Lankide:Joxan Garaialde/Nerbio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbioak nerbio-prozesu edo axoien sortak dira. Hari itxurakoak, eta garunaren eta bizkarrezur-muineko nerbio-zentroak gorputzeko organo guztiekin komunikatzen dituzte. Nerbio sistema periferikoaren parte dira. Nerbio aferenteek zentzumen-seinaleak eramaten dituzte garunera, adibidez, larruazaletik edo beste organoetatik; nerbio eferenteek, bitartean, seinale motorrak garunetik muskuluetara eta guruinetara eramaten dituzte, muskuluak uzkurtu eta mugimendua ahalbidetuz. Nerbio-seinaleak (nerbio-bulkadak ere deitzen direnak) neurona baten zelula-gorputzetik abiatzen dira, eta azkar hedatzen dira, axoian zehar, bere amaieraraino, non sinapsiaren bidez estimulua beste neurona batera edo organo efektore batera transmititzen den, adibidez, muskulu-zuntz edo guruin batera[1] [[Kategoria:Nerbio-sistema]]

  1. Principios de Anatomía y Fisiología. Autor: Tortora-Derrickson. Consultado el 16 de noviembre de 2018