Lankide:Julen945/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitalaren metaketa balioa duten baliabideak (hortaz, aberastasuna) metatzeari deritzo. Kapitala diru gehiago ekoizteko inbertitutako dirua edo beste edozein finantza aktibo da. Ekoiztutako diruak hainbat forma izan ditzake: etekina, errenta, interesa, egile-eskubidea, kapital gehiagoren sorrera... Kapitalaren metaketa kapitalismoaren sistema ekonomikoaren oinarria da. Kontzeptua, lehen aldiz, Adam Smith ekonomilariak erabili zuen Nazioen Aberastasuna lanean.

Kontzeptuaren ikuspegi klasikoan,inbertsio eta aurrezpenei esker kolektiboki gizartean dagoen aberastasuna igo daiteke. Halaber, produktibitatearen gorakadek edota salerosketa balatza positiboek efektu berdina ekar ditzakete.

Eskola austriarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austriako negozio-zikloaren teoria negozio-zikloari buruzko teoria bat da, Austriako Eskolako ekonomialariek garatua, Friedrich Hayek eta Ludwig von Mises barne. Eurenustez, kredituaren hedapen artifizial batek, hau da, aurreko borondatezko aurrezkiek eta interes-tasak beherantz manipulatuta ez dagoenak, inbertsioak areagotu eta boom ekonomiko faltsu bat sortu ohi du, prezio erlatiboak desitxuratu baititu zirkulatzen ari den diru-masa handienak. Ekonomian, halako burbuilek ezinbestean lehertzen amaitzen dute. Metatutako kapital ondasunak gehiegi erabiltzen dituzte, errentagarritasunik gabeko proiektuetara bideratuz.

Teoria Austriarra eta Adam Smith[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl Mengerrek, Adam Smith-eri erreferentzia egiten dio modu kritikoki bere ekonomia politikoaren printzipioei dagokionez. Kritikatzen du, adibidez, Smithen hazkundearen teoria, izan ere, hemenbertan planteatzen zen arazoa nazioen aberastasunaren izaera eta arrazoiak izan zirela hain zuzen ere. Mengerrek Adam Smith-en “The Wealth of Nations” liburua aipatzen du, eta bertan azaltzen denez, "Industria anitzenetan, lan banaketak sartutako produktuen hazkunde handia sortzen du, ongi gobernatutako gizarte batean, biztanleriaren geruza xumeenetara hedatzen den ongizate hori".

Mengerrek dioenez , "horrela, Adam Smith-ek lanaren banaketa gero eta handiago bihurtu zuen gizonen aurrerapen ekonomikoaren puntu kardinalak", hau da, "gizonen ongizatearen gero eta handiagoaren kausetako bat baino ez zen". Beste zutabea batean, Smith austriarraren ustez, kontuan hartzen ez duena, “gorde mailako ondasunen erabilera progresiboa” da, hau da, kapital metaketa.

Ludwig von Misesek ekonomia eskola austriarren barnekokorronte batean sartzen du Smith. Eta ez dago oposizio argirik hazkunde ekonomikoari buruz duen ikuspegiaren arabera, azken finean, kapitalaren metaketaren mende baitago, eta eskoziarrarena.

Mark Skousenek, pentsamendu ekonomikoaren marrazkian, egilearen hazkundearen teoriaren bi alderdiak adierazten ditu, lanaren banaketa eta kapital metaketa. Austriarrarentzat hori da aurrerapen ekonomikoaren azken bi kausa.

Eskola Klasikoa eta neoklasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia neoklasikoak prezio erlatiboak eskari agregatuaren ikuspuntutik azaldu zituen, eta eskola klasikoak kostuen edo eskaintzaren ikuspuntutik egiten du.

Eskola klasikoaren oinarrizko ekarpena Adam Smithen "Nature and cause of nations" lan ospetsuak osatzen du, 1776an idatzia. Eskola klasikoaren planteamendu batzuk, Adam Smith-ek nola izendatu zuen hitz egin genezake: " esku ikusezina”, hau da, estatuak ez luke merkatuan esku hartu behar, bere burua orekatzen baitu. Egile berean aurkitu dugun beste ikuspegi garrantzitsu bat da gizarteak eta enpresek lortutako aurrezki eta kapital-gehikuntza diru-iturri garrantzitsua zela. Keynesen ustez, teoria klasikoak ez du lekurik gaur egungo gizartean, zaharkituta baitago.

Eskola Marxista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marxek kapital metaketa kontzeptua Charles Fourier eta Louis Blanc bezalako sozialista utopikoetatik hartu zuen. Bere teoria ekonomikoan, kapital metaketa zutabea da; burgesiak irabaziak lortu eta hortaz, kapital kantitatea handitzen baitu.

