Lankide:Lierni Larrañaga/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Genero-desparekotasunak klima-aldaketarekiko zaurgarritasunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2080ko hamarkadarako klima-aldaketak nekazaritza-ekoizpenean izatea aurreikusten den eragina, 2003. urteko datuekin alderatuta (Cline, 2007).

Nekazaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txiroek ingurumenaren eta baliabide naturalen beharra dute bizitzeko eta diru-sarrerak izateko. Pobreziaren inguruko ikerketek erakusten dute txiroen artean asko emakumeak direla, talde moduan botere sozial gutxiago dutelako. [1]Garapen-bidean dauden herrialdeetako emakume asko nekazariak dira; baina emakumeek, talde gisa, arazoak dituzte hezkuntza, diru-sarrerak, lurrak, ganadua eta teknologia lortzeko. Horrek esan nahi du klima-aldaketak eragin negatibo handiagoa izango duela emakume nekazariengan gizon nekazariengan baino, eta lehenengoen baliabideak mugatuagoak izango direla.[2] 2009. urtean, emakumeek ekoitzi zuten garapen-bidean dauden herrialdeetako janariaren %60-80, nahiz eta gutxi gorabehera nekazaritza-lurren %10en eta lur-sailen eskubideen %2ren jabe izan.[1]

Zanzibar uharte ederrean algak landatzen 20 urtez aritu diren bi emakume, Mwanaisha Makame eta Mashavu Ru,  itsasbeheran joaten ari dira haien landetxera. Emakumeak dira klima-aldaketak eragindako nekazaritza-langileen zati handi bat.

Planeta berotzen eta uraren eskuragarritasuna aldatzen doan heinean, uzta-ekoizpenak gutxitu egiten dira.[3] Ondorio horiek ez dira uniformeak eta leku batzuetan eragin handiagoa dute: ekonomia nekazaritzaren mende dagoen eta klima erraz aldatzen den lekuetan, hain zuzen ere.[3] Garapen-bidean dauden herrialdeetan, askotan, emakumeak ura, egurra eta familientzako beste baliabide batzuk lortzeaz arduratzen dira, baina klima-aldaketak zuzenean eragiten die baliabide horiei. Horrek esan nahi du emakumeek urrutiago joan behar dutela eta lan handiagoa egin behar dutela krisi garaietan.[4] [1]Klima-aldaketak jada gizarteak emakumeei ezarritako zama areagotzen du eta hezkuntzarako eta lanerako sarbidea gehiago mugatzen die. [5]Klima-aldaketak ondorio kaltegarriak ditu nekazaritza-ekoizpenean: Indiako Mahanadi deltan,esaterako, gizon nekazariak migratzera behartu ditu eta lur-jabetza txikiak lantzeko ardura emakumeei utzi zaie «gero eta zalantzagarriagoak diren klima-baldintzetan».[6]

Batetik, rolei dagozkien genero-arau zorrotzak direlako gizartean nagusi, eta, bestetik, klima erdibasamortuarra duten herrialdeetako baliabideak ez daudelako denen eskuragarri, sarritan, emakumeek bideratutako negozioak klimaren eraginpean dauden sektoreetara mugatuta egon ohi dira,  bereziki nekazaritzara, eta, horrez gain, emakumeen negozioen irautea baliabidetuko luketen aukerak mugatzen dituzte.[7] Nahiz eta muga horiei guztiei eta desberdintasunei aurre egiteko beharra egon, emakume ekintzaileek egokitzeko daukaten ahalmena erabil dezakete eta aukera berriak aprobetxatu.

