Edukira joan

Deskolonizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolonialismoa, 1945ean.

Deskolonizazioa Asia eta Afrikako koloniek zein protektoratuek lortutako metropoliarekiko menpekotasunaren galera-prozesua da. Lehenengo fruituak Bigarren Mundu Gerraren ondoren (Indiak eta Pakistanek, lehendabizikoek, 1947an) eskuratu baziren ere, kolonialismoaren kontrako mugimendua zaharragoa da, Indiako Batzar Nazionala 1885ean sortu zen eta.

Independentziarekin, beste estatu batekin bat eginda edo "asoziazio askeko" estatusa adostuta erdiesten da deskolonizazioa. Nazio Batuen Erakundeak dio deskolonizazio prozesuan autodeterminazioa baino beste printzipiorik ez dagoela. Helburua lortzerakoan, negoziazio baketsuak edo borroka armatua izan dira bitarteko nagusiak.

Deskolonizazioaren kontzeptua eta kausak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako inperioetako koloniek independentzia aldarrikatzeko prozesuari deritzogu deskolonizazioa. Fenomeno politikotzat jo daiteke, kolonia horiek guztiek antzinako metropoliekiko mendekotasun ekonomikoa izaten jarraitu zutelako.

Bigarren Mundu Gerraren eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mundu gerran Frantzia eta Erresuma Batua gerraren lehen urteetan garaitu zituzten. Alemania eta Italia, berriz, gatazkaren azken urteetan izan ziren garaituak. Honek Europako inperioak ahulak zirela esatera dakarkigu eta Europa garaiezina zenaren mitoa bertan behera utzi zuen. Koloniek gatazka hauetan parte hartu zuten. Beraien lurraldeetan borrokatu zuten euren metropolien etsaien aurka hain zuzen ere. Gerrillak prestatu ziren kolonizatzaileen eskutik eta tropa kolonialak sartu ziren armadetan. Horren ondorioz kolonia gehienek prestakuntza militarra izan zuten eta honek independentzia aldarrikapen ugari ematera ekarri zuten. Gatazka hauek zirela eta hainbat arazo ekonomiko eta militar larriak izan zituzten Europako potentziek. Garai hauetan askatasunaren eta demokraziaren ideien garapena oso garrantzitsua izan zen nazismoari eta faxismoari nolabait aurre egiteko.

Kolonialismoaren aurkako mugimenduaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren ostean gauzak asko aldatu ziren, kolonietan adibidez mugimendu nazionalistak eta emantzipaziozkoak sortu ziren. Mugimendu hauen ideologiek hiru iturri zituzten.

Internazional komunista dugu eta honek mundu osoan ideologia horri dagozkien alderdiak edo ezaugarriak sustatzea zuen helburu. Alderdi horiek independentzia lortzeko borrokaren buru izan ziren kolonia batzuetan, Indonesian eta Indotxinan adibidez.

Bigarren mugimendua Indigenismoa dugu eta mugimendu hau kultura autoktonoak berreskuratzean datza. Adibide gisa, Leopold S. Senghorrek Senegalen defendatutako belztasun kontzeptua dugu, bai eta Nasserrek defendaturiko panarabismo ideia ere.

Erlijio-nortasuna da beste iturri bat. Ideia hori eragin handikoa zen islamiar herrialde batzuetan.

Momentu honetan zenbait tokiko buruzagik egindako lana oso garrantzitsua izan zen, beraien sorlekura itzultzean nazionalismoaren oinarritzat beren kultura aldarrikatzea erabaki zuten. Adibidetzat, hainbat tokiko buruzagi ditugu: Gandhi, Indian; Ho Chi Minh, Indotxinan; eta Nkrumah, Ghanan. Aipatu ditugun talde independentista horien buruzagiak merkataritza eta administrazio-burgesietakoak ziren.

Iritzi publikoaren aldaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte batzuen buruan inperialismoaren kontrako kontzientzia zabaltzen eta indarra hartzen hasi zen Mendebaldeko herrialdeetan. Wilsonek (AEBko presidenteak) hamalau auziak aurkeztu zituen. Auzi horietan kolonialismoaren aurkako adierazpen ugari agertzen ziren eta auzi horietako bat kolonien autodeterminazio-eskubidea zen. Iritzi publikoan ere gauza ugari aldatzen joan ziren hainbat eragileren ondorioz. Alde batetik Eliza kristauek adibidez inperialismoaren aurkako ekimenak bultzatu zituzten. Bestetik alderdi sozialistek inperialismoaren aurkako deialdiak egin zituzten eta hauek herri klaseetan eta intelektualen sektoreetan eragina izaten hasi ziren.

NBEren lana oso aipagarri izan zen garai hauetan. Arazo kolonialen aurrean hartutako ideia edo jarrera horiek lurralde kolonialen autodeterminazio-prozesua lagundu zuen. Aipatu dugun jarrera hori 1941eko Atlantikoko Gutunean sinatu zutenarekin bat zetorren. NBEk kolonialismoa gaitzetsi egin zuen eta kolonialismoaren aurka zegoela adieraziz kolonien autodeterminazio- eskubidea definitu zuen. Gerora NBEk konkistaturiko lurralde guztiak beren buruaren jabe izateko eskubidea zutela aitortzen zen, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean. Baina esan behar da NBEren ekintza mugatua izan zela, nahiz eta, kolonialismoa kritikatu eta koloniei adierazpen librea emateko aukera eman.

Inperioen errentagarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin eta berriz aipatzen ari garen inperioak mantentzeak gastu ekonomiko eta politiko handiak zituen eta horren ondorioz hauen errentagarritasuna zalantza bizian jarri zen. Gastu ekonomiko gehienak metropolien eskuetan zeuden, baina metropoli hauek Bigarren Mundu Gerra zela eta pobretuta zeuden.

