Lankide:June Clemente/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gimnasia‌ ‌erritmikoa‌ ‌emakumeentzako‌ ‌sortua‌ ‌izan‌ ‌zen.‌ ‌Gaur‌ ‌egun,‌ ‌ordea,‌ ‌geroz‌ ‌eta‌ ‌gizonezko‌ ‌gehiago‌ ‌animatzen‌ ‌dira‌ ‌kirol‌ ‌hau‌ ‌praktikatzera‌ ‌eta‌ egoera‌ ‌honen‌ ‌aurrean,‌ ‌Espainia‌ ‌da‌ ‌herrialde‌ ‌aurreratuena.‌ ‌Izan‌ ‌ere,‌ ‌gizonezkoen‌ ‌nazioarteko‌ ‌lehiaketak‌ ‌egiten‌ ‌dituen‌ ‌herrialde‌ ‌bakarra‌ ‌da.‌ ‌ ‌

Bilakaera‌ ‌Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonek‌ ‌Espainia‌ ‌mailan‌ ‌lehiatzeko‌ ‌aukera‌ ‌lehen‌ ‌aldiz‌ ‌2005ean‌ ‌izan‌ ‌zuten.‌ ‌Hala‌ ‌ere,‌ ‌emakumeek‌ ‌baino‌ ‌aukera‌ ‌gutxiago‌ ‌zuten,‌ ‌autonomia‌ ‌erkidego‌ ‌bakoitzak‌ ‌10‌ ‌emakume‌ ‌eta‌ ‌2‌ ‌‌Open‌ ‌‌eramateko‌ ‌aukera‌ ‌bakarrik‌ ‌baitzuen.‌ ‌Hasiera‌ ‌batean,‌ ‌‌Open‌ ‌kategoria‌ ‌atzerritarrek‌ ‌osatzen‌ ‌zuten,‌ ‌baina‌ ‌2005etik‌ ‌aurrera,‌ ‌hauetako‌ ‌plaza‌ ‌bat‌ ‌libre‌ ‌geratuz‌ ‌gero,‌ ‌gizonezkoren‌ ‌bat‌ ‌sartzeko‌ ‌aukera‌ ‌izaten‌ ‌zen.‌ ‌Hala ere, ‌kasu‌ ‌gehienetan‌ ‌bi‌ ‌atzerritar‌ ‌joaten‌ ‌ziren‌ ‌eta‌ ‌gizonezkoak‌ ‌lehiaketatik‌ ‌kanpo‌ ‌geratzen‌ ‌ziren.‌ ‌ ‌

2009an,‌ ‌lehen‌ ‌aldiz,‌ ‌‌RFEG‌-k‌ ‌gizonezkoen‌ ‌nazioarteko‌ ‌lehiaketa‌ ‌antolatzea‌ ‌erabaki‌ ‌zuen,‌ ‌baina‌ ‌lehen‌ ‌ez‌ ‌bezala,‌ ‌gizonek‌ ‌ez‌ ‌zuten‌ ‌emakumeekin‌ ‌nahastuta‌ ‌lehiatuko,‌ ‌baizik‌ ‌eta‌ ‌beraien‌ ‌artean.‌ ‌Kasu‌ ‌hartan,‌ ‌10‌ ‌gimnastek‌ ‌parte‌ ‌hartu‌ ‌zuten‌ ‌eta‌ ‌borrokan‌ ‌igarotako‌ ‌urte‌ ‌guzti‌ ‌horien‌ ‌ondoren,‌ ‌senior‌ ‌mailan‌ ‌‌Rubén‌ ‌Orihuela‌ ‌izan‌ ‌zen‌ ‌txapelduna.‌ ‌Infantil‌ ‌mailan‌ ‌berriz,‌ ‌Ismael‌ ‌del‌ ‌Valle.‌ ‌Seniorrak‌ ‌uztaiarekin,‌ ‌baloiarekin‌ ‌eta‌ ‌xingolarekin‌ ‌aritu‌ ‌ziren‌ ‌eta‌ ‌infantilak‌ ‌sokarekin,‌ ‌mazekin‌ ‌eta‌ ‌xingolarekin.

