurrera erortzen utziko du, ateratzen den kolorez jantzita doan bikotea hasiko da sakea egiten. Hortik aurrera, sakea beti tantoa egin duen bikoteak egingo du. Sakea egin aurretik beti aurkariak abisatu beharko dira, prest egon daitezen.

Jokamolde honetan, sakea 9. koadroaren marraren atzetik egiten da (frontisetik 31,5 metrora dagoen marratik), frontisean jo eta falta marraren (frontisetik 14 metrora – 4.koadroa) eta luze marraren (frontisetik 24,5 metrora-7.koadroa) artean sartu beharko da, bestela sakea txartzat joko da. Pilotak frontisa ukitu baino lehen ezker pareta ukitu dezake.

Sakea falta marrara heltzen ez bada, tantoa beste taldearentzat izango da luze marratik pasatzen bada sakalariak beste sake bat egiteko aukera izango du. Bi sake bakarrik egin daitezke, bigarren sake hori falta eta luze marren artean sartzen ez bada, tantoa beste taldearentzat izango da.

Honen ondoren beste taldeak jo eta tantoa jokatzen da. Beste pilotarien kokapena garrantzitsua da. Buruz buru ari direnean, mutilek 15,75 metrotik ateratzen dute, neskek, 10,5 metrotik. Pilotariak nahi duen moduan kokatzen dira, normalean ezker paretari pegatuta egoten dira, pilota hara badoa jotzea zailagoa baita.

Tanto amaierak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tantoa lortzeko modu anitzak daude. Hasteko, aurkariak pilota jotzean honek frontisean jotzen ez badu tantoa lortuko da; izan ere, jokamolde ez zuzen batez ari gara. Era berean, aurkariak jotako pilotak frontisean jo ondoren lehen botea kantxatik kanpo egiten badu tantoa lortuko da. Bestetik, tantoa lortuko da aurkariak pilota jo eta behe txapatik behera ala goi txapatik gora bidaltzen badu pilota. Azkenik, tantoa izango da pilotak segidan bi bote ematen baditu. Ordea, jokalariak pilota espazio eraginkorretara bideratzen duen bitartean, tantoak bizirik jarraituko du.  

Jokamolde hau markagailu mugatu sistemaren bitartez amaitzen denez markagailuak islatuko du jokoaren ibilbidea. Taldeak puntu bat irabaziko du tanto bakoitzeko eta partiduak 35 tantora jokatuko dira. Taldeetako bat puntuazio hau lortzean partidua amaitutzat emango da.

Jokalarien kokapena eta postu espezifikoak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, espazioa hobeto bete eta defendatzeko, bikotekideetako bat (aurrelaria) aurrealdean, frontisetik gertuago, kokatzen da eta beste bikotekidea (atzelaria) atzealdean, frontisetik urrunago. Aurrelariak, sakearen errestoaz arduratzen direnak, 5. koadroaren inguruan kokatu ohi dira eta atzelariak 8. koadroaren inguruan. Ez dago non kokapenaren inguruko araurik eta jokalariek edozein momentutan alda dezakete postua.

Aurrelariak ia beti albotiko kolpea bilatzen dute baina pilotak gainditu behar dituenean goitiko kolpea erabiltzen dute. Atzelariek ere oro har albotiko kolpea bilatzen duten arren goitiko eta beheko kolpeak ere erabiltzen dituzte, lehenengoa pilotak errebotea egiterik nahi ez dutenean eta bigarrena pilota atzeratu nahi dutenean, errebotean amaitu dadin.

Txapelketa nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larruzko paletan zenbait txapelketa ditugu, maila desberdinetan.

Alde batetik, mundu mailako bi txapelketa ezagun eramaten dira aurrera. Biak lau urtetan behin egiten dira baina elkarren artean tartekatzean bi urtero bat ikusteko aukera dugu. Munduko txapelketa eta Copa del Mundo dira eta biak selekzioka jokatzen dira. Espainiako txapelketek ere pisua dute larruzko paletan. Urtarriletik apirilera bitarte dira eta kluben arabera jokatzen dira.

Bestetik, txapelketa xumeagoak ditugu urte osoan zehar autonomía erkidegoan eta inguruetan. Txapelketa probintzialak jokatzen dira probintzia bakoitzaren barnean irailetiki abendurarte. Ondoren, urtarriletik martxora bitarte kluben araberako euskal liga jokatzen da eta azkenik, martxotik maiatzera GRABNI txapelketa, zeinean gipuzkoak, arabak, bizkaiak, nafarroak, errioxak eta iparraldek parte hartzen duten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal pilotaren jokamoldeen inguruko informazio gehiago.

Euskadiko euskal pilota federakuntza