Ekilore

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez da nahastu behar eguzki-lore landarearekin[1].

Ekilore
Helianthus annuus exposed 2004-05-22.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaHeliantheae
GeneroaHelianthus
Espeziea Helianthus annuus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakEkilore hazi, sunflower lecithin (en) Itzuli eta ekilore-olio
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Ekilorea[2] (Helianthus annuus) Asteraceae familiako landare belarkara da. Ornamentu gisa nahiz olioa egiteko kultibatzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekiloreak urteko landareak dira (latin izenak adierazten duen bezala: annuus), eta hiru metroko altuera har dezakete. Zurtoinak, oro har, tenteak eta ilezurrunak dira. Orri gehienak kaulinarrak dira, txandakakoak, peziolatuak, oinarri kordiformedunak eta ertz zerratukoak. Beheko aldea ilezurruna izaten da, batzuetan glandulosoa eta goikoan ez dute ilerik izaten. Bere zurtoina metro pare bat edukitzera irits daiteke.

Loreko hostoak bereziki horiak dira (marroiak eta laranjak ere izan daitezke) eta lorea egunean zehar biratzen da eguzkia aurrez-aurrez edukitzeko. Inbolukrua esferikoa edo zabala da, 15-40 mm-koa eta 20 cm baino gehiagokoa. "Lore" bakoitza lore txikiz osatutako diskoa da, polinizatzaileak hobeto erakartzeko osatzen den lore faltsu handiagoa. H. annuus-eko hainbat landare apaingarriek lore erradial gorriak dituzte; denak jatorrizko mutante bakar batetik datoz. Ekilore gehienak horiak diren arren, beste kolore batzuetako adar barietateak daude.

Amerikar jatorria du, Peru aldetik bereziki eta 1000 K.a. landatzen hasi zen. XVI. mendetik aurrera espainiarrek Europara esportatzen hasi ziren.

Ekilore fruitua %58 olio edukitzera irits daiteke. Ekilore olioa janaria prestatzeko erabiltzen da, nahiz eta oliba olioa bezain osasungarri ez izan. Biodiesela egiteko ere erabiltzen da.

Ekilorearen haziak gosegarri bezala saltzen dira, baita txori jana bezala.

Hazkunde faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekilore baten hazkundea bere egitura genetikoaren eta aurrekariaren araberakoa da. Gainera, ereiten den denboraldiak eragina izango du bere garapenean; urtaro horiek uda erdialdean eta udazken hasieran izaten dira.

Jatorria eta banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekilorea Amerikakoa da, Ipar Amerikakoa edo Erdialdeko Amerikakoa, hain zuzen. Kultura amerikar askotan, eguzki-jainkoaren irudikapen gisa erabili zen ekilorea, batez ere aztekak eta otomiak Mexikon, eta inkak, txankak, huancak eta chachapoiak Perun. Francisco Pizarrok Tahuantinsualen aurkitu zuen, bertakoek ekilore-irudi bat gurtzen baitzuten han.

Uste da amerikar natiboek ekiloreak duela 3.000-5.000 urte etxekotu zituztela, batez ere hazi jangarrien iturri gisa erabiltzeko.

Espainiarrek lorearen urrezko irudiak eta haziak eraman zituzten Europara XVI.mendearen hasieran eta handik Errusiarako bidea hartu zuten. Errusian, olio haziak zeuden tokian, lore horiek eskala industrialean garatu eta landu ziren. Ondoren, Errusiak olio hazien laborantza prozesu hau berriro sartu zuen Ipar Amerikan XX.mendearen erdialdean; Ipar Amerikak ekilore ekoizpen eta ugalketa aro komertziala hasi zuen. Ia mundu osoan hedatua dago.

Espezie honen historia geografikoak bere historia ebolutiboa azaltzen du, eta bere gene-multzoan bere aldakuntza genetikoaren mailak handitzen dira, hibrido berriak sortzen baitira erabilera komertzialerako zein basatian. Gaur egun, modu intentsiboan lantzen da, jateko eta apaintzeko. Horren ostean, ekilore espezieek botila lepoaren ondorioak izaten dituzte beren gene-multzoan, industria-erabilerarako hazkuntza selektiboaren ondorioz.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekilore mota ezberdinak daude: oleaginosoak, konfitura edo gozotegikoak, azido oleiko askokoak eta apaingarri bezala erabiltzekoak.

