Apirilaren 12
Apirilaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta bigarren eguna da, 103garrena bisurteetan. 263 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2008 - ETAk bi lehergailu ipini zituen Lapoblaciongo (Nafarroa Garaia) hedagailu batean, zeinetatik bakarra lehertu baitzen.
- 2010 - Euskaldunon Egunkaria absolbitu zuten. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Euskaldunon Egunkariaren itxieraren kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1609 - Herbeherek Espainiatik independentzia lortu zuten
- 1961 - Yuri Gagarin kosmonauta sobietarra historian espazioratu den lehen gizaki bihurtu zen Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
- 1998 - Alderdi unionistek Ulsterrerako bake prozesua berresten dute eta abian jartzen da.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1987 - Apirilaren 3an Hendaian hasitako 5. Korrikari amaiera eman zitzaion Bilbon.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1962 - Cape Fear ("Beldurraren Lurmuturra") filma estreinatu zen, J. Lee Thompsonek zuzendu eta Gregory Peck, Robert Mitchum, Martin Balsam, Polly Bergen eta Lori Martin aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1985 - Ladyhawke filma estreinatu zen, Richard Donnerek zuzendu eta Matthew Broderick, Rutger Hauer, Michelle Pfeiffer eta John Wood aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1996 - Tesis filma estreinatu zen, Alejandro Amenábarek zuzendu eta Ana Torrent, Fele Martínez, Eduardo Noriega eta Xabier Elorriaga aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2016ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Megan Guarnier estatubatuarra irabazle.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1884ko Home Nations Txapelketa: Ingalaterra izan zen bigarren aldiz txapelduna.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1812 - Michel Renaud, baxenafar politikaria (h. 1885).
- 1847 - Carlos Espinosa de los Monteros, nafar jenerala eta Valtierrako markesa (h. 1930).
- 1876 - Viktor Bernedo Zubiaurre, gipuzkoar enpresari eta politikari sozialista (h. 1944).
- 1894 - Bitor Gaubeka, euskal idazle eta inprimagilea (h. 1979).
- 1905 - Vicente Aranburu, euskal txirrindularia.
- 1932 - Jose Miguel Jimeno, arabar margolaria.
- 1933 - Luis Maria Perez de Onraita, arabar apaiza, artzapezpikua Angolan (h. 2015).
- 1946 - Luis María Marín Royo, nafar historialaria, Tuterako historian aditua.
- 1947 -
- Anjel Larrañaga, gipuzkoar bertsolaria eta pandero-jotzailea.
- Maddi Pelot, euskal idazlea, Talencen (h. 2016).
- 1950 - Gonzalo Antón, arabar sukaldari eta enpresaria, Miranda Ebron.
- 1951 -
- Teresa Catalán, nafar musikagilea.
- Rosa Otxandiano, gipuzkoar atleta ohia, 800 metroko lasterketan lau aldiz Espainiako txapeldun.
- 1953 - Alex Angulo, erandioztar aktorea (h. 2014).
- 1959 - Maite Esporrín, nafar politikari eta erizaina.
- 1961 - Maddi Zubeldia, gipuzkoar kantari, idazle eta antzerkilaria.
- 1963 - Anabel Sanz, bizkaitar feminista eta gizarte-ekintzailea.
- 1971 - Ane Sarasua Aranberri, ekonomialaria eta kudeatzailea, UEUko idazkari nagusia.
- 1978 - Laurent Martikorena, lapurtar errugbilaria.
- 1979 - Eneritz Sein, gipuzkoar korrikalaria, distantzia ertain eta luzeetan nabarmendua.
- 1987 - David Pérez Sañudo, bizkaitar gidoilari eta zinemagilea.
- 1988 - Jon Apezetxea, nafar pilotari ohia.
- 1991 -
- Onditz Iturbe, bizkaitar mendi lasterkaria.
- Elixabete Sarasola, gipuzkoar futbolaria.
- 1993 -
- Lander Olaetxea, bizkaitar futbolaria.
- Iván Pérez Cuevas, arabar futbolaria.
- 1995 - June Kintana, nafar atleta.
- 1997 - Olatz Arrizabalaga, bizkaitar pilotaria.
- 2000 - Josu Juste, bizkaitar futbolaria.
- 2002 - Xubane Garai, gipuzkoar txirrindularia.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1432 - Ana Habsburgokoa, Luxenburgoko dukesa eta Turingia eta Saxoniako landgravesa ezkontidea (h. 1462).
- 1484 - Antonio da Sangallo Gaztea, italiar arkitektoa (h. 1546).
- 1500 - Joachim Camerarius, alemaniar humanista (h. 1574).
- 1539 - Garcilaso de la Vega (El Inca), perutar historialaria (h. 1616).
- 1577 - Kristian IV.a Danimarkakoa, Danimarka eta Norvegiako erregea (h. 1648).
