Lankide:JonTrincado/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Persiarren Manifestua

Persiarren Manifestua (gaztelaniaz: Manifiesto de los Persas) 1814ko apirilaren 12an Madrilen 69 diputatuk izenpetu zuten dokumentu bat izan zen. Bernardo Mozo de Rosales zihoan buru eta erbestetik itzultzen ari zen Fernando VII.ari, Desiratuari, Antzinako Erregimenera itzultzea eta Cadizko Gorteen legegintza bertan behera uztea eskatzen zioten. Puçolen, Valentzian, izan zen gertaera hau.[1]

Dokumentuaren izena idatziaren hasierako hitzetatik dator: antzinako pertsiarren artean, erregearen heriotzaren aurrean, ohikoa omen zen 5 egunez anarkian bizitzea. Sinatzaileek anarkia hori 2 urtez iraun duen liberalismoarekin alderatzen dute eta 1812ko Konstituzioak Frantziako iraultza esan nahi du. Horregatik, dokumentu honen bidez, Antzinako Erregimenaren estamentu tradizionalak berrezartzea eskatzen diote erregeari.

Testuaren izaera politikoa da, zerbait aldarrikatzen duen manifestua baita. Iturriari dagokionez, lehen mailakoa edo historikoa da, hau da, garai hartan idatzi zen, 1814ko apirilean, hain zuzen ere. Egileak Gorteetako diputatu absolutistak izan ziren, eta hartzailea publikoa izan zen, Fernando VII.ari bidali arren, absolutista guztien laguntza biltzen zutelako. Idatzi zen garaian, Iraultza Liberalaren ondorioz, liberalismoa zegoen ezarrita Espainian, 1812ko Konstituzioa indarrean baitzegoen. Gainera, frantsesek Independentzia Gerra galdu eta gero, Napoleonek erregetza Fernando VII.ari bueltatu zion Valençayko Itunaren bidez. Hori dela eta, testua Fernando VII.ak estatu kolpea emateko programa eta aitzakia izan zen, absolutismoa berrezar zezan.

Kontestu historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentzia Gerra bukatu eta gero, Napoleonek Espainiako erregetza aitortu egin behar izan zion Fernando VII.ari gerra galtzearen ondorioz, eta hori 1813ko Valençayko Itunaren bidez egin zuen. Gerra garaian Fernando VII.a gatibu egon zenez, oraindik herrialdetik kanpo zegoen.

Gainera, gerra bete-betean, 1810ean, Gorteak Cadizen bildu eta 1812ko konstituzioa ezarri zuten, joera liberalekoa zena eta Antzinako Erregimena deuseztatu zuena. Hori zela eta, liberalismoa zegoen ezarrita Espainian. Orduan, 1814an, Gorteetako diputatuen herenak, joera absolutistakoak, Pertsiarren Manifestua sinatu zuten. Izen hori hartzen zuen pertsiarren erregea hiltzean anarkiaz beteriko bost egun egoteko ohitura zegoelako, baina Espainian anarkiaz betetako sei urte egon ziren Fernando VII.a ez zegoenean. Manifestuan, absolutismoaren defentsa sutsua egin zen: jainkoaren eta arrazoiaren lana zela esaten zuten, agintari absolutistak arrazoiez gobernatzen zuen eta absolutismoak denen interesak zaintzen zituen. Hori lortzeko hiru proposamen egin zituzten: aurreko Foru eta ohituren arabera bizitzea, antzinako Gorteak biltzea eta Cadizen adostutako legeak bertan behera uztea. Manifestua zela eta, eta kleroaren, lurjabeen eta herritar batzuen laguntzarekin, Fernando VII.ak estatu-kolpea eman zuen 1814an, eta Valentziako Dekretuaren bidez konstituzioa baliogabetu eta Antzinako Erregimena berrezarri zuen Espainian. Garai hartan, erregeak ezin izan zuen gerrak sortutako krisi larria konpondu, eta horregatik, armadako ofizial liberalek liberalismoa ezartzeko altxamenduak egin zituzten etengabe, Riego eta Quirogarena 1820an aurrera atera arte.

Orduan, 1820an, liberalismoa berrezari zen Espainian, eta Fernando VII.ak 1812ko konstituzioa zin egin behar izan zuen. Gorteetan, liberalen arteko zatiketa ezarri zen: asaldatuak eta moderatuak. Moderatuek hartu zuten boterea, baina krisia ez zutenez konpondu, liberalismoaren aurkako oposizio armatua sortu zen landa-eremua. Orduan, Fernando VII.ak laguntza eskatu zion Europako monarkia absolutisten koaluzioari, eta San Luisen Ehun Mila Seme armadaren laguntzaz, absolutismoak berrezarri zuen erregeak 1823an. 1823tik aurrera, Fernando VII.ak zapalkuntza latza egin zuen liberalen aurka. Horrek eskandalu handia sortu zuen Europan, eta erregeak preso politikoak askatu zituen Amnistia-dekretuaren bidez. Hori gehiegi izan zen absolutistentzat eta gutxiegi liberalentzat.

Beste arazo bat Fernando VII.aren ondorengotza-arazoa izan zen. Han, erregearen anaia izan behar zuen erregea, baina Fernando VII.ak emakumeak errege izaten uzten ez zuen legea baliogabetu zuen, bere alaba Isabel II.aren alde. Orduan, gerra sortu zen karlisten eta Isabeldarren artean tronuarengatik eta ideologiengatik.

Testu honek garrantzi handia izan zuen. Azaldutako iraultzaileak bultzatu zituen, eta Fernando VII.aren estatu-kolpea gertatzea egin zuen, liberalismoaren ahultasunari esker. Gainera, Espainian lehen aldiz azaldu ziren talde politiko baten ideiak manifestu honen bidez.

1814ko maiatzaren 4an, Fernando VII.ak, dokumentu honetan oinarrituz, absolutismoa berrezarriko zuen.

Pertsiarren manifestuaren zati bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« JAUNA:

Antzinako persiarren ohitura zen erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost egun igarotzea, hilketa, lapurreta eta beste hainbat zorigaiztoren esperientziak ondorengoarekiko leialagoak izatera behartu zitzan. Espainia Berorren Maiaestateari hala izateko ez zuen behar halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. Berorren Maiestatea arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (…). Monarkia absolutua (…) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende dago: konkistaeskubidearen bitartez edo euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko menekotasunaren bitartez ezarri zen. Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko (jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen duena agintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (…). Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (…) Xede horrekin bil daitezela Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala (…): bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak eta Gorte berriek kontuan har ditzatela haren deuseztasuna, injustizia eta desegokitasunak(...).

»
Madrilen, 1814ko apirilaren 12an

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Queralt, María Pilar Atlas Ilustrado de la Historia de España 147 or..