Obulutegi polikistikoen sindrome
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Obulutegi polikistikoen sindrome | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | sindromea, endocrine system disease (en) , gaixotasun genetikoa, reproductive system disease (en) , ovarian dysfunction (en) eritasuna |
Espezialitatea | endokrinologia Ginekologia |
Arrazoia(k) | gaixotasun genetiko |
Sintoma(k) | polycystic ovary (en) , hyperandrogenism (en) anovulation (en) |
Asoziazio genetikoa | |
Honen izena darama | Irving F. Stein (en) eta Michael L. Leventhal (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | urofollitropin (en) eta etonogestrel (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E28.2 |
GNS-9-MK | 256.4 |
OMIM | 184700 |
MedlinePlus | 000369 |
eMedicine | 000369 |
MeSH | D011085 |
Disease Ontology ID | DOID:11612 |
Obulutegi polikistikoen sindromea gaixotasun endokrino bat da, zeinak ernaltzeko garaian dauden emekumeei eragiten dien, batez ere. Desoreka hormonal ohikoenetariko bat da, ugaltzeko adin tartean daude emakumeen %6 ingururi eragiten diena.[1]
Ugalketa-hormonen desoreka batek sortutako afekzio bat da. Honako ezaugarriak izango ditu obulutegi polikistikoaren sindromea pairatzen duen emakume batek:[2][3]
- Gehiegizko androgeno maila
- Hilekoaren aldi irregularrak. Hau desoreka hormonalarekin erlazionatuta dago; izan ere, emakume batek obulutegi polikiskoaren sindromea badu, obuluak ezin izango du behar bezala garatu eta askatu obulazioan zehar.
- Obulutegietan kisteen garapena
Emakumezkoen azpi-ugalkortasunaren arrazoi nagusietako bat da.
Etiologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere etiologia ezezaguna izan arren, badirudi sindrome hau desoreka hormonalekin lotuta dagoela.[4]
- Androgeno maila altuak: giltzurrun gaineko guruinaren kortexak gehiegizko androgeno kopurua ekoizten dute.
- Hiperinsulinemia: obulutegi polikistikoaren sindromea pairatzen duten emakumeetariko askok intsulinari erresistentzia diote. Hori dela eta, odolean intsulina kontzentrazio altuak edukiko dituzte. Badirudi hiperintsulinemia erlazionatuta dagoela androgeno maila altuekin, obesitatearekin eta diabetes mota 2-arekin.[5]
- Faktore hereditarioak: ikerketa batzuen arabera, gene batzuk erlazionatuta egon daitezke obulutegi polikistikoaren sindromearekin.
Klinika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obulutegi polikistikoen sindromearen ohiko sintomak hauek izango litzateke:
- Hilekoaren irregulartasunak:
- Amenorrea: hilekoaren erabateko falta
- Oligomenorrea: hilekoaren ohiko falta
- Hileko oso ugaria
- Obulaziorik gabeko odolustea[6][1]
- Antzutasun kronikoaren[6]
- Aurpegiko, bularreko, sabelaldeko edo izterreko biloaren hazkunde gehiegizkoa, honi hirsutismoa deitzen zaio. Hau da, gizonezkoen hormona den androgenoen gehiegizko kopurua.[1][6][7]
- Intsulinaren aurkako erresistentzia, normalean obesitateari, II. motako diabetesari eta hiperkolesterolemiari lotuta.[8]
Baina, badaude beste hainbat sintoma obulutegi polikistikoaren sindromean agertzen direnak:
- Akne larria edo nerabezaroaren ondoren aknearen agerpena ematen da.[6]
- Obesitatea, pisuaren handiagotzea edo zailtasunak argaltzeko, gerri aldean bereziki.
- Pelbiseko mina.
- Azal oliotsua.[6]
- Azal ilun, gizen eta leunezko orbanak, gaixotasun honi akantosi beltzaile deitzen zaio.[6]
- Ile gutxi buruan[4]
- Hipertentsioa, kolesterol altua edo diabetesa.
Pubertaroko zeinu jakinak era goiztiarrean aurkezten dituzten neskek, hau da, zortzi urte baino lehen pubiseko edo besapeko biloaren garapena dutenek, geroago obulutegi polikistikoen sindromea jasateko arrisku handia dute.[4]
Emakume askok azal oliotsua, gehiegizko biloa eta aknea gaixotasun larri baten sintomak bezala kontuan hartzen ez dutenez gero, baliteke ez kontatzea gauza hauek medikuari. Hau dala eta, emakume askori ez zaio diagnostikatzen obulutegi polikistikoaren sindromea haurdun gelditzeko zailtasunak dituztenera arte edo hileroko anormalak edo hilerokoen falta dituztenerarte.