Kapitala ziklo produktiboen bitartez metatzen da. Zikloaren hasieran kapitalistak zenbait ehun produktibo, lan indar etab. inbertitzen du eta ziklo honen amaieran inbertitutakoa baino balio altuago bat lortzen du. Honen bitartez definitzen du Marxek kapitala, D-M-D’ prozesuaren abstrakzioarekin.

D: Hasieran kapitalistak inbertitzen duen dirua

M: Diru horrekin erosten duen merkantzia: Ehun produktiboak, langileriaren indar produktiboa…

D’: Amaieran lortzen duen dirua, D’= D + AD izanik.

Beraz, ikus daiteke Marxentzat kapitalak bere baitan honen metaketa bat suposatzen duela. Marxen hitzen arabera: ‘Kapitalaren mugimendua helburua bilakatzen da bere baitan’.

Gainera, Marxek kapitala erlazio sozial bat bezala definitzen du; hau da, ez da zerbait ahistorikoa. Kapital metaketak erlazio sozialen erreprodukzioa dakar; bestalde, langile klasearen tamainaren handipen bat eta burgesiaren aberastasunaren handipen bat.

Ekonomista burgesek irabazia erabilpen balioa eta aldakuntza balioaren arteko ondorio bezala definitzen duten bitartean, marxismoak irabazia gainbalioaren erauzketaren bitartez azaltzen du, hau langileei xurgatutako balioa izanik; hau da, langileriak sortzen duen balioaren eta honen lan indarraren balioaren arteko diferentzia.

Kapitalaren zentralizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marxen aburuz, kapitalak pertsona jakin batzuetan zentralizatzeko joera dauka, kapitalista aberatsenetan hain justu. Lehen kapitalista txiki asko zeuden tokian kapitalista handi gutxi jarriz. Honi kapitalisten arteko lehia deitzen dio Marxek, non arrain handiak txikia jaten duen. Izan ere, kapitalista handiago batek beti lortuko du prezio txikiago batean ekoiztea.

Gehiegizko metaketa krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitalen metaketaren eta kapitalismoaren garapenaren analisi marxistak gai sistemikoak identifikatzen ditu indar produktiboen hedapenarekin sortzen den prozesuarekin. Kapitalaren gainpilaketa-krisi bat gertatzen da mozkin-tasa handiagoa denean ekonomian errentagarriak diren inbertsio-bide berrien tasa baino, kapitalaren osaera organiko gero eta handiagoaren ondorioz produktibitatea handitzearen ondorioz (lan-ekarpenaren koefizientea baino kapital-ekarpen handiagoa). Horrek beheratu egiten du soldaten faktura, eta horrek soldata geldiak eta langabezia-tasa altuak eragiten ditu langile-klasearentzat, eta gehiegizko irabaziek inbertsio-aukera errentagarri berriak bilatzen dituzte. Marxek uste zuen prozesu zikliko hori kapitalismoa desegiteko eta sozialismoagatik ordezkatzeko funtsezko arrazoia izango zela, beste dinamika ekonomiko baten arabera funtzionatuko zuena.

Jatorrizko metaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marxek jatorrizko metaketa, metaketa metodo zehatz gisa eta kapitalaren historiaurre gisa aztertzen du.

Metaketa kapitalistaren existentzia (eta beraz, kapitalismoarena) `jatorrizko metaketak’ ahalbidetu zuen Marxen aburuz, zeina oinarritua egon zen Amerika eta Indiako kolonizazioetan eta esklaboen salerosketan, europar estatuengandik. Honek, lanaren ondorio zen jabetza pribatuaren suntsipena ahalegindu zuen; hau da, lanaren desjabetza eta soldatapeko lanaren sorrera ahalbidetu zuen. Horrela, ehun produktiboaren pribatizazioa gertatu zen eta honen bidez jabeak ehun produktiboak ez zituztenen lan indarrez aprobetxatu ahal izan ziren. Honek ehun produktibo hauek lortzeko hainbat eskubide historiko gaitzetsi zituen, morrotza eta eskubide komunala besteak beste.

Ideologia burgesak jatorrizko metaketa batzuen izaera langile eta aurrezalean kokatzen du, masaren izaera alferraren aurrean. Hortaz, gaurko langileak norberaren erruagatik dira pobreak. Honek marxismoarentzat jabetza pribatua zein burgesiaren irabaziak justifikatzeko balio dio burgesiari.

Inperialismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperialismoa metaketa kapitalistaren heldutasunaren kausa izan zen. Honek kapitalismoa mundu mailara salto egitea ekarri baitzuen, lurralde batzuen anexioaren eta kolonizatu gabekoak ziren lurraldeetako merkatuen kontrolarekin. Honek zabalpen industrial bat eta proletalgoarekiko menderatze mekanismo berri baten agerpena ekarri zuten: Sistema fordista.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]