Deskolonizazio-prozesuan bloke-sistemak eragin nabarmena izan zuen Estatu Batuak eta SESB kolonialismoaren aurka baitzeuden. Estatu Batuek, eurak lehenago kolonia izan zirenez, kolonien emantzipazioa defendatzeko jarrera zuten. Beste alde batetik SESB, berriz, inperio kolonialen etsai gogorra izan zen. Bi potentzia edo “superpotentzia” horien laguntzari esker, autodeterminazioa NBEren printzipioetako bat izatera pasa zen.

Bandungo Konferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde asko gutxinaka-gutxinaka independentzia lortzen hasi ziren eta herrialde horiek jarrera berdinak hartzen saiatu ziren, beste herrialdeen eredu bihurtuz. Adibide garbiena Bandungeko konferentzia dugu. Konferentzia hartan, hainbat herrialde berritako agintariak bildu ziren eta bertan Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua sortzea lortu zuten. Aipatu dugun konferentzia honek kolonialismoaren aurkako jarrera zuen eta eragin handia izan zuen. Sinatzaileek hauek egin behar zituztenː

A)Independentzia-mugimenduei lagundu

B)Borrokan zeuden bi herrialdeen artean batek herrialde berriak ez erabiltzeko ahalegina.

C)Inperialismoa kondenatu. Baina herrialde garatuekin lankidetza ekonomikoan jarraitu zezaketen.

Hainbat konferentzia egin zituzten, baina horrek ez zuen nahi esan lorpen handiak lortu zituztenik.

Deskolonizazio-prozesuaren aldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deskolonizazioa hiru aldi nagusitan bana dezakegu. Indiako azpikontinentean hasi zen eta beranduago Afrika osora eta Asiara zabaldu zen.

Lehenengo aldia 1945etik eta 1955era artekoa izan zen. Bertan deskolonizazioak Ekialde erdikoan eta Asian izan zuen eragina. Kontzientzia aldatu egin zen lerrokatze ezaren eta hirugarren munduaren kontzientzia ezarriz. Aipatu dugun kontzientzia horren adierazle Bandungeko Konferentzia (1955) dugu.

Bigarren aldia 1955etik 1970era artekoa izan zen. Asian eta Afrika osoan deskolonizazioa hedatu izan zenaren ezaugarria da aldi honetan aipagarriena. NBEk garrantzi handia izan zuen aldi honetan.

Azkenik, 1970etik gaur egun artekoa dugu. Herrialde askok independentzia lortu zuten fase hartan, Hong Kongek adibidez. Gaur egun ordea NBEk munduko eremu batzuk lurralde ez-autonomotzat hartzen ditu eta adibide gisa Gibraltar aipa daiteke.

Inperioak Afrikan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiarren Afrika Beltza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesen Afrikako lurralde kolonialek modu baketsuan eta metropoliarekin itunduta lortu zuten Erresuma Batuarekiko independentzia. Independentzia lortzen lehena Ghana izan zen 1957an.Deskolonizazio prozesu hori Britainia Handiak eta Nkrumahek, agintari nazionalista nagusiak eta panafrikanismoaren buruak, adostu zuten.

Deskolonizazio eredu hori Erresuma Batuaren menpe zeuden beste lurralde batzuen deskolonizazio-prozesuan erabili zen.Sierra Leonan, Ugandan eta Nigerian batik bat. Erresuma batuaren Afrikako kolonia askotako deskolonizazio prozesua baketsua izan zen arren, arazoak sortu ziren independentzia lortu eta gero. Izan ere, artifizialki sortu ziren estatuetan hainbat herri integratzea oso zaila izan zen, horren adibidea, 1968ko gatazka izan zen Nigeriako Biafra eskualdean. Lurraldea zatitzeko ahaleginak egin ziren eta horren ondorioz, gerra zibil basatia piztu zen.

Frantziaren Afrika Beltza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziaren kolonia gehienek 1960. urte inguruan lortu zuten independentzia. 1958an, metropoliak Frantziar erkidegoa sortu nahi izan zuen, baina ez zuen lortu mugimendu nazionalisten independentzia nahia gelditzea. Hainbat pertsona izan ziren mugimendu horien sustatzaileak: Sékou Touré Guinea frantziarrean eta Leopold S. Senghor Senegalen.

Kongo Belgikarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonia handiena izan zen,Belgikako gobernuak biztanleria indigena administraziotik kanpo uzten zuen. Hala ere,meatzaritza-aberastasun handiak zeuden eta aberastasun horrek gizarte-talde aberatsak sortzea eragin zuen.Talde horiek nazionalismoaren alde jarri ziren. 1960.urtean eman zion independentzia Belgikak Kongori,ondorioz, Kongoko errepublika sortu zen.Hala ere lurraldearen ekonomia Europako eta Estatu Batuetako konpainiek kontrolatzen jarraitzen zuten.

Portugaldar Afrika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalen kolonietako deskolonizazioa geroago gauzatu zen, kolonietan erregimen diktatoriala baitzegoen.Diktadura Portugaldarra lurralde horiek asimilatu nahi zituen, lurraldetzat hartzen baitzituen.Politika asimilatzailea egin arren, mugimendu nazionalistak sortu ziren 1950ko hamarkadan. Portugalek bere pentsaera eta erabakiei gogor eusten zionez, mugimendu horrek gerra piztu zuen.Ondorioz 1961.urtetik aurrera, metropolian gerrela-gerretan aritu ziren. Portugalek ez zituen gerra horiek onartzen, ondorioz, Portugalgo Krabelinen Iraultza izan zen, non diktadura boteretik kendu zuten 1974ko apirilean.Data horretatik aurrera Portugalgo kolonien deskolonizazio-prozesuak hasi ziren.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]