Obulutegi polikistikoaren sindromea antzutasunaren zergati nagusia izan arren, emakumea haurdun gelditu daiteke. Hala ere, haurdun gelditutako emakumeak sindrome honekin arazo jakin batzuk izateko arriskua du, bat-bateko abortua, hain zuzen ere.[9]
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]OPKS -en sindromea duten pertsona guztiek ez duituzte obario polikistikoak (OPK), era berean kiste obarikoak dituzten pertsona guztiek ez dute OPKS.
Diagnostikorako teknika erabiliena ultrasoinu pelbiko bat bada ere, ez da erabiltzen den bakarra. Diagnostikoa Rotterdam irizpideak jarraituz egiten da, baita sindromea beste zenbait sindromerekin lotuta dagoenean ere.
Definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2 definizio hauek dira erabilienak:
NIH
1990ean, NIH/NICHD-k babestutako bat-egite lantegi batek OPKS izateko ondorengo ezaugarriak eduki behar direla iradoki zuen [10]
- Oligoobulazioa
- Gehiegizko androgenoen seinaleak (kliniko zein biokimikoak)
- Hilerokoaren irregulartasuna eta hiperandrogenismoa eragin dezaketen beste sindrome batzuk ez pairatzea
Rotterdam
2003an, Rotterdamen,ESHRE/ASRM-k babestutako bat-egite lantegi batek OPKS izateko hurrengo 3 ezaugarrietatik 2 bete behar direla adierazi zuen, baldin eta ezaugarri hauek izatea eragiten duen beste agenterik aurkitzen ez bada:[8][11][12]
- Oligoobulazio edo anobulazioa
- Androgenoen gehiegizko aktibitatea
- Obulutegi polikistikoak (ultrasoinu ginekologiko bidez ikusiak)
Rotterdam definizioa zabalagoa da, emakume gehiago sartzen ditu OPKS-ren diagnostikoaren barnean, androgeno gehiegi dituztenak esaterako. Kritikoek diotenez androgeno gehiegi dituzten emakumeengan egindako ikerketak ezin dira androgeno gehiegi ez duten emakumeetara extrapolatu.[13][14]
Gehiegizko Androgenoen OPKS Elkartea
2006an Androgen Excess PCOS Society-k diagnostikoaren kriteria zorroztea proposatu zuen. Proposatutakoaren arabera hauek izan ziren OPKS diagnostikatzeko pazienteak izan beharreko ezaugarriak: [8]
- Androgenoen gehiegizko aktibitatea
- Oligoobulazioa/anobulazioa eta/edo obario polikistikoak
- Androgenoen gehiegizko aktibitatea eragin dezaketen beste entitate batzuk ez izatea
Ebaluazio estandarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Historial klinikoaren azterketa; hilerokoaren, obesitateaeren, hirsutismoaren (ile giehiegi haztea) eta aknearen inguruko datuak bereziki. Aurreikuspen klinikoaren arauak dioenez 4 parametro hauek aztertuz OPKS %77.1 eko sentikortasunarekin eta %93.8-ko espezifikotasunarekin diagnostika daiteke. [15]
- Ultrasonografo ginekologikoarekin folikulu obariko txikiak topatzea. Hauek obulutegien funtzio okerraren eta obulazio akasdunaren ondorio direla uste da. Hileroko irregularra edo hileroko eza bezala manifestatzen dira, OPKS-ean oso ohikoa den sintoma. Hilerokoaren ziklo normal batean obozito sekundario bakarra askatzen da folikulu nagusi batetik (azken finean obulazioa obozitoa askatzeko ematen den kiste baten eztanda da). Obulazioaren ondoren, folikuluaren ondarrak progesterona sintetizatzen duen gorputz-luteo bilakatzen dira, 12-14 egunetara txikitu eta desagertuko dena. OPKS-an ordea “folikuluen atxiloketa” deituriko prozesua ematen da: zenbait folikulu 5-7mm-ra arte garatzen dira, baina ez gehiago. Folikulu bakar batek ere ez du lortzen neurri preobulatorioa (16mm edo gehiago). Rotterdam kriteriaren arabera (diagnostikorako gehien erabiltzen dena [16]) 12 folikulu txiki ikusi beharko lirateke ultrasoinu bidezko azterketan [17]. Azken azterketek dioitenez aldiz gutzienez 25 folikulu txiki aurkitu ezkero soilik esan ahal izango genuke Obulutegi Polikistikoen Morfologia aurkezten duela obulutegiak.[18] Folikulu hauek periferian egon daitezke, perla koilarearen itxura ematen dute [19]. Ultransonografo bat eskura ez badago 10ml-ko bolumen obarikoa neurtzea pazienteak Obulutegi Polikistikoen Morfologia (OPKM) duela esateko nahikoa ebidentzia izango da. [18]
- Azterketa laparoskopikoak obulutegiaren azalera loditua, leuna eta zuria dela erakus dezake. Ez da diagnostikorako metodo erabilia, baina beste arrazoi batengatik laparoskopioa erabiliz gero obulutegiak aipatutako ezaugarriak azaltzen dituela ikusiz gero pazienteak OPKM duela esan dezakegu.