- 1713 - Guillaume-Thomas Raynal, frantziar historialaria eta filosofoa (h. 1796).
- 1748 - Antoine-Laurent de Jussieu, frantziar botanikaria (h. 1836).
- 1823 - Aleksandr Ostrovski, errusiar antzerkigilea (h. 1886).
- 1831 - Constantin Meunier, belgikar margolari eta eskultorea (h. 1905).
- 1839 - Nikolai Przhevalski, errusiar geografoa (h. 1888).
- 1866 - Aleksandr Ilitx Ulianov, errusiar iraultzailea (h. 1887).
- 1867 - Sindo Garay, kubatar musikaria, troba tradizionalaren barruan ospetsua (h. 1968).
- 1869 - Henri Désiré Landru, Gambaiseko Bizarurdin, frantziar serie-hiltzailea (h. 1922).
- 1872 - Francesca Bonnemaison i Farriols, kataluniar pedagogo, idazle eta emakumeen hezkuntza herrikoiaren sustatzailea (h. 1949).
- 1881 - Rudolf Ramek, Austriako kantzilerra (h.1941).
- 1883 - Imogen Cunningham, estatubatuar argazkilaria, landareetan, biluzietan eta industria paisaietan berezitua (h. 1976).
- 1884 - Otto Fritz Meyerhof, alemaniar sendagile eta biokimikaria, 1922ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1951).
- 1885 -
- Robert Delaunay, frantziar margolaria (h. 1947).
- Hermann Hoth, alemaniar jenerala (h. 1971).
- 1889 - Pierre-Étienne Flandin, Frantziako lehen ministroa (h. 1958).
- 1894 - Francisco Craveiro Lopes, Portugalgo presidentea (h. 1964).
- 1898 -
- Sara Benoliel, brasildar-portugaldar mediku eta ekintzaile feminista, Portugalen lan egin zuen lehen emakume pediatra (h. 1970).
- Lily Pons, frantziar-estatubatuar sopranoa (h. 1976).
- 1900 - William John Youden, estatubatuar kimikari eta estatistikaria (h. 1971).
- 1902 - Louis Beel, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1977).
- 1903 - Jan Tinbergen, herbeheretar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1994).
- 1908 -
- Carlos Lleras Restrepo, Kolonbiako presidentea (h. 1994).
- André Martinet, frantziar hizkuntzalaria eta euskalaria (h. 1999).
- 1912 - Georges Franju, frantziar zinemagilea (h. 1987).
- 1913 - Sabah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (h. 1977).
- 1915 - Josep Maria Font i Rius, kataluniar historialaria eta legelaria (h. 2018).
- 1916 - Peter Newmark, britainiar itzulpengintza-akademikoa eta Surreyko Unibertsitateko irakaslea (h. 2011).
- 1923 - Dolores Castro, mexikar poeta, kontalaria, saiokeragilea eta kritikari literarioa (h. 2022).
- 1924 - Raymond Barre, Frantziako lehen ministroa (h. 2007).
- 1925 - Evelyn Berezin, estatubatuar ingeniari informatikoa, testu prozesadoreen ama (h. 2018).
- 1928 - Hardy Krüger, alemaniar aktorea (h. 2022).
- 1930 - John Landy, australiar atleta eta politikaria (h. 2022).
- 1933 -
- Montserrat Caballé, kataluniar sopranoa (h. 2018).
- Violeta Zúñiga, giza eskubideen aldeko txiletar ekintzailea (h. 2019).
- 1938 - Marcel Pinte, Quinquin, Frantziako Erresistentziako kidea, ezagutzen den gazteena (h. 1944).
- 1940 - Herbie Hancock, estatubatuar jazz musikaria.
- 1941- Bobby Moore, ingeles futbolaria, herrialdeko inoizko hoberenetarikoa (h. 1993).
- 1942 -
- Carlos Reutemann, argentinar auto-pilotua (h. 2021).
- Jacob Zuma, Hegoafrikako presidentea.
- 1946 -
- Ed O'Neill, estatubatuar aktorea.
- George Robertson, eskoziar politikaria, 10. NATOren idazkari nagusia.
- 1947 -
- Tom Clancy, estatubatuar idazle eta eleberrigilea (h. 2013).
- David Letterman, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea.
- Ana María Moix, espainiar poeta, eleberrigilea, ipuin idazlea, itzultzailea eta editorea (h. 2014).
- 1948 - Marcello Lippi, italiar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1950 - David Cassidy, estatubatuar aktore, abeslari eta gitarrista (h. 2017).
- 1951 - Judy Singer, australiar soziologoa.
- 1953 - Tanino Liberatore, italiar komikigilea eta ilustratzailea.
- 1954 - Jon Krakauer, estatubatuar mendizale eta idazlea.