Izan ere, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeko txosten baten arabera, batez ere emakume nekazariek nozituko dute klima-aldaketak eragindako elikagaien segurtasunik eza. Garapen-bidean dauden herrialdeetako nekazarien %43 diren arren, emakume nekazarientzat zaila da gizon nekazariekin lehiatzea. Hori haien etxean egoteko erantzukizunagatik eta kreditu bat lortzeko duten zailtasunagatik gertatzen da. Horrez gain, emakumeek, normalean, ez dute dirurik inbertitzen nekazaritza-produktibitatea areagotu dezaketen sektoreetan. FAOk 2011. urtean kaleratutako Emakumeei eta Nekazaritzari buruzko txosten batek honako hau baieztatzen du: «Emakume nekazariek hainbat oztopori egiten diete aurre, eta horregatik gizonek baina onura txikiagoa jasotzen dute… Hala ere, emakumeak gizonak bezain onak dira nekazaritzan. Froga enpiriko sendoek erakusten dute emakumeek  beren landetxeetako lurretan gizonen baliabide berdinak erabiliz gero onura berdinak lortuko lituzketela».[8]

Klima-aldaketagatik areagotutako desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ghanako emakumeak nekazarien genero-informazioa, informazio soziala eta haiek klima-aldaketarekin izandako esperientziari buruzko ikerketa-programa batean parte hartzen.

IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak egindako Bosgarren ebaluazio-txostenak ondorioztatzen du «froga sendoak» daudela genero-desberdintasuna, alde batetik, eguraldi-gertakariengatik, eta, bestetik, zaurgarritasunak iraunarazteagatik areagotu dela esateko.[9] Klima-aldaketagatik desberdintasunak areagotzeak hainbat arrazoi izan ditzake. Adibidez, neskek askotan mutilek baino arrisku larriagoei egiten diete aurre etxebizitzako baliabide urrien banaketa desorekatuagatik. Efektu hori klima-aldaketak eragindako baliabide-urritasunak areagotu egiten du.[10] Gainera, klima-aldaketak askotan gizonen emigrazioa areagotzea eragiten du. Horrek emakumeen etxeko lan-karga handitzea eragiten du, eta, beraz, haien erantzukizunak feminizatzea.[9] Klima-aldaketak muturreko beroaren gisako arrisku naturalen maiztasuna eta magnitudea areagotzea aurreikusten da. [11]Arrisku natural horiek gertatzen ari diren bitartean eta ondoren, bereziki emakumeek egin behar dituzten zaintza-lanen zama areagotzen da, haurrekin, gaixoekin eta zaharrekin, eta, ondorioz, areagotu egiten da bestela ere txikia ez den etxeko lanen kantitatea.[9] Emakumeek janariaren eskasi-garaietan beren janaria ematen dute,[12] eta horrek osasun-kalteekiko, kalte sozial eta psikologikoekiko zaurgarriagoak bihurtzen ditu.[13]

Energia-pobretasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal hau «Energia-pobretasuna eta generoa» artikulutik ateratako pasarte bat da.

Energia-pobretasuna honela definitzen da: arrazoizko prezioko energia-zerbitzu jasangarri bat lortzeko zailtasuna.[14] Geografikoki, era desorekatuan dago banatuta herrialde garatuetan eta garapen-bidean daudenetan.[15] 2015ean 1.200 milioi pertsonak elektrizitatearekiko sarbiderik ez zutela kalkulatzen da, eta gutxi gorabehera %95 Asian eta Saharaz hegoaldeko Afrikan dago banatuta.[16]

Garapen-bidean dauden herrialdeetan energia-pobretasunak nabarmenki eragiten die emakume txiroei eta landa-eremuan bizi diren neskei, normalean etxea funtsezko energiaz hornitzeaz arduratzen baitira.[17] Herrialde garatuetan, energia-pobretasunak bakarrik bizi diren emakume zaharrei eragiten die gehien, diru-sarrera baxuengatik eta energia-zerbitzuaren kostu handiagatik.[18]

Nahiz eta energiarekiko sarbidea klima-aldaketarako egokitzapenerako tresna garrantzitsua den, bereziki osasuna mantentzeko (hau da, aire giroturako eta informaziorako sarbidea…), 2019an kaleratutako ikerlan sistematiko batek ondorioztatu zuen ikerketek ez dituztela kontuan hartzen efektu horiek emakumeen gisako biztanle zaurgarriengan.[19]

