Lankide:Joxan Garaialde/Liburutegi nazional

Wikipedia, Entziklopedia askea

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburutegi nazional batzuen aurrekariak errege-liburutegietan aurkitzen dira, hau da, printze eta errege-erreginen antzinako bilduma pribatuetan. Frantziako Iraultzaren ostean, errege-bilduma horiek publikoari irekitzen zitzaizkion, eta liburutegi nazionalak deitzen hasi ziren. Halakoak dira Frantziako, Espainiako eta Austriako liburutegi nazionalen kasuak.

Deskolonizazio prozesuaren ostean, herrialde independente berriek ere beren liburutegi nazionalak sortu zituzten. Halakoa da Latinoamerikan, Europako inperioetatik askatu ondoren, liburutegi nazionalen sorreraren kasua[1].

1958an, UNESCOk Europako liburutegi nazionalei buruzko jardunaldi bat antolatu zuen Vienan. Kongresu horretan, beste gai batzuen artean, liburutegi nazionalak erabiltzaile ez-espezializatuei irekitzeaz aritu ziren[2]. [[Kategoria:Liburutegi nazionalak]] [[Kategoria:Liburutegiak]]

  1. Parada, Alejandro. (2018). «La otra voz de la Historia de las Bibliotecas. Una proyección desde la Argentina y América Latina» Información, cultura y sociedad (Universidad de Buenos Aires) (39): 5-12..
  2. Fuentes Romero, Juan José. (2005). «Bibliotecas nacionales y sociedad del conocimiento: perspectivas de futuro» Revista Interamericana de Bibliotecología 28 (2) ISSN 0120-0976..