Lankide:KZ1CD01/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Woolsthorpe ManorXVII. mendea

Woolsthorpe-by-Colsterworth Lincolnshireko, Ingalaterrako herrixka bat da, ezaguna bertan Isaac Newton zientzialaria jaio zelako. Woolsthorpe landa eremu batean dago eta Linconshire Limestonen aurkitzen da. Bertan, Northampton harea izan zen eta XX.mendean herrixka hori burdinez inguratuta zegoen, beraz, meategi ugari zeuden. 1973. urtean inguruko harrobiak itxi behar izan zituzten, burdinak sekulako lehia sortu zuelako. Hainbeste burdina zegoen non urte berean, iparraldeko tranbide bat itxi zuten. Geroago, 1916. urtean trenbide hori berreraiki zuten, burdina garraiatu ahal izateko eta herrixka osoan zehar barreiatzeko. Trenbideen zubia A1 errepideraino iristen zen, 2009. urtean erretiratua izan arte, errepideen gurutzaketetan hobekuntzak egon zirela eta.

Woolsthorpe Manor, Newtonen jaioterria, XVII. mendeko nekazarien kareharrizko etxe tipikoa da, baserriz inguratuta dagoena. Etxe hau “National Trust”aren menpe dago eta edonork bisitatu dezake, bai kanpotik, bai barrutik ere. XVIII. mendeko Entziklopedia frantsesean, Wolstrope sarreran Newtoni buruz hitz egiten du eta bere biografia ezkutuan dago, garai hartako editoreak “Gran Man” teoriaren kontra baitzeuden.