  1. a b c Rodenberg, Birte. Climate Change Adaptation from a Gender Perspective: A Cross-cutting Analysis of Development-policy Instruments. German Development Institute, 2009.
  2. http://www.fao.org/3/i2050e/i2050e.pdf The State of Food and Agriculture. (2011) (accessed March 18, 2013).
  3. a b Rosenzweig, Cynthia, and Martin L. Parry. "Potential impact of climate change on world food supply." Nature 367, no. 6459 (1994): 133-138.
  4. Aboud, Georgina. "Gender and Climate Change." (2011).
  5. United Nations Development Programme. "The Contribution of UNDP-GEF Adaptation Initiatives Towards MDG3." Archived2014-03-26 at the Wayback Machine Millennium Development Goals and Climate Change Adaptation. (2010). (accessed March 18, 2013).
  6. (Ingelesez) Encountering Gendered Spaces in Climate Change Policy in India: Migration and Adaptation – Journal of Migration Affairs A Bi-Annual Journal. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  7. https://www.lse.ac.uk/GranthamInstitute/wp-content/uploads/2018/10/working-paper-338-Atela-et-al.pdf
  8. (Ingelesez) «Climate Change Will Change How We Grow Food» Culture 2016-10-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  9. a b c Olsson, Lennart et al. "Livelihoods and Poverty." Archived 2014-10-28 at the Wayback Machine Climate Change 2014: Impacts, Adaptation, and Vulnerability. Part A: Global and Sectoral Aspects. Contribution of Working Group II to the Fifth Assessment Report of the Intergovernmental Panel on Climate Change. Ed. C. B. Field et al. Cambridge and New York: Cambridge University Press, 2014. 793–832. Web.(accessed October 22, 2014)
  10. (Ingelesez) Demetriades, Justina; Esplen, Emily. (2008). «The Gender Dimensions of Poverty and Climate Change Adaptation» IDS Bulletin 39 (4): 24–31.  doi:10.1111/j.1759-5436.2008.tb00473.x. ISSN 1759-5436. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  11. Birkmann, Joern et al."Emergent Risks and Key Vulnerabilities." Archived 2014-09-23 at the Wayback Machine Climate Change 2014: Impacts, Adaptation, and Vulnerability. Part A: Global and Sectoral Aspects. Contribution of Working Group II to the Fifth Assessment Report of the Intergovernmental Panel on Climate Change. Ed. C. B. Field et al. Cambridge and New York: Cambridge University Press, 2014. 1039–1099. Web. (accessed October 25, 2014).
  12. (Persieraz) 10. (2018-03-14). «نماینده مجلس ایران: بیشترین آسیب تغییرات اقلیمی متوجه زنان روستایی است» ایرنا (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  13. (Ingelesez) Goli, Imaneh; Omidi Najafabadi, Maryam; Lashgarara, Farhad. (2020-04-01). «Where are We Standing and Where Should We Be Going? Gender and Climate Change Adaptation Behavior» Journal of Agricultural and Environmental Ethics 33 (2): 187–218.  doi:10.1007/s10806-020-09822-3. ISSN 1573-322X. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  14. Winkler H. (2009) Cleaner Energy Cooler Climate, Developing Sustainable Energy Solutions for South Africa, HSRC Press, Cape Town.
  15. Munien, S. & Ahmed, F. (2012). A gendered perspective on energy poverty and livelihoods–Advancing the Millennium Development Goals in developing countries. Agenda, 26(1), 112–123.
  16. IEA (International Energy Agency). 2015. "World Energy Outlook." Paris: OECD/IEA.
  17. United Nations Development Programme. (2013). Gender and energy. Retrieved January 15, 2020, from https://www.undp.org/content/dam/undp/library/gender/Gender and Environment/PB4-AP-Gender-and-Energy.pdf
  18. (Ingelesez) «Gender and energy» European Institute for Gender Equality (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  19. (Ingelesez) Jessel, Sonal; Sawyer, Samantha; Hernández, Diana. (2019). «Energy, Poverty, and Health in Climate Change: A Comprehensive Review of an Emerging Literature» Frontiers in Public Health 7  doi:10.3389/fpubh.2019.00357. ISSN 2296-2565. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).