Edukira joan

Lankide:KaixoDenoi/ProbaOrria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkar-zorroaren buruketaren adibidea: kutxatxo horien artetik zeintzuk sartuko ditugu bizkar-zorroan, jakinda sartutako gauzakien pisua guztira 15kg-ra murriztuta dagoela, betiere helburua bizkar-zorroan sartutako gauzakien balioa guztira maximizatzea izanik? Litekeena da pisua ez izatea buruketak duen murrizketa bakarra, bolumena ere murriztuta egotea, adibidez.

Bizkar-zorroaren buruketa optimizazio-buruketa konbinatoriala da. Pisu eta balio ezaguneko gauzakien multzo batean guztizko gehieneko balioko azpimultzoa aurkitzean datza, azpimultzoko gauzakien guztizko pisua muga batetik behera egotera murriztuta dagoen kasuan. Neurri mugatuko bizkar-zorro batean gauzakiak sartu behar diren kasuari aipamen eginez ematen zaio buruketari halako izena; bizkar-zorroan sartutako gauzakien balioen baturak gehienekoa izan behar du.

Aplikazio asko ditu, hala nola biosendagintzan, gaixoari eman beharreko sendagaiak aukeratzeko orduan, antibiotiko-zama mugatua denean. Igogailuak marraztean ere maiz ezartzen da, pisu jakin baterako zenbat pertsona eta nolakoak sar daitezkeen erabakitzeko.

1900 urtean aztertu zen lehen aldiz problema hau. Ikerketa Operatiboko problema garratzitsua da.

Hasiera batean...