Lankide:IreneZZ/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Infloreszentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore-elkarteak[1] dira, zurtoinean loreek duten multzokatzeko erak. Infloreszentzia lore bakarraz edo lore multzoez osatuta egon daiteke.

Infloreszentzia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat infloreszentzia mota bereizten dira. Muturreko lore bakartiez gain, bi mota handitan bereiz ditzakegu:

  1. Matsalko erakoak: infloreszentzia mota honetan ardatz nagusi bat dago. Ardatz nagusi horren behealdetik hazten dira loreak. Ardatzak haziera definitu gabea izanten du. Infloreszentzia mota horren barruan sartzen dira matsalkoa, galburua, lukua, gerba, unbela, kapitulua, korinboa, .... Kasu batzuetan loreak bat besteetatik oso gertu agertzen dira, era ordenatuan: kapitulu motatako infloreszentziak, ekilorea adibidez.
  2. Zima erakoak: lorea ardatzaren puntan sortzen da. Ondorioz, ardatzak haziera mugatua izaten du. Lore berriak sortzeko, albo-begiak aktibatzen dira. Infloreszentzia mota horren barruan eskorpioi itxurako zima, eskorpioi itxurako zima eta abar kokatzen dira.


Dibertsitatea eta eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare baskularren garapena Siluriarrean hasi zen. Fosilik zaharrena Behe Siluriarrekoa da (425 m.u.), hain zuzen ere. Pteridofito baten fosila aurkitu zuten. Pteridofito hori Psilophytopsida klasekoa eta Rhyniales ordenekoa da.

Ikertzaileek uste dute landare baskularren aitzindaria alga berdeak direla eta, algen barruan, Chlorophyta dibisiokoak. Izan ere, alga horien antzeko ezaugarriak azaltzen dituzte: antzekotasun biokimikoak, a eta b klorofila pigmentuak, almidoia erreserba-substantzia moduan eta zelulosazko pareta.

Landare lehortarrak hiru talde nagusitan banatzen dira:

  1. Briofitoak
  2. Pteridofitoak
  3. Espermatofitoak

Angiospermoak dira benetako lorea duten landareak, eta beraz, eboluzionatuenak. Angiospermoen taldeak jasan duen dibertsifikazioa harrigarria da.Kretazeoan agertu ziren, lehen fosil erregistroak duela 130 milioi urtekoak dira. Garai horretatik aurrera oso ezberdinak diren espezieen hainbat fosil agertu dira.

Lore primitiboenak Magnoliopsida klasean agertzen dira. Lore-atalak helikoidalki daude kokatuta. Lore eboluzionatuagoetan lore-atalak bertiziloetan antolatuta agertzen dira. Haziaren barreiaketaren arabera loreek egitura desberdinak erakusten dituzte.


  1. Aizpuru, Iñaki.. (2004). Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 8445720902. PMC 57425690. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).