- Odoleko androgenoen (gizonezkoen garapenarekin lotutako hormonak) mailak, androstenediona eta testosterona barne altuak izan daitezke [20]. Dehydroepiandrosterona sulfatoaren (androgeno eta estrogenoen prekurtsorea) mailak 100-800 µg/dL badira giltzurrun gaineko guruinen disfuntzioaren erakusle izan daitezke, DHEA-S hemen sintetizatzen baita gehienbat [21][22]. Testosteronaren mailak dira hala ere erakusle garbienak [23][22] OPKS duten emakumeen %60ak normala baina maila altuagoak erakusten baititu [24]. Odol analisiek arazoren bat iradoki badezakete ere ezin dira diagnostikorako metodo bakarra izan. LH (hormona luteinizatzailea) eta FSH -aren (folikuluen hormona estimulatzailea) arteko zatidura, unitate internazionaletan neurtzean, altua da OPKS-dun emakumetan. Proportzio anormalen artean 2:1 [25] Edo 3:1 [22] aipatzekoak dira, hileroko-zikloaren 3. egunean neurtuta. Ez da oso patroi sentikorra, 2:1 eko proportzioa edo altuagoa OPKS duten emakumeen %50ean topatu zen ikerketa batean [25][26]. Hormona Anti-Müllerianoa (AMH) altua izaten da OPKS an eta diagnostikorako kriteria ona izan daiteke. [27][28][29]
4.3 OPKS-rekin lotutako kondizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2 orduko glukosa tolerantzia testak (GTT), arrisku faktoredun emakumetan (obesitatea, historia familiarrra, diabetes gestazionalaren historia)[8] glukosarekiko intolerantzia (intsuliari erresistentzia) adieraz dezake. Hau OPKS duten emakumeen %15-33an gertatzen da [22]. Hala ere, OPKS duten emakumeen %59-80ak neurri batean intsullinarekiko erresistentzia garatzen dutela uste da.[8] Beste alde batetik, Frank diabetesa OPKS duten emakumeen %65-68an agertzen da. Intsulinari erresistentzia obeso izan edo ez ikus daiteke, nahiz eta lehen kasuan ohikoagoa den.
- Gainera, entsegu prospektibo batek erakutsi duenez GTT bidezko glukosa mailen neurketarekin frank diabetes eta glukosarekiko intolerantzia gehiago diagnostikatzen direla, barau aldiko glukosa neurketarekin alderatuz[30]
4.4 Diagnostiko diferentziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilerokoaren irregulartasuna edo honen falta zein hirsutismoa bezalako sintomak hipotiroidismoarekin edo jaiotzetiko giltzurrun hiperplasiarekin (12-hidroxilasa defizientzia) ere lotzen dira. Cushing-en sindromea, hiperprolactinemia, neoplasma androgeno jariatzaileak eta gaixotasun pituitario edo adrenal batzuk ere ikertu beharrekoak dira [8][12][22]
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obulutegi polikistikoen sindromearen arazoak tratatzeko hainbat tratamendu daude. Tratamendua emakume bakoitzarengana moldatzen da sintomen arabera, beste arazo medikuen arabera edo emakumeak haurdun gelditzea nahi badu.[6][31]
Obulategi polikistikoen sindromerako tratamenduak norberaren banakako egonezinei ekiten oinarritzen da, hala nola antzutasuna, hirsutismoa, aknea edo obesitatea. Berariazko tratamenduak botika edo bizimodu aldaketak erabiltzea ekar dezake.[6]
Tratamenduaren helburuen artean hauek egon beharko litzateke: intsulinaren erresistentzia maila jaistea, emakumea ugalkorra bihurtzea, aknea eta hirsurtismoa tratatzea eta hilekoa erregulatzea.[32]
Tratamendu ez farmakologikoa: bizimodu aldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ariketa fisikoa eta pisua galtzea: OPKS obesitatearekin eta gehiegizko pisuarekin lotutako kasu proportzio handian dagoenez, pisua galtzea gomendatzen da, bai ariketa fisikoa handituz eta bai kaloria gutxiko dietarekin.
