Lankide:Judith Llanes/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ugalketa sexualean ez bezala, ugalketa asexualan ez da gameto ar eta emeen elkarketarik gertatzen. Landareetan bi ugalketa asexual mota gerta daitezke: ugalketa begetatiboa eta apomixia. Edozein izanda ere, lortuko diren organismo berriak aurrekoen klonak izango dira. Ugalketa begetatiboaren kasuan jatorrizko landarearen zati begetatibo bat beharrezkoa da. Apomixia, aldiz, ugalketa sexuala ordezkatzen duen mekanismoa da, batzuetan hazien sorrera suposatzen duena. Azken mekanismo hau, landare espezie askotan agertzen da, baita landareak ez diren bestelako organismo batzuetan ere.

Ugalketa begetatiboa gemazioz edota kimuen bidez ematen da batez ere landareetan, normalean zurtoinean edo sustraietan aldaketa estrukturalak gertatzea suposatzen duena (nahiz eta espezie batzuetan aldaketak hostoetan ere eman daitezkeen). Gehienbat zurezko eta belarkar landare bizikorretan gertatzen den prozesua da eta, landare hauen kolonia klonikoak (ramet-ak) eratzea suposatzen du. Hala ere, ugalketa mota honen bidezko hedapen ahalmena murritza da, landare batzuk errizoma adarkatuen bidez ramet nahiko hedatuak eratzeko ahalmena badute ere. Izan ere, ugalketa begetatiboa ugalketarako ez da hain garrantzitsua, ordea, bai da gararantzitsua organismoaren biziraupenerako eta biomasaren hedapenerako. Gainera, landareen ugalketa begetatiboa gizakiontzat garrantzitsua da nekazaritzan eta loregintzan erabiltzen delako: honen bidez intereseko landare baten ezaugarri berdinak lortu ditzakegu indibiduo berri batean.

Apomixia prozesuan haziak sortzen dira, baina ez da enbrioiaren ernalketarik gertatzen honetarako. Hazi apomiktikoak dituzten landare batzuetan pseudogamia gertatzen da, honetan polinizazioa gertatzea beharrezkoa da enbrioiaren garapena sustatzeko, nahiz eta polenaren material genetikoa ez den ondorengoetara pasatuko[1]. Apomixia gertatzeko beste modu batzuk daude: plantulen sorrera gerta daiteke haziak ordezteko edota bulbiloak garatu daitezke loreen ordez.



Animalietan ugalketa asexuala gertatzean ohikoena partenogenesia gertatzea da. Honen bitartez amarengandik berdina den indibiduo bat sortzen da. Honen adibide ditugu mailu-arrainetan[2] (Sphyrnidae familia) eta Carcharhinus limbatus espeziean[3] gertatutako partenogenesia. Marrazo talde hauen emeak gatibutasunean hasiz gero, eta arren presentziarik gabe, ondorengoak izateko ahalmena aurkeztu zuten: amarekiko klonikoak zirenak.

Narrasti batzuetan sexuaren determinaziorako ZW sistema aurki dezakegu. Honen arabera arrek ZZ kromosoma sexualak aurkezten dituzte eta emeek, aldiz, ZW edo WW kromosoma sexualen pareak aurkez ditzakete. 2010. urtera arte, WW aurkezten zuten indibiduoak garatzea ezinezkoa zela pentsatzen zen. Urte horretan bertan ikusi zuten ZW genotipoa zuen boa hertsatzaile eme batek WW genotipoa zuten ondorengo emeak izan zituela[4]. WW genotipodun ondorengoek ugalketa asexualaren bitartez sortu ziren.

Poliembrionia animalietan zehar hedatuta dagoen ugalketa asexualerako prozesua da. Prozesu honetan obulu fertilizatua edo enbrioiaren zelulak bikoizten dira genetikoki identikoak diren klonak sortuz. Prozesu hau Hymenoptera taldeko kide bizkarroietan asko ikertu da.

  1. «Why apomixis is genetic gold - Australian Life Scientist» web.archive.org 2009-10-26 (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  2. (Ingelesez) Eilperin, Juliet. (2007-05-23). Female Sharks Can Reproduce Alone, Researchers Find. ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  3. (Ingelesez) Chapman, D. D.; Firchau, B.; Shivji, M. S.. (2008). «Parthenogenesis in a large-bodied requiem shark, the blacktip Carcharhinus limbatus» Journal of Fish Biology 73 (6): 1473–1477.  doi:10.1111/j.1095-8649.2008.02018.x. ISSN 1095-8649. (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  4. (Ingelesez) «Boa constrictor produces fatherless babies | CBC News» CBC (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).