Lankide:Joneizagirre

Wikipedia, Entziklopedia askea

KLIMA ALDAKETA ARTIKOAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren klimak historian zehar aldaketak jasan ditu. Hala ere, aldaketa horiek emateko denbora luzea behar izan da, astiro egin baitira.

Azken urteetan, berotegi efektua dela eta, giza jatorriko gasen kontzentrazioa handitzen joan da. Ondorioz, klima aldatzen joan da. Horrek planeta berotzea ekarri du modu globalean.

Zer da baina berotegi efektua? Alde batetik, berotegi efektua modu naturalean ematen den zerbait da. Efektu hau Lurrean bizia egon dadin ezinbestekoa da. Izan ere, atmosferan dauzkagun gasek (ur-lurruna, karbono dioxidoa eta metanoak), eguzki jatorriko argi-erradiazioari pasatzen uzten diote. Behin argi erradiazio horrek lurra jo duela, izpi infragorriak islatu egiten dira eta gas hauek izpiak xurgatu eta atmosferan mantentzen dituzte. Lurraren lurzoruaren tenperatura 15ºC-tan bataz beste mantenduz. Beste aldetik, ordea, gizakion jardueraren ondorioz, gas kantitate handia igorri da, eta ondorioz, berotegi efektua areagotu da. Hau da, atmosferarako gasen kontzentrazioa handitu da, batez ere, karbono dioxidoarena, Lurraren lurzoruan tenperaturaren igoera eraginez. Berotegi efektua gehiegi haztea arazo larria da.

Honek guztiak eragin zuzena du Artikoarekin. Artikoa, eta baita Antartika ere, elur eta izotzez estalita daude. Honek beroa espaziorantz islatzea dakar, baina munduko beste leku batzuek bero hori xurgatzen dute, horrek oreka bat mantentzen laguntzen du. Beraz, izotz gutxiago izateak islatuko den bero gehiago izatea eragingo du. Eta gasen isurketak jarraitzen duen heinean, Artikoa izotz gabe gera daiteke.

ARTIKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikoa iparraldean kokatuta dagoen eskualdea da, Ipar Poloaren inguruan, hain zuzen ere. Eskualde hau, izoztutako ozeanoak eta permafrostak (udan izoztuta mantentzen den eskualdea) osatzen dute.

Artikoaren koapena

Eskualde honen ezaugarri nagusia, klima hotza da. Udako hilabeteetan ere 10ºC zero azpiko tenperatura izaten da bataz beste. Bi hilabete baino gehiagoz argitasuna modu iraunkorrean dagoen arren, lurrazpiak izoztuta jarraitzen du (permafrost). Era berean, neguko hilabeteetan izotza eta elurra egiten du modu iraunkorrean. Hilabete hauetan ez da argitasunik izaten. Horrez gain, prezipitazioak ere eskasak izaten dira eta gehienetan elur moduan gertatzen dira.

Landarediari dagokionez, batez ere eskualdearen hegoaldean aurkitzen da, klimaren indarra baxuagoa den lekuetan. Likenak, goroldioak, landare herrestariak eta zuhaixkak dira nagusitzen den landaredia mota.

Faunari dagokionez, berriz, karraskariak, oreinak eta hauen harrapakariak aurki daitezke. Hala ere, neguko hilabeteetan eremu beroagoetara emigratzeko aukera izaten dute.

Populazioari dagokionez, ordea, Artikoko populazioa etnikoki konplexua da. Badaude arbasoak eskualdean milaka urte bizi izan dituzten populazio indigenak; indigenak ez diren biztanleak, eskualdeko ustiapen ekonomikoarekin edo administrazio publikoarekin lotutako hainbat arrazoirengatik iritsi zirenak; populazio mistoak eta, duela gutxi, Artikokoak ez diren herrialdeetatik Artikoko eskualdera migratutako populazioak. Biziraupena da Artikoko eskualdean, bertakoek egunero aurre egin  behar dioten erronketako bat,  muturreko baldintza klimatiko eta ingurumen-baldintzei aurre egin behar dietelako.

Permafrosta

KLIMA ALDAKETAREN ONDORIOAK ARTIKOAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima aldaketak Artikoko eskualdean ondorio zuzenak ditu.

TENPERATURA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izotz gutxiago izateak, bero handiagoa izatea eragiten du. Hala ere, honek aldi berean, negu hotzagoak ere eragin ditzake. Artikoa inguratzen duen presio handiko haizea ezegonkortu eta hegoalderantz joan daitekeelako eta hotz handiagoak eragin.

GARRAIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izotza urtzen den heinean, nabigaziorako beste bide batzuk zabaltzen dira. Hala ere, honek ere, bere arriskuak ditu. Esate baterako, petrolio isuriren bat gertatuz gero, erreskaterako eta eremua garbitzeko zailak diren guneak izan daitezke