Lankide:Leireall/Berri Txarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berri Txarrak
Berri Txarrak Azkena Rock Festival jaialdian, Gasteizen
Datuak
EzizenakBTX
JatorriaLekunberri (Nafarroa)
 EH
Musika motaMetal alternatibo
Rock alternatibo
Urteak1994 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gor Diskak
Roadrunner Records
Taldekideak
Gorka Urbizu
David Gonzalez
Galder Izagirre
Lehengo taldekideak
Aitor Goikoetxea
Aitor Oreja
Mikel Lopez "rubio"
Informazio gehigarria
www.berritxarrak.net
  • “JAIO.MUSIKA.HIL” DISKA PUBLIKAZIOAREN 10. URTEBURUAN EDIZIO ESPEZIALA BINILO GARDENEAN.

Diska honen publikazioaren 10. urteburua ospatzeko antolatu zuten binilo gardenean edizio espezial bat, 180 gm pisatzen duena. Online dendan aurkitu ahal da, baita Diska eta Liburuaren Durangoko Azokan, bere stand propioan: BERRI TXARRAK - ONLY IN DREAMS (Berri Txarrak, 2015).

  • BERRI TXARRAK TALDEAREN ADIERZPENAK

Aragoiko gobernuaren partiduak, PPk , 2015eko irailaren 25ean Zaragozan ospatuko zen OTANen eta beronen maniobra militarren aurkako kantaldian Berri Txarrak taldeak kantatzea debekatzea eta taldekideak Aragoien pertsona “Non Grata”tzat izendatzea eskatu zuenez, zenbait komunikabidek talde honen izen onaren aurka abiarazi zuten kanpainari erantzunez, taldekideak honakoa adierazteko gura zuten. Hona hemen taldearen hitz zehatzak:

    1. Gogor gaitzetsi eta salatzen dugu pertsona guztion oinarrizko eskubidea den Adierazpen Askatasunaren aurkako eraso berri hau. Gure kanten bitartez beti egin dugu Adierazpen Askatasunaren alde eta etorkizunean ere berdin jokatuko dugu.
    2. 20 urtean ez dugu egundo inongo auzitegiren ezelango salaketa, leporatze edota zigorrik jaso. Horrenbestez, hainbat komunikabidek egozten dizkigutenak oinarri juridikorik gabeko salaketak direla ziurtatu gura dugu. Salaketok, gure taldearen jarduna gainditzen duten ekinbideak dira, beste sortzaile askori kaltea itzela eragin diotenak eta denboran gehiegi luzatzen ari direnak. Bada garaia antzeko jokabideei amaiera eman diezaiegun.
    3. Era berean, Berri Txarrak arerio ideologikoei eraso egiteko erabiltzea arbuiatzen dugu (bai beste alderdi politiko zein eragile sozialei). Gure ustean, estrategiok etekin elektorala lortzeko baino ez dira eta eremu politikoko alderdi atzerakoienek sustatzen dute. Gu ez gara inoren txotxongilo, ez dugu inolaz ere gurea ez den gatazka batean erabili gaitzaten onartuko. Aragoiko PPren eskaera erabat zentzugabea eta neurriz kanpokoa da, Berri Txarrakek PPk gobernatzen dituen hainbat udalerritan edota PPren beraren esku dagozen telebista zein irrati saio publikoetan parte hartu baitu ezelango arazo barik
    4. Gure kantak mundu osoan eskaintzen jarraitzeko asmo irmoa adierazi gura dugu, baita horren abegikor hartu gaituen Zaragozan ere. Gure zalei zor gatzaizkie.
    5. Eskerrak eman gura dizkiegu orduotan jaso ditugun elkartasun keinu guztiei. Eskerrik asko denoi.

Erantzun honi bukaera eman zioten honako perpausarekin:

“Gu isil gaitzakezu, gure kantuak ez” (Berri Txarrak, 2015).

  1. Sources:
    1. Berri Txarrak. (2015). Berri Txarrak taldearen adierazpenak. Retrieved from: http://www.berritxarrak.net/berri-txarrak-taldearen-adierazpena/?lang=eu
    2. Berri Txarrak. (2015). Edición especial 10º aniversario en vinilo transparente de “Jaio.Musika.Hil”. Retrieved from: http://www.berritxarrak.net/jaio-musika-hil-binilo-gardena-10-urteurren-edizio-berezian/?lang=es