Lankide:Janirealustiza/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elkarlaneko kontsumoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarlaneko kontsumoa edo elkarlaneko ekonomia bi sujetu edo gehiagoren arteko interakzioa da non pertsona bat edo gehiagoren beharrak asebetetzen diren.

Plataforma digitalek marko bat ezartzen dute non erabiltzaileek elkarri eragiteko aukera duten, baita plataforma berarekin ere. Erabiltzaileek une bakoitzean burutu nahi duten eginkizun edo eginkizunak aukeratu ditzakete. Eginkizun hau sistema ireki eta dinamiko batean oinarritzen da. Normalean, ebaluazio-sistema bat erabiltzen da erabiltzaileen artean eta, honen bidez lortuko dute izen ona eta behar adina konfidantza lortu nahi den ekintza hori burutzen jarraitu ahal izateko.

Erabiltzaile kopurua geroz eta handiagoa den heinean, plataforma digitalaren balioa handiagoa izango da. Erabiltzaileek hautaketa eta garapenerako aukera gehiago izango dituzte, hobekiago baloratuak eta konfidantza egiaztatuak izango direlarik.

Elkarlaneko kontsumoaren mugimenduak aldaketa kultural eta ekonomiko bat dakar kontsumo ohiturengan. Honako hau kontsumismo indibidualaren agertoki baten migrazioaren bidez nabarmentzen da, baliabide sozial eta peer-to-peer plataformen bidez modelo berrietara bultzatzen delarik.

Elkarlaneko kontsumo-zerbitzuetan deskonfiantzaren mugak ez dira hain nabarmenak izaten erabiltzaileen perfil eta balorazioei esker. Beste erabiltzaileek gehitutako erreferentziek harremanetan jartzeko eta trukerako aukera ematen dute, orain dela urte batzuk pentsaezina zena.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ray Algar izan zen termino hau lehenengo aldiz sortu zuena, 2007-ko apirilean Leisure Report aldizkarian izenburu berdinarenpean argitaratu zuelarik.

Elkarlaneko kontsumoaren terminoa 2010. urtean hasi zen ezagutzera ematen.

What´s Mine Is Yours: The Rise Of Collaborative Consumption[1] liburuaren argitalpenari esker. Rachel Botsmanek, liburuaren egilekidea, 2013ko maiatzean elkarlaneko kontsumoaren inguruko hitzaldi bat eman zuen TEDxSydney biltzarrean. Espainian elkarlaneko kontsumoaren fenomenoa 2012 eta 2013 urteen artean eman zen ezagutzera, turismoaren sektorean bereziki, nahiz eta beste sektoreetara hedatzen joan den, bidaiarien garraio eta higiezinen merkatua asaldatuz.



Time aldizkariarekin bat etorriz, elkarlaneko kontsumoa mundua aldatuko duten 10 ideia nagusiren artean kokatzen da. Thomas Friedman New York Times-eko zutabegileak elkarlaneko kontsumoa ekiteko modu berriak sortu eta jabetza kontzeptu berri bat gisa definitzen du. MITek elkarlaneko kontsumoaren potentziala 110.000 milioi dolarretan baloratu du, gaur egun 26.000 milioiko balorea izanik. Forbes aldizkariaren arabera, 3500 milioi euroko irabaziak izaten ditu. Inbertsore espainiar batek dioenez, elkarlaneko kontsumoari esker jende askok zerbitzu eta ondasun osagarriak probatzeko aukera du, hauen jabetza izan gabe. Arrazoi honek egiten du mugimendu hau geldiezina izatea.

2014ko urtarrilean Europar Batasunak elkarlaneko kontsumoa erregulatzeko irizpen bat erredaktatu zuen, honako moduan garatzen zena: Elkalaneko kontsumo-ekonomia eta produkzioaren ikuspuntu berritzaile, ekonomiko eta ekologiko baten osaketa ordezkatzen du. Gainera, krisi ekonomiko eta finantzario baten irtenbidea erakusten du. El País egunkariko kazetari batek esaen zuenaren arabera, << batzuentzat elkarlaneko kontsumoa munduaren efizientzia baxuaren ondorio nagusia da. Zenbakiek esaten dute. Munduko elikagaien %40a alferrik galtzen da, kotxe partikularren denbora osoaren %95a geldirik igarotzen dute, Estatu Batuetan 80 milioi zulatzaile daude, batez beste 13 minutu bakarrik erabiltzen direlarik. Gainera, auto- gidari ingeles batek bere bizitzako 2549 ordu igarotzen ditu alferrik kaleetan zehar aparkaleku bila. >>

Elkarlaneko kontsumoa Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan, Espainian elkarlaneko kontsumoa bultzatzen duten hainbat plataforma sortu dira. Hala ere eta nahiz eta hauek funtzionamendu egokia izan, Espainian Uber enpresak itxi beharra izan zuen Madrileko Merkataritza Auzitegiak helarazi zuen sententziagatik.

