Lankide:Joxan Garaialde/Gizarte kontrol

Wikipedia, Entziklopedia askea

Terminoaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Gizarte-kontrol» terminoa, soziologian, Albion Woodbury Smallek eta George Edgar Vincentek sartu zuten lehen aldiz 1894an; hala ere, garai hartan, soziologoek gaiarekiko interes puntuala baino ez zuten erakusten[1].

Filosofo sozial batzuek, gizarte-kontrolaren garapenean, zeresana izan dute, hala nola Thomas Hobbesek bere Leviathan lanean, gizarte-ordena aztertzen duena eta Estatuek botere zibil eta militarra erabiliz nola gauzatzen duten hura; Cesare Beccaria-k ere, On Crimes and Punishments lanean, argudiatzen du jendeak delituzko jokabideak saihestuko lukeela bere ekintzek zigor gogorragoak eragingo balituzte, eta baieztatzen du zigor gogortzeak gizarte kontrol modura jokatuko lukeela[2]. Émile Durkheim soziologoak ere aztertu zuen gizarte-kontrola De la Division du Travail Social obran, eta desbideratzearen paradoxaz eztabaidatzen du, esanez, lehenik eta behin, kontrol soziala dela legeak betetzera behartzen gaituena.

Gizarteak zenbait zigor erabiltzen ditu sozialki onargarritzat jotzen den portaera estandarra betearazteko. Pertsonek eta erakundeek gizarte-kontrola gizarte-arauak eta arauak ezartzeko erabiltzen dute, kideak edo lagunak, familiak, estatu- eta erlijio-erakundeak, eskolak eta lantokiak gauza ditzaketenak. Kontrol sozialaren helburua gizartean ordena mantentzea eta gizartean desbideratu edo ez desiragarritzat jotzen direnen adostasuna bermatzea da[2].

Soziologoek kontrol sozialaren oinarrizko bi forma identifikatzen dituzte:

  1. Kontrol-baliabide informalak. Sozializazio gisa ezagutzen den prozesu baten bidez arauak eta balioak barneratzea; hau da: «banako batek, jokabide oso zabaleko potentzialekin jaioa, benetako portaera garatzera eramaten duen prozesua, zeinak berarentzat onargarria direnak baino Talde-arauek ezarritakoak estuagoak diren»[3].
  2. Gizarte-kontrolerako bide formalak. Gobernuak ezarritako kanpo zigorrak, gizartean, kaosa edo anomia ezarpena saihesteko. Teoriko batzuek, Émile Durkheim-ek esaterako, kontrol-modu horri erregulazio esaten diote.

Goian laburki definitu bezala, kontrol soziala betearazteko bideak informalak edo formalak izan daitezke[4]. Edward A. Ross soziologoak dio sinesmen-sistemek giza jokabidearen gaineko kontrol handiagoa dutela gobernuek ezarritako legeek baino, sinesmenek zein forma hartzen duten axolarik izan gabe[5].

Gizartearen kontrola gizartearen barneko ordenaren oinarrietako bat bezala kontsideratzen da. [[Kategoria:Gizarte desbideratzea eta kontrola]] [[Kategoria:Gizarte psikologia]]

  1. Hollingshead, A. B.. (April 1941). «The Concept of Social Control» American Sociological Review 6 (2): 217–224.  doi:10.2307/2085551..
  2. a b Carmichael, Jason. (2012-06-26). «Social Control» Oxford Bibliographies  doi:10.1093/OBO/9780199756384-0048..
  3. Lindzey, Gardner (Ed), (1954). ':/Handbook of social psychology. I. Theory and method. II. Special fields and applications (2 vols), (pp. II, 655–692). Oxford, England: Addison-Wesley Publishing Co., xx, 1226 pp.
  4. Poore, S. "Overview of Social Control Theories" (enlace roto disponible en este archivo). Categoría:Wikipedia:Artículos con enlaces externos rotos . The Hewett School. Retrieved on: September 2, 2007.
  5. Ross, E.A. 2009 (1901). Social Control: Control A Survey of the Foundations of Order. Piscataway, New Jersey: Transaction Publishers.