Ariketa fisikoa gomendatzen da paziente horien obesitatea eta gehiegizko pisuaren konplikazioak kudeatzeko. Praktika hau beste neurri higieniko-dietetikoekin batera pisua galtzea hobetzen du, diabetesa garatzeko intzidentzia murrizten du eta gainontzeko arrisku kardiobaskularreko faktoreak hobetzen ditu.
Pisua galtzea dieta murriztailearen bitartez gomendatzen da. Pisuaren murrizketa moderatu batek, adibidez, gorputzaren pisuaren %5 jaitsi ondoren, gaitza hobetu dezake. Pisua galtzeak, medikuak obulategi polikistikoen sindromerako gomendatutako sendagaien eraginkortasuna ere areagotu dezake, antzutasuna hobetzeaz gain. Pisua murrizteak diabetesa, hipertentsioa eta kolesterol altua hobetu ditzake egoteko kasuan.
Tratamendu ez farmakologikoei esker, diabetesa, hipertentsioa eta kolesterol altua hobetu daitezke.[33][34]
Tratamendu farmakologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilekoaren zikloa erregulatzeko:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antisorgailu pilula konbinatuak: Estrogenoa eta progesterona dituzten pilulak androgenoen produkzioa gutxitzen dute eta estrogenoa erregulatzen dute. Hormonak erregulatzeak, endometrioko minbizia izateko arriskua, odoljario anormalak zuzendu, biloaren gehiegizko hazkundea eta aknea gutxitu ditzake. Pilula antisorgailuak erabili beharrean, estrogenoa eta progesterona konbinazio bat duen larruazaleko adabaki bat edo baginako eraztuna erabil ditzakezu.
- Progesteronarekin terapia: Hamar-hamalau egunetan hilero edo bi hilabetez behin progesterona hartzeak zure hilekoak erregulatu ditzake eta endometrioko minbiziaren aurka babes zaitzake. Progesteronarekin terapiak ez du androgenoen maila hobetzen edo haurdunaldia ekiditen. Progesterona bakarrik duen edo progesterona duten barneko gailua duten mini-pilulak aukera onenak dira haurdun ez gelditzeko[6][33]
Obulatzen laguntzeko:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Klomifeno (Clomid): Antiestrogeno ahozko botika hau hilekoaren zikloaren lehen zatian hartzen da.
Antzutasuna terapian modu osagarrian erabiltzea gomendatzen da obarioen hiperestestulazio sindromea prebenitzeko obario polikistikoak dituzten emakumeetan in vitro ernalketaren tratamenduan.[1][35]
- Letrozol (Femara): Bularreko minbizirako tratamendu honek obarioak estimulatzeko balio dezake.[1]
- Metformina (Glucophage, Fortamet eta beste batzuk): 2 motako diabeteserako ahozko sendagai honek intsulinaren aurkako erresistentzia hobetzen du eta intsulina maila murrizten du. Klomifenoa erabiliz ez bazara haurdun geratzen, zure medikuak metformina gehitzea gomenda zintzake. Prediabetesa baduzu, metforminak 2 motako diabetesaren progresioa ere moteldu dezake eta pisua galtzen lagunduko dizu. Oligomenorrea kasu batzuetan, metforminaren agerpenak zikloak eta obulazioa erregularizatzea eragin dezake. Hala ere, ez dago argi jaioberri bizien portzentaia handitzen denik.[33][1]
- Gonadotropina: Hormona botika hauek injekzioen bidez ematen dira.
Gonadotropina, metformina eta klomigenoa obulategi polikistikoa duen emakumea haurdun gelditu nahi denean erabiltzen dira.[1]
Biloaren gehiegizko hazkundea murrizteko:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antisorgailu pilulak: Pilula hauek gehiegizko biloa hazten duten androgenoen ekoizpena murrizten dute.[1]
- Espironolaktona (Aldaktone): Sendagai honek androgenoek larruazalean dituzten eraginak blokeatzen ditu. Espironolaktonak sortzetiko akatsak sor ditzake eta horregatik beharrezkoak dira antisorgailu metodoak botika hau hartzen den bitartean. Ez da gomendagarria bere erabilera haurdun bazaude edo egon nahi baduzu.[1]
- Eflornithine (Vaniqa): Krema honek aurpegiko biloaren hazkundea mantsotu dezake emakumezkoetan.[1]
- Elektrolisia: Ile-folikulu bakoitzean orratz txiki bat txertatzen da. Orratzak korronte elektrikoaren pultsu bat igortzen du eta azkenik folikuloa suntsitzen du. Baliteke hainbat tratamendu-saio behar izatea.[1]
Medikuntza alternatiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Myo-inositola eta D-chine-inositolak hileko zikloak erregulatzen dituzte eta obulazioa bultzatzen dute. Gainera, myo-inositolak gonadotropinen kantitatea jaistea eragiten du.[36][37][38]
Argi dago eta ezaguna da obulategi polikistikoen sindromearen tratamenduaren erabakia sintomen eta pazientearen adinaren menpe dagoela. Tratamendua hasten duten emakumeen %80 antzu gelditzen dira.
Pronostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obulutegi polikistikoen sindromearen ondorioz zenbait gaitz pairatzeko probabilitateak gora egiten duela ikusi da. Horien artean ondorengoak:
Umetokiari edo ugal aparatuari lotuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Umetokiko hiperplasia eta minbizia. Obulutegi polikistikoaren sindromearen ondorioz endometrioa asko hazten delako eta progesteronaren maila nabari murrizten delako gertatzen da hau. Azken honek, progesteronaren maila murritzak, umetokiko zelulen estrogenoen ondoriozko hiperkitzikapena eragiten du[39][40]
- Abortua[41][42]
Metabolismoari lotuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Intsulinarekiko erresistentzia eta ondoriozko II motako diabetesa. 2010ean egindako ikerketa baten esanetan sindromea duten emakumeen artean II motako diabetesaren prebalentzia handiagoa da. Gainera, obulutegi polikistikoeen sindromez gain, gehiegizko pisua duten pazienteek haurdunaldiko diabetesa izateko aukera gehiago dutela ikusi zen [39]
- Dislipemia
- Gainpisua
- Esteatohepatitis ez-alkoholikoa, gibelean ematen den gantzen metaketa. Gibel zirrosia, gutxiegitasuna eta minbizia eragin dezakeena.
Aparatu kardiobaskularrari lotuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaixotasun kardiobaskularrak:
- Hipertentsioa, batez ere gainpisu edo obesitatea duten pazientetan eta haurdunaldian zehar.
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hirtsutismoa, emakumearen ile agerpen ez-ohikoa da, non ilearen banaketak gizonezkoaren patroia jarraitzen duen. Hau da, ilea batez ere androgenoen efektua ematen den gunetan agertuko da.[1]
- Akantosi beltzailea: larruazalaren tolesetan (besapean, lepoan, iztaian eta titi azpiko gunetan batez ere) agertzen den hiperpigmentazio lesioa, kolore gris-arrea izaten duena.[6]
- Tiroiditis autoimmunea
- Depresioa eta antsietatea[43]
Obulutegi eta bularreko minbizia izateko aukerak ez dira handitzen orokorrean[44].
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obulutegi polikistikoaren sindromearen alorrean egun nahiko ezagutzen den arren, orandik ere asko geratzen da ikertzeke. Helburu honekin azken urteotan eginiko zenbait ikerketa garatu dira:
- Tratamendu moduan metforminaren erabilera aztertzen zutenak:
- Metforminak obulutegi polikistikoen sindromea duten emakumetan, bereziki haurdunaldi diabetesa dutenetan, egon daitezkeen zailtasunak gutxitzen zituela ikusi zen zenbait ikerketetan. Hala ere, lagin txikiekin egindako ikerketak zirenez, haietan plazaratutako emaitzak ez ziren esanguratsutzat hartu. Dena den, hauen esanetan metforminak ama haurdunaren pisua eta haren intsulinarekiko menpekotasuna txikitzen zuen[45].
- 2018. urtean Ameriketako Endocrine Society taldearen kongresuan obulutegi polikistikoen sindromearen tratamenduan metforminaren erabileraren ondorioak aztertzen zituen ikerketa bat plazaratu zen, escandinabiar pazientekin burutua. Honetan metforminaren tratatutako emakume taldean abortu berantiarren intzidentzia nabari jaitsi zela ikusi zen. Aitzitik, lehen pentsatzen zenaren kontra, farmakoak ez zuen ikerketa honen esanetan haurdunaldiko diabetesa izateko probabilitatea murrizten [45]
- Obulutegi polikistikoen sindromea duten emakumetan lagundutako haurdunaldiak aurrera eramateko estrategiak ikertzen zituztenak. Hauek errebisio sistematiko eta meta-analisi bidez eginiko 2016eko artikulu batean plazaratzen ziren besteak beste, ondorioak honakoak izanik:
- Tratamendu agonista eta antagonisten artean, farmako antagonistak onuragarriagoak direla, (ebidentzia baxu-ertainarekin) [46].