Gaur‌ ‌egun ‌[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur‌ ‌egun,‌ ‌Espainia‌ ‌gizonezkoen‌ ‌nazioarteko‌ ‌lehiaketak‌ ‌egiten‌ ‌dituen‌ ‌herrialde‌ ‌bakarra‌ ‌da.‌ ‌Horregatik,‌ ‌beste‌ ‌nazioetako‌ ‌gimnasta‌ ‌batzuk‌ ‌Espainiar‌ ‌estatura‌ ‌etortzen‌ ‌dira,‌ ‌beste‌ ‌gizonekin‌ ‌lehiatu‌ ‌ahal‌ ‌izateko.‌ ‌Hala‌ ‌ere,‌ ‌ez‌ ‌dute‌ ‌internazional‌ ‌mailan,‌ ‌mundu‌ ‌mailan‌ ‌eta‌ ‌‌olinpiar jokoetan ‌parte‌ ‌hartzeko‌ ‌eskubiderik.‌ ‌ ‌

Talde‌ ‌mixtoetan‌ ‌berriz,‌ ‌Espainia‌ ‌mailan‌ ‌lehiatzeko‌ ‌aukera‌ ‌lehen‌ ‌aldiz‌ ‌2020an‌ ‌eman‌ ‌da,‌ ‌nahiz‌ ‌eta‌ ‌autonomia‌ ‌erkidego‌ ‌batzuetan,‌ ‌hala‌ ‌nola‌ ‌Euskadin‌ ‌eta‌ ‌Nafarroan,‌ ‌urte‌ ‌batzuk‌ ‌lehenagotik‌ ‌lehiatzeko‌ ‌aukera‌ ‌izan‌ ‌duten.‌ ‌Autonomia‌ ‌erkidego‌ ‌bakoitzak‌ ‌7‌ ‌talde‌ ‌aurkezteko‌ ‌aukera‌ ‌izango‌ ‌du;‌ ‌neskez‌ ‌osatutako‌ ‌5‌ ‌talde‌ ‌(5‌ ‌neska‌ ‌talde‌ ‌bakoitzean)‌ ‌eta‌ ‌2‌ ‌talde‌ ‌mixto‌ ‌(4‌ ‌neska‌ ‌eta‌ ‌mutil‌ ‌bat‌ ‌/‌ ‌3‌ ‌neska‌ ‌eta‌ ‌2‌ ‌mutil‌ ‌/‌ ‌2‌ ‌neska‌ ‌eta‌ ‌3‌ ‌mutil‌ ‌/‌ ‌neska‌ ‌bat‌ ‌eta‌ ‌4‌ ‌mutil).‌ ‌ ‌

2019an‌ ‌‌Primera‌-n‌ ‌(Espainia‌ ‌mailan‌ ‌dagoen‌ ‌kategoria‌ ‌altuenean)‌ ‌parte‌ ‌hartzea‌ ‌ere‌ ‌lortu‌ ‌dute‌ ‌gizonezkoek.‌ ‌Beraz,‌ ‌Espainia‌ ‌mailan‌ ‌hiru‌ ‌kategoria‌ ‌desberdin‌ ‌daude:‌ ‌‌Base‌,‌ ‌‌Absoluto‌ ‌eta‌ ‌‌Primera‌.‌ ‌Azken‌ ‌honetan,‌ ‌Eneko‌ ‌Lambea‌ ‌euskalduna‌ ‌da‌ ‌txapelduna.‌ ‌Bigarren‌ ‌postuan‌ ‌Gerard‌ ‌López‌ ‌katalana‌ ‌dago‌ ‌eta‌ ‌hirugarren‌ ‌postuan,‌ ‌Ander‌ ‌Olcoz‌ ‌nafarra.‌ ‌ ‌

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]