- 1956 -
- Andy García, kubatar-estatubatuar aktorea.
- Tetsuro Miura, japoniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2018).
- 1957 -
- Joaquim Dolz, hizkuntzen didaktikaren arloko espainiar katedraduna.
- Isabel Olesti, kataluniar dantzari ohia, idazlea eta kazetaria.
- 1961 - Lisa Gerrard, australiar abeslari eta konpositorea.
- 1962 -
- Katsuhiro Kusaki, japoniar futbolari ohia.
- Carlos Sainz, espainiar rally pilotua, 1990eko hamarkadako esanguratsuenetarikoa.
- 1963 - Lydia Cacho, mexikar kazetaria, idazlea, hizlaria, feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1964 - Meritxell Borràs, kataluniar politikaria.
- 1967 - Radhya Al-Mutawakel, yemendar Giza Eskubideen defendatzailea.
- 1971 -
- Nicholas Brendon, estatubatuar aktorea.
- Shannen Doherty, estatubatuar aktorea.
- 1972 - Şebnem Ferah, turkiar abeslari eta musikagilea.
- 1973 - Cristina Lucas, espainiar artista.
- 1974 - Marley Shelton, estatubatuar aktorea.
- 1977 - Gemma Mengual, kataluniar igerilari sinkronizatua.
- 1979 -
- Claire Danes, estatubatuar aktorea.
- Jennifer Morrison, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Monica Romano, italiar idazle eta LGBT kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1987 - Yohei Fukumoto, japoniar futbolaria.
- 1990 - Hiroki Sakai, japoniar futbolaria.
- 1991 - Ryota Morioka, japoniar futbolaria.
- 1992 - Chad le Clos, hegoafrikar igerilaria.
- 1994 - Saoirse Ronan, irlandar jatorriko estatubatuar aktorea.
- 1998 - Paulo Londra, argentinar abeslaria.
- 2000 - Manuel Turizo, kolonbiar reggaeton abeslaria.
- 2002 - Robert Navarro, kataluniar futbolaria.
- 2004 - Yoel Baigorri, nafar futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1605 - Joan Perez de Lazarraga, arabar idazlea (j. 1548?).
- 1735 - Juan Goienetxe Gaston, nafar administrari, idazkari eta negozio-gizona, Madrilen (j. 1656).
- 1855 - José Alonso Ruiz de Conejares, nafar epaile eta politikaria, Madrilen (j. 1781).
- 1859 - Jean-Joseph Ader, lapurtar historialari eta antzekigilea (j. 1796).
- 1902 - Buenaventura Iñigitz, nafar organo-jotzaile eta musikagilea, Sevillan (j. 1840).
- 1916 - Francisco Iturribarria, bizkaitar olerkaria (j. 1863).
- 1945 - Frantxia Haltzuet, nafar emakumea, Comète sarearen laguntzaile nagusietako bat, Ravensbrückeko kontzentrazio esparruan (j. 1908).
- 1964 -
- Juan Irigoien, gipuzkoar idazle eta artxibozaina, pelotaren munduan oso ezaguna (j. 1884).
- Francisco Javier Lauzurika, euskal artzapezpikua eta Gasteizko apezpikua, Madrilen (j. 1890).
- 1971 - Félix Huarte Goñi, nafar ekonomialari eta finantzaria (j. 1896).
- 1973 - Andrés García Calle, Errepublikaren alde borrokatu zen Espainiako Aireko Armadako bizkaitar hegazkinlaria, Mexikon (j. 1909).
- 1981 - Luis Aranaz, nafar futbolari eta entrenatzailea (j. 1914).
- 1982 - Javier Iraburu, nafar futbolaria (j. 1923).
- 1983 - Pierre Richard-Willm, euskal antzezlea, Parisen (j. 1895).
- 2009 - Javier Bengoetxea, bizkaitar poeta (j. 1919).
- 2013 -
- Jesus Acín Urzainqui, euskal herritar medikua (j. 1952).
- Dolores Aguirre, bizkaitar enpresaburua, Sevillan (j. 1935).
- 2020 - Mary Begoña, euskal aktorea, Madrilen (j. 1925).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- K. a. 45 ean, Munda batailaren ostean, zesartarrek Gneo Ponpeio atzeman eta hil zuten.
- 238
- Gordiano I, erromatar enperadorea, bere buruaz beste eginda.
- Gordiano II.a, erromatar enperadorea (j. 192).
- 352 - Julio I.a, Aita santua.
- 1256 - Margarita Borboikoa, Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1211).
- 1471 - Richard Neville, Warwickeko 16. kondea, ingeles militarra (j. 1428).
- 1521 - Piero di Cosimo, italiar pintorea (j. 1462).
- 1530 - Joana Beltraneja, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea (j. 1462).
- 1555 - Joana Eroa, gaztelako erregina (j. 1479).