Elkarlaneko Kontsumoaren adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eremu eta higiezinak
  • Ortu partekatuak
  • coworking
  • Tren eta AVE garraioak, AVE mahaiak elkarbanatu eta txartelaren prezioaren %60a aurezteko aukera. Adibideetako bat Truescalia izango litzateke, elkarlaneko kontsumoaren web orria 2011. urtetik AVE mahaiak partekatzeko aukera ematen duena. Baita ere, erabiltzaile partikularren artean txartelak erosi eta saltzeko aukera izatea.
  • Bizikleta partekatuak erabiltzeko sistema, Bicing adibidetzat.Bidai elkarbanatuak autoan, carpooling , auto multierabiltzaile edo taxi kolaboratiboa.
  • Finantza-trukeak, berdinetik berdinerako maileguak
  • Ondasun materialak. Berdinetik berdinerako etxeko alokairuak, apartamentu edo gelak. Adibide batzuk Airbnb eta gloveler dira. Autoen edo autokarabanen alokairuak.
  • Entretenimendurako euskarriak ( liburuak, musika CD-ak, DVD-ak, Bideo-jokoak), arropa trukea.
  • Heziketa. Berdinen arteko ikasketa pertsonek beste batzuei ezagutza irakastea ahalbidetzen du, klase partikularrak unibertsitateko ikasleen artean. Beste adibide batzuk gaitasunen irakaskuntza barneratzen du.
  • Artea. Erabili eta botatako material eta elementuen bidez egindako artea. Material eta elementu hauek modu artistikoan birziklatuak izaten dira.
  • Zeregin eta zerbitzuak. Euskarri batzuk profesional batzuk elkarrekin kontaktuan jartzen dituena zeregin baten aurrean laguntza behar denean. Txorrota bat konpontzetik hasi edo ordenagailu bat konpontzetik, txakurrak paseatzera ateratzeraino.

Kritika eta kexak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kezka nagusiena ziurgabetasun erregularra da. Duda eta legezko bizio batzuk existitzen dira kontribuzio agintzaileei dagokienez. Aseguru estaldura eta legezko erantzukizuna: Gela alokatuak hoteletako zergei lotuak egon beharko lukete? Zein aseguru-konpainiak ordaindu beharko lituzke auto baten istripuak eragindako gastuak, plataformako aseguruak edo gidariaren aseguruak?2014ko ekainaren 11an taxi gidariek greba egin zuten europako hiriburu nagusienetan, kontratatutako garraio alternatibo digitalengatik, Uber eta Blablacar adibidez. Uber enpresako bozeramaile batek, lau urteren bueltan 132 herrialde ingurutan kokatu denak eta 18000 milioi euro balio dituenak honako hau adierazi zuen: <<protestak gehiegizkoak dira eta nahi duten bakarra ,industri egoera immobilista batean mantentzea da>>.

Airbnb, ostatu ematean aritzen dena, iskanbilaren ardatz ere izan da. 2014 urtearen hasieran New Yorkeko fiskaltzak ikerketa bat hasi zuen, ez baita legezkoa hiriburuan apartamentu oso bat alokatzea 30 egun bainogutxiagoko epe baterako. Enpresako bozeramaile batek honako hau argitaratu zuen: <<bertan konprometituta dauden alderdi guztiekin lan egin nahi dugu, pertsonek beraiek bizi diren etxea noizean behin alokatzeko aukera izango dute>>. Airbnb enpresarentzat Espainiako merkatua garrantzitsuena da, alokairuen eskaintzan 57000 jabetza baino gehiago ditu.

Ikusi baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Economía social
  • Hágalo usted mismo
  • Wikinomía

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.  Volver arriba↑ Rachel Botsman, Roo Rogers, What's Mine Is Yours: The Rise of Collaborative Consumption, HarperBusiness, 2010 ISBN 978-0-06-196354-4

2.   Volver arriba↑ Botsman, Rachel. «Rachel Botsman: en defensa del consumo colaborativo». ted.com (en inglés). Consultado el 5 de marzo de 2018.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Truecalia amplia al avión la compra venta entre particulares

  1. Rachel., Botsman,. (2010). What's mine is yours : the rise of collaborative consumption. (1st ed. argitaraldia) Harper Business ISBN 0061963542. PMC 548626440..