Edukira joan

Lankide:Joxan Garaialde/Ingmar Bergman

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erik Bergman (1886-1970) artzain luteranoaren eta Karin Åkerblomen bigarren semea, Ingmar Bergman Uppsalan (Suedia) jaio zen. Erlijioaren mundu metafisikoak eragina izan zuen, bai bere haurtzaroan, bai nerabezaroan. Bere heziketa kontzeptu luteranoetan oinarritzen zen: "Ia gure hezkuntza guztia bekatua, aitorpena, zigorra, barkamena eta errukia bezalako kontzeptuetan oinarritzen zen, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan eta Jainkoarekiko faktore konkretuetan", idatzi du bere oroitzapenetan. «Zigorrak guztiz naturalak ziren, inoiz zalantzan jartzen ez zen zerbait. Batzuetan, azkarrak eta sinpleak ziren, zaplaztekoak eta ipurdikoak bezala, baina forma oso sofistikatuak ere har zitezkeen, belaunaldiz belaunaldi landuak"[1]. Bere lan asko beldur eta harreman bortitz horietan inspiratuta daude. Zigorren erritua eta bere haurtzaroko beste pasadizo batzuk bere pelikula ezagunenetako batean antzezten dira: Fanny and Alexander, non Alexander, hamar urteko mutikoa, Bergman txikiaren transkripzioa den.

Apurka-apurka, Bergman gazteak bere sentimenduak eta sinesmenak bideratzeko modua bilatu zuen, gurasoen balioetatik gero eta independenteago bihurtuz, bere nortasun espirituala bilatuz, baina, bere bizitzan zehar, Bergmanek beti mantendu zuen bere haurtzaroarekin kanal irekia, eta, bertan, zinema indarrez sartu zen, oinarrizko zinematografo baten dohainarekin, eta horrek era guztietako ametsetara eta ezagutza teknikoetara eraman zuen[2].

Hamahiru urterekin, batxilergoa ikasi zuen Stockholmeko eskola pribatu batean; geroago, Letretan eta Artearen Historian lizentziadun izan zen Unibertsitatean. Antzerkian eta, gero, zineman, bere burua adierazteko eta bere sormen ahalmena eta gaitasuna bideratzeko bi bide egokienak aurkitu zituen. Bigarren Mundu Gerrako urteetan, jada bere familiatik urrundurik, zuzendari-laguntzaile gisa hasi zen Stockholmeko Royal Opera House-n. Dena den, bere bizitza osoan jarraituko zion haurtzaroko irudi eta baloreek, eta aitaren lanarekiko hurbiltasunak galdera metafisikoetan murgildu zuten: heriotza, autonomia, mina eta maitasuna. [[Kategoria:Suediako zinema zuzendariak]]

  1. Bergman, La linterna mágica, Tusquets, 1988, p. 16.
  2. Bergman, La linterna mágica, Tusquets, 1988, pp. 22-25.