Lankide:Keltse urkijo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

James Montgomery Flagg[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartelaren testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uncle Sam-en lehen irudikapena.

James Montgomery Flagg 1917. urtean, sortu zuen kartela da, Estatu Batuak gerran sartu aurretik. Kartel hau gazte estatubatuarrei bideratuta dago I. Mundu Gerrako (1914-1918) armadan zerrendatzeko.

Kartela bere betebeharra bete zuen, milaka eta milaka gazte zerrendatu egin ziren Estatu Batuen armadan. Kartelaren arrakasta ikusita II. Mundu Gerran erabili zen berriro ere gazte gehiago errekrutatzeko.

Flagg 1914. urtean Alfreed Leete egindako kartel batean inspiratu  zen, kartel horretan Lord Kitchener (britaniar gerraren Estatu-idazkaria)  agertzen zen hatzamarrarekin ikuslea apuntatzen eta esaten: « Zure herrialdea behar zaitu ».

James Montgomery Flaggek kartelean Uncle Sam pertsonaia margoztu zuen, pertsonai hau Estatu Batuen pertsonifikazio nazionala da.

Flaggek egindako 46 lanetatik “I want you for U.S. army” garrantzitsuena izan zen, honek bere lana munduko kartelik garrantzitsuena izendatu zuen.

Egilearen biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Montgomery Flagg marrazkilari eta artista estatubatuarra izan zen (1877ko ekainaren 18 - 1960ko maiatzaren 27)

Karikaturak egiten zituen baina gehien bat ezagunagoa da politika buruzko posterengatik.

Txikitatik hasi zen marrazten bere jaioterri hirian, Pelham Manor, New York. 12 urterekin nazioarteko hainbat aldizkarietan bere irudiak hartzen hasi ziren. 14 urterekin Life aldizkarian lan egiten hasi zen.

James Montgomery Flagg

1894. urtean Art Students League of New York-ean ikasi zuen lau urtez. 1898an Londresera eta Parisera joan zen arte ederrak ikastera eta 1900. urtean Estatu Batuetara bueltatu zen. Hainbat irudi marraztu zituen hurrengo urteetan liburuetarako, komikietarako…

1903 urtetik 1907 urtera Judge aldizkarirako komikiak egin zituen Nervy Nat izenekoa.

Bere lanik famatuena Ameriketako armadara jendea errekrutatzeko poster bat izan zen Lehenengo Mundu Gerra martxan zegoenenan. Bertan Uncle Sam agertzen da ikusleari seinalatzen eta I Want You For U.S. Army esaldia agertzen da.

Bere momentu onenean Estatu Batuetako irudigile hobeto ordainduena bihurtu zen. Amerikako bi aldizkari famatuetarako egin zuen lan Saturday Evening Post eta Colliers.

1960ko maiatzaren 27an hil zen New Yorken.

Publizitatearen historiako testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914.urtean I want you for U.S.army-ren oso kartel antzeko bat argitaratu zen Britainia Handian, nahiz eta arrakasta izan, 3 urte beranduago 1917. urtean James Montgomery Flaggek  I want you for U.S.army sortu zuen eta lehenengoa baino askoz ere famatuagoa bihurtu zen.

James Montgomery Flaggen Uncle Sam  kartela oso garrantzitsua bihurtu zen. Kartela zuen betebeharrak bete zituen eta zeuzkaten espektatibak igo zituen milaka eta milaka gazteen alistazioagatik, miloi bat baino ejemplar gehiago inprimatu ziren. Kartel hau I. Mundu Gerran  oso ondo funtzionatu zuenez II. Mundu Gerran berriro ere erabili zuten.

Atera zenetik gaur egunerarte kartelaren kopia asko agertu dira, oso famatua egin zenez eta hainbat arrakasta lortu zuenez hainbat kopia egin dira baina bat ere ez du izan “I want you for U.S.army-k” izan zuen arrakasta izan.

Iragarkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forma eta edukia (nola uztartzen diren)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"I want you for U.S. army" Afixa

Kartelaren formari dagokionez, Ameriketako Estatu batuetako banderaren koloreen gailentzea nabarmentzen da: urdina, gorria eta zuria. Flagg, afixaren autorea, bere irudi propioan oinarritu zen Uncle Sam marrazterako orduan. Horrela, Uncle Sam pertsonaia irudikatzen duen ile zuridun gizonak Estatu Batuetako Ingalaterra Berriko biztanleen errepresentazioa da, yankee bezala ziren ezagunak. Pertsonaiaren izena aldiz, Uncle Sam osaba Sam esanahia duena, Estatu Batuetako gobernuari esaten zitzaion modua da. U.S. siglei erantzuten dio izenak.

1852an egin zen Uncle Sam-en lehenengo irudikapen grafikoa. Honetan, eta kartelean ikusi daitekeen bezala, adin ertaineko gizon bat ageri da bizar eta ile zuriarekin. Xistera zuria darama, oihal zerrenda urdinean irudikatutako izar zuri batekin. Janzkerak ere men egiten dio estatuko banderari, traje urdina, alkandora zuria eta ttattar gorriarekin.

Montgomeryk akuarelaz marraztu zuen irudia eta delineatzeko arkatzezko trazuak egin zituen. Marrazteko aukeratutako erak, pertsonaiaren begiradara erakartzen du hartzailea. Gainera, pertsonaiak hatzamarra luzatuta dauka nahi dituen soldadugaiei zuzenduta, azpian, I want you mezua idatzita dagoela. Sinplea eta zuzena da oso.

Beren maisu eta eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragarki hau, boteretsua da denboraren bitartez lortutako prestigioarengatik. Ameriketako Estatu Batuen ikonoa eta ospetsua egin eta behin baino gehiagotan erabili izan den irudia da. II. Mundu Gerran ere erabilia izan zen 1939. eta 1945. urteen artean. Beraz, munduko historia garaikidearen parte bihurtu da afixa.

1917. eta 1918. urteen bitartean lau miloi kopia baino gehiago inprimatu zituen. Alemaniako Abwehr inteligentzia agentziak, Samland bezala izendatu zituen Ameriketako Estatu Batuak, hau da, “Samen herria”.

1989. urtean, Osaba Samen eguna ofiziala bihurtu zuten eta kongresuan aurrera eramandako ebazpen bateratu baten ondorioz, irailaren 13a Uncle Sam eguna finkatu zen urteurren legez. Beraz, Estatu Batuetan aurpegi hau oso garrantzitsua dela adierazi dezakegu.

Gaur egungo ikuspuntua eta kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Montgomery Flaggek egindako kartela oso garrantzitsua bilakatu zen eta Uncle Sam pertsonai fiktizioaren itxura fisikoa ezagutzera eragin zuen. Nahiz eta gerrako soldaduek Uncle Sam pertsonaia sortu, Flaggek eman beharreko sinesgarritasuna eman zion itxura fisikoa sortzean. Gaur egun, Estatu Batuen ikono oso garrantzitsu bat kontsideratzen da. Zehatz-mehatz, Estatu Batuen pertsonifikazio nazionala dela esaten da.

Kartel honen arrakastaren ostean Uncle Sam agertzen zen beste kartel batzuk sortu zituen Flaggek lehenengoaren helburu berdinarekin. Gaur egun, kartel hauek kontuan hartzen dira publizitatean eta hainbat antzeko kartel aurkitu ahal dira.

Kartela sortu zenetik gaur egun arte inpaktu handi bat sortu du. Gaur egun kartel hori lehen baino famatuagoa da, guztiok ezagutzen baitugu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.buscabiografias.com/biografia/verDetalle/3392/James%20Montgomery%20Flagg

https://www.efe.com/efe/america/gente/el-poster-del-tio-sam-que-llamaba-al-alistamiento-en-eeuu-cumple-100-anos/20000014-3227779

https://www.wdl.org/es/item/576/

https://es.wikipedia.org/wiki/James_Montgomery_Flagg