- 1704 - Jacques Bénigne Bossuet, frantziar teologoa eta idazlea (j. 1627).
- 1782 - Pietro Metastasio, italiar libreto egilea eta olerkaria (j. 1698).
- 1817 - Charles Messier, frantziar astronomoa (j. 1730).
- 1820 - Arthur Young, britainiar ekonomialaria (j. 1741).
- 1855 - Pedro Albéniz, espainiar konpositorea (j. 1795).
- 1879 - Manuel Cortina, espainiar politikaria (j. 1802).
- 1897 - Edward Drinker Cope, estatubatuar paleontologoa (j. 1840).
- 1912 - Klara Barton, estatubatuar, aintzindaria, irakaslea, erizaina eta humanitarioa, Estatu Batuetako Gurutze Gorriaren sortzailea (j. 1821).
- 1919 - Chichana Patiño, galiziar hegazkinlaria , hegazkin bat gidatu zuen lehen emakume galiziarra eta agian Europa osokoa (j. 1890).
- 1926 - Clotilde Cerdá Bosch, Esmeralda Cervantes, espainiar harpajotzailea (j. 1861).
- 1938 - Fiodor Xaliapin, errusiar opera-kantaria (j. 1873).
- 1945 -
- Petrona Eyle, argentinar mediku eta feminista, Argentinako emakumeen eskubideak defendatzeagatik nabarmendua (j. 1866).
- Franklin Delano Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako 32. Presidentea (j. 1882).
- 1946 - Teizo Takeuchi, japoniar futbolaria (j. 1908).
- 1962 - Antoine Pevsner, errusiar eskultorea eta margolaria (j. 1886).
- 1971 - Igor Tamm, errusiar fisikaria, 1958ko Fisikako Nobel Saria (j. 1895).
- 1973 - Fernand Forgues, frantziar arraunlari, pilotari eta errugbi jokalaria (j. 1884).
- 1975 - Joséphine Baker, estatubatuar-frantziar dantzari eta abeslaria (j. 1906).
- 1980 - William Tolbert, Liberiako 20. presidentea (j. 1913).
- 1981 - Joe Louis, estatubatuar boxeolaria, ondoz ondoko 140 hilabetez pisu astunetako munduko txapelduna (j. 1914).
- 1983 - Anna Stewart, australiar feminista, sindikalista eta ekintzailea (j. 1947).
- 1986 -
- José Jabardo, espainiar txirrindularia (j. 1915).
- Valentin Kataev, ukrainar idazlea eta politikaria (j. 1897).
- 1988 - Alan Paton, hegoafrikar idazlea eta apartheid aurkako aktibista (j. 1903).
- 1989 - Sugar Ray Robinson, estatubatuar boxeolaria, historiako boxeolari honenetakoa (j. 1921).
- 1993 - Rafael Aguilar Guajardo, mexikar droga trafikatzailea, Ciudad Juarezko kartelaren sortzaile bat (j. 1950).
- 1997 - George Wald, estatubatuar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1906).
- 1998 - André Bruyère, frantziar arkitektoa (j. 1912).
- 1999 - Willi Stoph, Ekialdeko Alemaniako lehen ministro eta estuburua (j. 1914).
- 2000 - David Crighton, galestar matematikaria (j. 1942).
- 2004 - Juanito Valderrama, espainiar flamenko kantaria, Espainiako kopla-abeslari nagusietako bat (j. 1916).
- 2006 - José Manuel Martín, espainiar aktore eta irrati-esataria (j. 1924).
- 2008 -
- Patrick John Hillery, Irlandako presidentea (j. 1923).
- Anuradha Ghandy, Indiako idazle, komunista eta buruzagi iraultzailea (j. 1954).
- 2010 - Leonardo Cremonini, italiar margolaria (j. 1925).
- 2011 - Miroslav Tichý, txekiar margolari eta argazkilaria (j. 1926).
- 2016 - Arnold Wesker, ingeles antzerkigilea (j. 1932).
- 2018 - Sergio Pitol, mexikar idazle, itzulzaile eta diplomazialaria (j. 1933).
- 2020 -
- Peter Bonetti, ingeles futbolaria (j. 1941).
- Chung Won-shik, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1928).
- Stirling Moss, britainiar auto-gidaria (j. 1929).
- Carlos Seco Serrano, espainiar historialaria (j. 1923).
- 2021 - Michel Noël, Quebeceko Algonkin jatorriko funtzionarioa eta idazle kanadarra (j. 1944).
- 2022 - Gilbert Gottfried, estatubatuar aktorea (j. 1955).
- 2023 - Marta Agudo, espainiar poeta eta literatur kritikaria (j. 1951).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Eguen/Eguene eta Jul/Jule.
- Giza Hegaldi Espazialaren Nazioarteko Eguna eta Kosmonautikaren Eguna
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |