Lankide:Izaskunmalkorra/Proba orria
Salmonella typhimurim bakterio bat da. Bakterioak munduan dauden izaki bizidun txikienak dira, beraz, mikroskopio baten laguntzaz bakarrik behatu ditzazkegu. Bakterio honek makil forma du eta bere inguruan iletxo batzuk ditu, beraien izena flageloak dira. Flagelo hauen bidez bakterioa alde batera eta bestera mugitzen da, bibrazio batzuen bidez.
Non bizi da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salmonella mundu osoan zehar oso zabaldua dago, beraz, esan dezakegu bizi irauteko baldintzak oso zabalak direla. Oxigenoarekin edo oxigenorik gabe bizi daiteke. Horrez gain, odol beroko zein hotzeko izaki bizidunetan aurkitu ditzazkegu, esaterako, arrainetan, hegaztietan, ugaztunetan, narrastietan...eta noski gizakietan ere! Oilaskoetan eta arrautzetan aurkitu dira kasu gehien, ondo sukaldatuak ez badaude horrelako gauzak gerta daitezke.
Sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salmonella typhimurimak, beraz, hainbat sintoma eragiten ditu:
Sintoma hauek gehienetan lehenengo bi egunetan agertzen dira, baina badaude kasuak, non hirugarren egunera ere luzatzen direnak.
Nola ekidin dezakegu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garbi mantendu eskuak.
- Janaria prestatu baino lehen eta bitartean.
- Komunera joan ondoren.
- Sukaldatutako jakiak eta gordinak banandu.
- Tresnak ere desberdinak izan behar dira, labanak eta ebakitzeko ohola adibidez.
- Hozkailuan ontzi desberdinetan gorde behar dira.
- Elikagaiak guztiz sukaldatu behar dira.
- Haragia, arrautzak eta arraia zehazki ondo egin behar dira.
- Ahalik eta beroen mantendu behar dira elikagaiak.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean, jende askok gainditzen du gaixotasun hau, baina badaude pertsonak zein beraien gorputzak ezin duen hau guztia gailendu eta okertzen joaten den. Kasu hauetan gerta liteke hiltzera iristera. Horrez gain, haurrak eta edadetuak arrisku gehiago dituzte, beraz, kontu handiarekin ibili behar da.
Beste bitxikeri bat da mikroorganismoak 5º azpitik eta 60ºtik gora sukaldatzen badira desagertu egiten direla! Beraz, tarteko graduen artean baldin badago elikagaia, arrisku gehiago dago salmonolla ez dasagertzeko.