Gorka Urbizu
| Gorka Urbizu | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Gorka Urbizu Ruiz |
| Jaiotza | Lekunberri, 1977ko maiatzaren 31 (48 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | teklatu-jotzailea, gitarra-jotzailea eta kantaria |
| Kidetza | Berri Txarrak |
| Musika instrumentua | giltzadia gitarra elektrikoa |
Gorka Urbizu Ruiz (Lekunberri, Nafarroa, 1977ko maiatzaren 31) musikari eta abeslaria da, batez ere Berri Txarrak musika taldeko kide izateagatik ezaguna.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorkak txikitatik pianoa eta eskusoinua jotzen zuen Lekunberrin. 14 urte zituela Nahi ta nahiez taldearekin hasi zen musika munduan teklatu-jole gisa.[1] Aitor Goikoetxearekin batera, Berri Txarrak taldearen sortzaileetako bat izan zen 1994. urtean. Bertan abeslari eta gitarra-jotzaile moduan aritu zen 2019an taldearen ibilbidea bukatu zen arte.[2]
Horrez gain, beste musika proiektu batzuetan parte hartu du. Esaterako, 1999. urtean Idi Bihotz taldearen Arimaerratu diskoan hartu zuen parte, izena eman zion kantan pianoa sartuaz. 2005ean, Peiremans+ taldean jo zuen. Bi urte geroago, 2007 eta 2008 bitartean Bihotz Bakartien Kluba talde literarioak bultzatu zuen Katamalo musika taldeko kidea izan zen.
Produktore gisa ere aritu da, Lehiotikan[3] edo La M.O.D.A. taldeekin.[4] Eurekin ere abestietan kolaboratu du.[5][6] Kolaborazioak egin ditu ere Cala Vento taldearekin.[7]
2024an bakarkako lehen lana argitaratu zuen, Hasiera bat izenburuarekin, hamar abestiz osatua.[8]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Berri Txarrak (1994 - 2019)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maketa (1994) (ez komertzializatua).
- Berri Txarrak (1997, Gor diskak).
- Ikasten (1999, Gor diskak).
- Eskuak/Ukabilak (2001, Gor diskak).
- Libre © (2003, Gor diskak).
- Jaio.Musika.Hil (2005, Gor diskak).
- Zertarako Amestu (2007, DVDa, Gor diskak).
- Payola (2009, Roadrunner Records)
- Haria (2011, Kaiowas Records)
- Denbora da Poligrafo Bakarra (2014, Only in Dreams)
- "Infrasoinuak" (2017, Only in Dreams)
Peiremans + (2005) ; (2016)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peiremans+ (2005)
- Bigarren Saria (2016)
Katamalo (2007 - 2008)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Katamalo Bihotz Bakartien Kluba (2007)
- ERANTZI Katamalo zuzenean
Bakarka (2024 - )
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hasiera bat (2024)
- Bakan (I) (2025eko urtarrila) Bi abestiz osatutako EPa: Herri Txiki eta Etorkizuna ginenean[10]
- Bakan (II) (2025eko urria) Bi abestiz osatutako EPa: Zilarra eta Diamantea[11]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Min sariak 2025: Euskarazko urteko disko onenaren saria[12]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, "erakunde armatuarekin" kolaboratzea egotzi zion beste sei lagunekin batera.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ berri txarrak > biografia, artxiboa.badok.eus
- ↑ Garate, Miren. «"Etenaldi mugagabea" iragarri du Berri Txarrak taldeak» Berria (kontsulta data: 2022-05-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2023-12-18). «Leihotikan “Etorkizuna ginenean” (2023) - Reseña en MondoSonoro» MondoSonoro (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guerra, Ana Jiménez. (2021-08-09). «Gorka Urbizu, el nuevo 'fichaje' de la M.O.D.A.» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ «Spotify» open.spotify.com (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ «Spotify» open.spotify.com (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ «Spotify» open.spotify.com (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ «Gorka Urbizuk bakarkako lehenbiziko diskoa plazaratu du» Berria 2024-01-15 (kontsulta data: 2024-01-15).
- ↑ Gorka Urbizu - Topic. (2024-10-24). Latitude Horietan. (kontsulta data: 2024-11-15).
- ↑ «Bakan (I)» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2025-10-22). «Gorka Urbizuk entzungai jarri ditu Abbey Roaden grabatutako bi kantuak» Berria (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ «Gorka Urbizuk jaso du MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren saria» www.etxepare.eus (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ Gara: Zazpi euskal herritar Audientzia Nazionalera deitu dituzte Gaztesarearekin lotuta, gara.net