- Metforminaren erabilerak ez zituen orokorrean onura esanguratsuak ekarri aztertutako ikerketetan estradiol exogenoaren eta obulazioaren indukzio teknikekin alderatuta [46].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g h i j k l «Síndrome de ovario poliquístico - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Síndrome de ovario poliquístico» womenshealth.gov 2016-11-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
- ↑ «default - Stanford Children's Health» www.stanfordchildrens.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Síndrome del ovario poliquístico: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Síndrome del ovario poliquístico (SOP) - Ginecología y obstetricia» Manual MSD versión para profesionales (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
- ↑ a b c d e f g h i j «Síndrome de ovario poliquístico - ACOG» www.acog.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ Huang, Andy; Brennan, Kathleen; Azziz, Ricardo. (2010-4). «Prevalence of hyperandrogenemia in the polycystic ovary syndrome diagnosed by the National Institutes of Health 1990 criteria» Fertility and Sterility 93 (6): 1938–1941. doi: . ISSN 1556-5653. PMID 19249030. PMC 2859983. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ a b c d e f Teede, H; Deeks, A; Moran, L. (2010-06-30). «Polycystic ovary syndrome: a complex condition with psychological, reproductive and metabolic manifestations that impacts on health across the lifespan» BMC Medicine 8: 41. doi: . ISSN 1741-7015. PMID 20591140. PMC 2909929. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ Goldenberg, N.; Glueck, C.. (2008-2). «Medical therapy in women with polycystic ovarian syndrome before and during pregnancy and lactation» Minerva Ginecologica 60 (1): 63–75. ISSN 0026-4784. PMID 18277353. (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
- ↑ Richard Scott Lucidi (25 October 2011). "Polycystic Ovarian Syndrome". eMedicine. Archived from the original on 10 November 2011. Retrieved 19 November2011.
- ↑ Azziz R (2006). "Controversy in clinical endocrinology: diagnosis of polycystic ovarian syndrome: the Rotterdam criteria are premature". J. Clin. Endocrinol. Metab. 91 (3): 781–5. doi:10.1210/jc.2005-2153. PMID 16418211
- ↑ a b Rotterdam ESHRE/ASRM-Sponsored PCOS consensus workshop group (2004). "Revised 2003 consensus on diagnostic criteria and long-term health risks related to polycystic ovary syndrome (PCOS)". Hum. Reprod. 19 (1): 41–7. doi:10.1093/humrep/deh098. PMID 14688154
- ↑ Carmina E (2004). "Diagnosis of polycystic ovary syndrome: from NIH criteria to ESHRE-ASRM guidelines". Minerva Ginecol. 56 (1): 1–6. PMID 14973405
- ↑ Hart R, Hickey M, Franks S (2004). "Definitions, prevalence and symptoms of polycystic ovaries and polycystic ovary syndrome". Best Pract Res Clin Obstet Gynaecol. 18 (5): 671–83. doi:10.1016/j.bpobgyn.2004.05.001. PMID 15380140
- ↑ Pedersen SD, Brar S, Faris P, Corenblum B (2007). "Polycystic ovary syndrome: validated questionnaire for use in diagnosis". Can Fam Physician. 53 (6): 1042–7, 1041. PMC 1949220. PMID 17872783
- ↑ Mortada R, Williams T (2015). "Metabolic Syndrome: Polycystic Ovary Syndrome". FP Essentials (Review). 435: 30–42. PMID 26280343
- ↑ Richard Scott Lucidi (25 October 2011). "Polycystic Ovarian Syndrome". eMedicine. Archived from the original on 10 November 2011. Retrieved 19 November2011
- ↑ a b Dewailly D, Lujan ME, Carmina E, Cedars MI, Laven J, Norman RJ, Escobar-Morreale HF (2013). "Definition and significance of polycystic ovarian morphology: a task force report from the Androgen Excess and Polycystic Ovary Syndrome Society". Hum. Reprod. Update. 20 (3): 334–52. doi:10.1093/humupd/dmt061. PMID 24345633
- ↑ O'Brien, William T. (1 January 2011). Top 3 Differentials in Radiology. Thieme. p. 369. ISBN 978-1-60406-228-1. Archived from the original on 19 April 2016. Retrieved 30 August 2014.
Ultrasound findings in PCOS include enlarged ovaries with peripheral follicles in a "string of pearls" configuration.
- ↑ Teede H, Deeks A, Moran L (2010). "Polycystic ovary syndrome: a complex condition with psychological, reproductive and metabolic manifestations that impacts on health across the lifespan". BMC Med. 8 (1): 41. doi:10.1186/1741-7015-8-41. PMC 2909929. PMID 20591140.
