Aktibo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomian, aktiboak pertsonek edo enpresek dituzten baliabide ekonomikoak dira, bere jarduera aurrera eraman eta une batean trukatu eta dirua eskuratu edota zorrak kitatzeko balia daitezkeenak. Dirua bera ere aktibotzat jo ohi den baliabidea da. Enpresetan, aktiboak egoera-balantzean agertzen dira, hauek finantzatu edo ordaintzeko erabili diren kapitalarekin eta beste kanpo zorrekin batera. Aktiboaren finantza-iturriek ondare garbia eta pasiboa delakoa osatzen dute.

Enpresa baten aktiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa edota merkatari batek eduki ditzakeen ondasun ekonomiko edota kobro-eskubide multzoa da, eta etorkizuneko ekitaldietan onuragarriak izango diren gastuak.

Aktibo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aktibo korronte
  • Aktibo ez korronte
  • Finantza aktibo
  • Aktibo ukiezin
  • Azpiko aktibo
  • Aktibo erabilgarri
  • Aktibo geroratu
  • Epe luzeko aktibo
  • Epe laburreko aktibo

Aktiboa 2017ko Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontabilitate Plan Orokorraren esparru kontzeptualak zehazten duen moduan, aktiboak enpresak ekonomikoki kontrolatzen dituen ondasun, eskubide eta bestelako baliabideak dira. Etorkizuneko gertaeren ondorioz sortutako irabaziak edo etekin ekonomikoak lortzea espero da.

Balorazio irizpideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kostu historikoa
  • Arrazoizko balioa
  • Uneko balioa
  • Erabilitako balioa
  • Amortizazio kostua
  • Hondar-balioa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.