Ekiloreak %58 arteko olioa du fruituan olio hau sukaldean edo biodieselaren ekoizpenean erabiltzen da. Ekilore-olio birjinak —pipak prentsatzean lortzen dena—, oliba-olioaren ezaugarriak ez baditu ere, honek baino lau aldiz E bitamina natural gehiago du.

Olioa atera ondoren geratzen den "uxuala" aziendarentzako elikagai gisa erabiltzen da.

Zurtoinek papera egiteko erabil daitekeen zuntz bat dute, eta hostoak abereentzako elikagai ere izan daitezke.

Filogeografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekiloreen arteko erlazio filogeografikoei eta biztanleriaren eredu demografikoei dagokienez, aurretik landutako ekiloreek Lautada Handiko populazio basatien klada osatzen zuten, Amerikako erdialdean etxekotze gertaera bakarra zegoela erakutsiz. Ekilore landuaren jatorria jarraituz, agian 5000 urte inguruko botila-lepo handiak igaro ditu.

Erabilera medikuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekilore arruntaren (Helianthus annuus L.) haziak eta kimuak erabilera sendagarri ugari dituzte. Ekilore arruntak efektu antioxidatzaile ugari ditu, zelulen kalteen aurkako babes funtzio gisa. Osagai fitokimikoek, besteak beste, azido fenolikoak, flabonoideak eta tokoferolak (E bitamina), abantaila potentzial ugari dituzte. Ekilore haziak eta kimuak A, B eta C bitamina kontzentrazio handiak dituzte eta niazinan aberatsak dira. Kaltzio, potasio eta burdina bezalako mineral ugari ere badute. Ekilore haziaren estraktuak efektu antidiabetikoak ditu, estraktu horien bigarren mailako metabolitoek glukosa maila modu eraginkorrean kontrolatu dezakete. Jakina da ekilore arruntaren peptido bioaktiboek hipertentsioaren aurkako efektuak dituztela. Ekilore olioak ere hanturaren aurkako aktibitatean laguntzen du, urdaileko kalteak prebenitzen ditu eta zauri mikroskopikoen eta klinikoen sendatze prozesuan alternatiba terapeutikoa da.

Ekilorea eta matematikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H. Vogelek loreen (eta hazien) banaketa-patroirako eredu bat proposatu du ekilorearen kapituluan. Eredu hori koordenatu polarretan adierazten da, non θ angelua baita, r erradioa edo zentrotik dagoen distantzia baita, eta n, berriz, lorearen zenbaki eta c konstantea baita. Fermaten espiral-forma bat da. 137,5º-ko angelua urea proportzioarekin erlazionatzen da eta loreak paketatzeko modurik eraginkorrena ematen du. Girasol kapituluen irudikapen grafikoak ordenagailu bidez egiteko erabili da eredu hori.

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ongarrien erabilera

Hainbat nitrogeno ongilek ekiloreen hazkuntzan duten eragina aztertu dute ikertzaileek. Amonio nitratoak ureak baino nitrogenoaren hartze hobea sortzen duela aurkitu da, tenperatura baxuko eremuetan hobeto funtzionatzen baitu.

Brasileko erabilera

Brasilen, soja-ekilore sistema izeneko ekoizpen sistema berezia erabiltzen da: ekiloreak landatzen dira lehenik eta ondoren soja laboreek jarraitzen dute, geldialdiak murriztuz eta ekilore ekoizpen totala eta errentagarritasuna handituz. Ekilorea herrialdearen hegoalde edo iparraldeko muturreko eskualdeetan landatu ohi dira. Hegoaldeko eskualdeetan maiz, ekilorake euri denboraldiaren hasieran hazten dira eta gero udan soja landatu daiteke. Ikertzaileek ondorioztatu dute soja eta ekilore landaketa metodoa ongarrien erabileran aldaketekin hobetu daitekeela. Gaur egungo metodoak ingurumenaren gaineko eragin positiboak dituela frogatu da.

Ekilore hazien ekoizle nagusiak 2018/2019an
Herrialdeak Miloi tonak
Ukrania 15
Errusia 13
Europar Batasuna 10
Argentina 4
Turkia 2
Beste batzuk 9

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eguzki-lore hitzak Carlina generoa adierazten du, batez ere Carlina acaulis eta Carlina acanthifolia (ikus Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua eta Elhuyar hiztegia)
  2. Hiztegi Batua

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]