- ↑ Somani N, Harrison S, Bergfeld WF (2008). "The clinical evaluation of hirsutism". Dermatol Ther. 21 (5): 376–91. doi:10.1111/j.1529-8019.2008.00219.x. PMID 18844715
- ↑ a b c d e "Polycystic Ovarian Syndrome Workup". eMedicine. 25 October 2011. Archived from the original on 17 November 2011. Retrieved 19 November 2011.
- ↑ Sharquie KE, Al-Bayatti AA, Al-Ajeel AI, Al-Bahar AJ, Al-Nuaimy AA (2007). "Free testosterone, luteinizing hormone/follicle stimulating hormone ratio and pelvic sonography in relation to skin manifestations in patients with polycystic ovary syndrome". Saudi Med J. 28(7): 1039–43. PMID 17603706
- ↑ Huang A, Brennan K, Azziz R (2010). "Prevalence of hyperandrogenemia in the polycystic ovary syndrome diagnosed by the National Institutes of Health 1990 criteria". Fertil. Steril. 93 (6): 1938–41. doi:10.1016/j.fertnstert.2008.12.138. PMC 2859983. PMID 19249030
- ↑ a b Banaszewska B, Spaczyński RZ, Pelesz M, Pawelczyk L (2003). "Incidence of elevated LH/FSH ratio in polycystic ovary syndrome women with normo- and hyperinsulinemia". Rocz. Akad. Med. Bialymst. 48: 131–4. PMID 14737959
- ↑ Macpherson, Gordon (2002). Black's Medical Dictionary (40 ed.). Lanham, MD: Scarecrow Press. p. 496. ISBN 0810849844.
- ↑ Dumont A, Robin G, Catteau-Jonard S, Dewailly D (2015). "Role of Anti-Müllerian Hormone in pathophysiology, diagnosis and treatment of Polycystic Ovary Syndrome: a review". Reproductive Biology and Endocrinology (Review). 13: 137. doi:10.1186/s12958-015-0134-9. PMC 4687350. PMID 26691645
- ↑ Dewailly D, Andersen CY, Balen A, Broekmans F, Dilaver N, Fanchin R, Griesinger G, Kelsey TW, La Marca A, Lambalk C, Mason H, Nelson SM, Visser JA, Wallace WH, Anderson RA (2014). "The physiology and clinical utility of anti-Mullerian hormone in women". Human Reproduction Update (Review). 20 (3): 370–85. doi:10.1093/humupd/dmt062. PMID 24430863
- ↑ Broer SL, Broekmans FJ, Laven JS, Fauser BC (2014). "Anti-Müllerian hormone: ovarian reserve testing and its potential clinical implications". Hum. Reprod. Update. 20 (5): 688–701. doi:10.1093/humupd/dmu020. PMID 24821925
- ↑ Legro RS, Kunselman AR, Dodson WC, Dunaif A (1999). "Prevalence and predictors of risk for type 2 diabetes mellitus and impaired glucose tolerance in polycystic ovary syndrome: a prospective, controlled study in 254 affected women". J. Clin. Endocrinol. Metab. 84 (1): 165–9. doi:10.1210/jcem.84.1.5393. PMID 9920077
- ↑ Legro, Richard S.; Arslanian, Silva A.; Ehrmann, David A.; Hoeger, Kathleen M.; Murad, M. Hassan; Pasquali, Renato; Welt, Corrine K.; Endocrine Society. (2013-12). «Diagnosis and treatment of polycystic ovary syndrome: an Endocrine Society clinical practice guideline» The Journal of Clinical Endocrinology and Metabolism 98 (12): 4565–4592. doi: . ISSN 1945-7197. PMID 24151290. PMC 5399492. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ Veltman-Verhulst, Susanne M.; Boivin, Jacky; Eijkemans, Marinus J. C.; Fauser, Bart J. C. M.. (2012-11). «Emotional distress is a common risk in women with polycystic ovary syndrome: a systematic review and meta-analysis of 28 studies» Human Reproduction Update 18 (6): 638–651. doi: . ISSN 1460-2369. PMID 22824735. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ a b c (Ingelesez) Tirado, Del Castillo; Javier, Francisco; Ortega, Mart�nez; Jes�s, Antonio; Tirado, Del astillo; Ana, Rosa. (2014). [http://www.archivosdemedicina.com/abstract/gua-de-prctica-clnica-de-sndrome-de-ovario-poliqustico-495.html «Gu�a de pr�ctica cl�nica de s�ndrome de ovario poliqu�stico»] Archivos de Medicina 10 (2) ISSN 1698-9465. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ Moran, Lisa J.; Ko, Henry; Misso, Marie; Marsh, Kate; Noakes, Manny; Talbot, Mac; Frearson, Meredith; Thondan, Mala et al.. (2013-04). «Dietary Composition in the Treatment of Polycystic Ovary Syndrome: A Systematic Review to Inform Evidence-Based Guidelines» Journal of the Academy of Nutrition and Dietetics 113 (4): 520–545. doi: . ISSN 2212-2672. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ Laganà, Antonio Simone; Vitagliano, Amerigo; Noventa, Marco; Ambrosini, Guido; D'Anna, Rosario. (10 2018). «Myo-inositol supplementation reduces the amount of gonadotropins and length of ovarian stimulation in women undergoing IVF: a systematic review and meta-analysis of randomized controlled trials» Archives of Gynecology and Obstetrics 298 (4): 675–684. doi: . ISSN 1432-0711. PMID 30078122. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ Facchinetti, Fabio; Bizzarri, Mariano; Benvenga, Salvatore; D'Anna, Rosario; Lanzone, Antonio; Soulage, Christophe; Di Renzo, Gian Carlo; Hod, Moshe et al.. (2015-12). «Results from the International Consensus Conference on Myo-inositol and d-chiro-inositol in Obstetrics and Gynecology: the link between metabolic syndrome and PCOS» European Journal of Obstetrics, Gynecology, and Reproductive Biology 195: 72–76. doi: . ISSN 1872-7654. PMID 26479434. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
- ↑ Pundir, J.; Psaroudakis, D.; Savnur, P.; Bhide, P.; Sabatini, L.; Teede, H.; Coomarasamy, A.; Thangaratinam, S.. (2018-2). «Inositol treatment of anovulation in women with polycystic ovary syndrome: a meta-analysis of randomised trials» BJOG: an international journal of obstetrics and gynaecology 125 (3): 299–308. doi: . ISSN 1471-0528. PMID 28544572. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ Amoah-Arko, Afua; Evans, Meirion; Rees, Aled. (2017-10-20). «Effects of myoinositol and D-chiro inositol on hyperandrogenism and ovulation in women with polycystic ovary syndrome: a systematic review» Endocrine Abstracts doi: . ISSN 1479-6848. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ a b c d Polycystic Ovarian Syndrome: Practice Essentials, Background, Etiology. 2019-11-11 (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
- ↑ Barry, John A.; Azizia, Mallika M.; Hardiman, Paul J.. (2014-9). «Risk of endometrial, ovarian and breast cancer in women with polycystic ovary syndrome: a systematic review and meta-analysis» Human Reproduction Update 20 (5): 748–758. doi: . ISSN 1355-4786. PMID 24688118. PMC 4326303. (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
- ↑ Goldenberg, N.; Glueck, C.. (2008-2). «Medical therapy in women with polycystic ovarian syndrome before and during pregnancy and lactation» Minerva Ginecologica 60 (1): 63–75. ISSN 0026-4784. PMID 18277353. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ (Ingelesez) Boomsma, Carolien M.; Fauser, Bart C. J. M.; Macklon, Nick S.. (2008/01). «Pregnancy Complications in Women with Polycystic Ovary Syndrome» Seminars in Reproductive Medicine 26 (01): 072–084. doi: . ISSN 1526-8004. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ Teede, H; Deeks, A; Moran, L. (2010-06-30). «Polycystic ovary syndrome: a complex condition with psychological, reproductive and metabolic manifestations that impacts on health across the lifespan» BMC Medicine 8: 41. doi: . ISSN 1741-7015. PMID 20591140. PMC 2909929. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ Barry, John A.; Azizia, Mallika M.; Hardiman, Paul J.. (2014-9). «Risk of endometrial, ovarian and breast cancer in women with polycystic ovary syndrome: a systematic review and meta-analysis» Human Reproduction Update 20 (5): 748–758. doi: . ISSN 1460-2369. PMID 24688118. PMC 4326303. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Dexeus, CSENDOCS-Servei d'Endocrinologia i Nutrició de l'Hospital Universitari Quirón. «METFORMINA Y SÍNDROME DE OVARIO POLIQUÍSTICO: ¿PUEDE REDUCIR LAS COMPLICACIONES DURANTE EL EMBARAZO?» www.endocrino.cat (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ a b Kollmann, M.; Martins, W. P.; Lima, M. L. S.; Craciunas, L.; Nastri, C. O.; Richardson, A.; Raine-Fenning, N.. (2016-12). «Strategies for improving outcome of assisted reproduction in women with polycystic ovary syndrome: systematic review and meta-analysis» Ultrasound in Obstetrics & Gynecology: The Official Journal of the International Society of Ultrasound in Obstetrics and Gynecology 48 (6): 709–718. doi: . ISSN 1469-0705. PMID 26924636. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).