Euskal Wikipedia honetan txantiloiak erabiltzen ez dakidanez, grekeraz - maila baxu batez - mintza naitekeela gehitu nahi dut. Ideologiari dagokionez, agnostikotzat hartzen dut neure burua. Eliza katolikoaren jarreraren aurka nago eta gay eta lesbianen eskubideen defendatzaile amorratua naiz, heterosexuala izanda. Komunismoa, faxismoarekin batera, mundu honek pairatu duen ideologiarik suntsitzaileena dela sutsuki defendatzen dut. Benetako liberalismoa atsegin dut, hots: liberalismo ekonomikoa nahiz soziala, eta ez Espainiako eskuindarrek defendatzen dutena. By the way... euskalduntzat ez ezik, espainiartzat ere hartzen dut neure burua. Euskara maite dut, horrexegatik nago hemen, bi helburu hauekin: artikulu kopurua eta haien luzera handitzea eta erabateko inpartzialtasuna lortzea. Pozgarria litzateke euskal ikasleek webgune hau erreferentzia gisa erabil dezaten haien eskolarako lanak egiterakoan. Ziur potroetaraino daudela artikuluak gaztelaniatik edo frantsesetik itzultzeaz!