Lankide:Lexuribengoetxea/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Glukosa barneratzea eta ezintasuna

Haurdunaldiko diabetesa (HD) haurdunaldiak eragindako diabetes mellitus mota bat da. Haurdunaldian, gorputzean aldaketak eragiten dituzten hormona gehiago sortzen ditu gorputzak, pisu igoera barne. [1]Haurdunaldiko hormona-aldaketa horiek gorputzak intsulina erabiltzeko eta horri erantzuteko duen gaitasuna murrizten dute (intsulina, gluzemia-maila erregulatzen laguntzen duen hormona bat da).[2] Haurdunaldiko diabetesa intsulinarekiko erresistentziaren edo intsulina-ekoizpena murriztearen ondorioz gerta daiteke, eta hori odoleko glukosa-maila altuan nabaritzen da (hipergluzemia). Emakume haurdunen %3 -10ek dute HD. Haurdunaldiko diabetesak tratamendu medikoa behar du haurdunaldian konplikazioak saihesteko, konplikazio horiek ondokoak izan daitezke:[3]

-       Hipogluzemia jaioberrian (jaiotzean glukosa gutxi).

-       Mineral batzuen maila baxua (bereziki hipokaltzemia edo kaltzio kantitate txikia)

-       Preeklanpsia[4]

-       Erditze goiztiarra (lehenago jaiotzea, arnas arazoak eta beste arazo batzuk eragin ditzakeena)[5]

-       Fetuaren pisua handitzea (fetuaren makrosomia)

Arrisku-faktoreak dira gehiegizko pisua izatea, haurdunaldiko diabetesaren historia medikoa, 2. motako diabetesaren aurrekari familiarrak eta obulutegi polikistikoaren sindromea. Oro har, haurdunaldiko diabetesak ez du sintomarik eragiten, baina arrisku faktoreak baditu, odol-proba bat egin daiteke ziurtatzeko.[5]

Oro har, haurdunaldiko diabetesa desagertu egiten da umea jaio ondoren. Hala ere, haurdunaldiko diabetesa, aurrerago 2.motako diabetesa edukitzeko arrisku faktore bat da, eta haurdunaldian haurdunaldiko diabetesa duten pertsonen %50 inguruk 2. motako diabetesa izango dute. [5] 2.motako diabetesa prebenitzeko, ariketa fisikoa eta elikadura osasungarria gomendatzen dira.[6]

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaren eta fetuaren artean mantenugaiak trukatzeko funtzioaz gain, plazentak funtzio endokrinoa ere badu, esteroideak askatzen dituelako. Esteroideak gluzemiatzaileak dira, eta xede-organoetan intsulinaren funtzioa blokeatzen dute. Fetuaren nutrizioari laguntzen dion beste hormona bat laktogeno plazentarioa da; glukoneogenesia egiten du, fetuaren garapenerako funtsezkoak diren gluzemia-maila basalei eusteko. Bi faktore horiek, esteroideen ekoizpenak eta plazenta-laktogenoak, eragiten dute emakume batek haurdunaldiko diabetesa garatzea. Normalean, bigarren hiruhilekoan gertatzen da, orduan hasten baita plazenta egoki funtzionatzen.

Koadro klinikoa[7][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ager daitezken sintomak:

  • Ikusmen lausoa
  • Nekea
  • Infekzio sarriak, maskuria, bagina eta azalean. Egarria areagotzea
  • Mikzioaren gehikuntza
  • Goragalea eta oka egitea
  • Pisua galtzea, apetitua handitu arren.

Arrisku faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira HD izateko arrisku-faktoreak:

  • II. motako diabetesaren familia-historia.
  • Emakumearen adina. Zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta arrisku handiagoa. 30 urteetatik aurrerako haurdunaldiak.[8]
  • Arraza. Afroamerikarrak, iparramerikarrak eta hispaniarrak dira joera handiagoa dutenak.
  • Gizentasuna.
  • Haurdunaldiko diabetesa beste haurdunaldi batean.
  • Aurreko haurdunaldi batean 4 kilo baino gehiagoko haurra izatea (makrosoma).
  • Erretzeak haurdunaldiko diabetesaren arriskua bikoizten du.
  • Arteria-hipertentsioa
  • Obulutegi polikistikoaren sindromea (SOP) izatea.
  • Likido amniotiko gehiegi edukitzea (polihidramnioa).
  • Berezko abortua edo umetoki barneko fetuaren heriotza, ageriko arrazoirik gabe.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurdunaldiko diabetesaren diagnostikoa, gluzemia basala bi alditan 95mg/dl baina altuago denean edota aldi bakarrean 200mg/dl baina altuagoa dela agertzen denean egiten da. Haurdunaldiko diabetesa detektatzeko hainbat metodo erabil daitezke: O'Sullivanen testa jarraikortasunez egin behar da, haurdunek karbohidratoak nola metabolizatzen dituzten ebaluatzeko. Ez ohiko emaitzak azaltzen badira, 75 g-ko glukosa-karga duen kurba diagnostikoa egin behar da. Balio normalak 95 mg/dl (basala), 140 mg/dl (60 minutu), 120 mg/dl (120 minutu) dira, ADA 2018 aholkuen arabera. Horietako bat anormala bada (adibidez, orduko 147 mg/dl), haurdunaldiko diabetesaren diagnostikoa, gluzemia basala bi alditan 95mg/dl baina altuago denean edota aldi bakarrean 200mg/dl baina altuagoa dela agertzen denean egiten da.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurdunaldiko diabetesaren tratamendua, beste diabetes mota batzuetan bezala, odoleko azukre-maila maila normaletan mantentzean oinarritzen da. Tratamenduak gomendio hauek barnebil ditzake:

Dieta berezia: 300 kcal egunean.

Ariketa: egunean ordubete ibili.

Odoleko azukre-mailaren eguneroko kontrola: balio normalak (prepandial 95mg/dl; pospandrial ordu bat 140mg/dl; pospandrial bi ordu 120mg/dl)

Intsulina-injekzioak

Sarritan, haurdunaldiko diabetesa dietarekin eta ariketarekin trata daiteke. Tratamendu honekin emaitzak aldatzen ez badira, intsulina emango zaio

Jaioberriak izan ditzaken arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O'Sullivan proba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O'Sullivanen testa haurdunaldiaren 24-28 asteen artean haurdun dauden emakumeei egiten zaien proba analitikoa da.

Karbohidratoen metabolismoa odoleko glukosa-proben bidez ebaluatzen da; beraz, haurdunaldiko diabetesa behatzeko testa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La diabetes gestacional | Basics | Spanish | Diabetes | CDC» www.cdc.gov 2023-05-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  2. «Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  3. «Mitos y realidades de la diabetes gestacional | Salud y Medicinas» web.archive.org 2020-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  4. «Diabetes gestacional, alto riesgo para el bebé | Salud y Medicinas» web.archive.org 2020-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «La diabetes gestacional | Basics | Spanish | Diabetes | CDC» www.cdc.gov 2023-05-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Diabetes gestacional y embarazo | Embarazo | NCBDDD | CDC» www.cdc.gov 2020-02-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  7. «Síntomas de diabetes gestacional | Salud y Medicinas» web.archive.org 2020-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  8. «Postergación del embarazo en Chile: Los riesgos y cuidados de esta tendencia» uchile.cl (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).