Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldea

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldea
Intergovernmental Panel on Climate Change Logo.svg
Datuak
Izen laburraGIEC
MotaBatzordea, organization established by the United Nations (en) Itzuli eta gobernuz kanpoko erakundea
Agintea
LehendakariaHoesung Lee (en) Itzuli, Ismail El Gizouli (en) Itzuli, Rajendra K. Pachauri (en) Itzuli, Robert Watson (en) Itzuli eta Bert Bolin (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1988
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: IPCC Twitter: IPCC_CH Instagram: ipcc Youtube: UCYlPwe7ehuSd5d6ik3K_3lQ Edit the value on Wikidata

Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldea[1] (ingelesez: Intergovernmental Panel on Climate Change edo IPCC) Nazio Batuen Gobernu Arteko erakundea da[2]. Talde honen eginkizuna klima-aldaketaren eragin eta arrisku natural, politiko eta ekonomikoei, zein erantzun estrategia posibleei buruzko informazio objetibo eta zientifikoa zabaltzea da[3] .

COP21 Parisko hitzarmenean IPCCren txostenak krisi klimatikoaren larritasuna azpimarratzeko erabakigarriak izan ziren

IPCC 1988an sortu zen Munduko Meteorologia Erakundea (MME) eta Nazio Batuen Ingurumen Programaren eskutik, eta gero Nazio Batuen Batzar Nagusiak berretsi zuen. Bazkidetza MMEko eta NBEko kide guztiei irekita dago. IPCCk klima aldaketari buruzko nazioarteko itun nagusia den Nazio Batuen Konbentzio Esparrua Klima Aldaketaz (ingelesez UNFCCC) erakundearen funtzionamendurako garrantzitsuak diren txostenak lantzen ditu. UNFCCCren Itunaren helburua atmosferako berotegi-efektu gas kopurua orekatzea da, gas horiek sistema klimatikoarekiko interferentzia arriskutsua galaraziko duten mailara jaitsiz.

IPCCk argitaratutako txostenek "Gizakiak eragindako klima-aldaketaren arriskuak, eta bere eragin potentzialak egokitzeko eta arintzeko aukerak ulertzeko oinarri zientifikoa” eskeintzen dituzte [4]. IPCCk ez du lehen mailako ikerketarik egiten, ezta klima edo klimarekin lotutako fenomenoak monitorizatzen ere. Horren ordez, jadanik argitaratutako literatura ebaluatzen du, binaka berrikusitako iturriak[5] eta berrikusi bakoak barne. Hala ere, literatura biltzen eta sintetizatzen egindako lanagatik bada ere, IPCCk zientzia klimatikoaren ikerketa sustatzen duela esan daiteke, sarritan txostenen amaieran ezagutzaren edo ikerketaren mugak eta hutsuneak azpimarratzen baitituzte, premiazkoak diren ikerketa lerroak adieraziz. Izan ere, IPCCren Bosgarren Ebaluazio Txostenak 2015eko Parisko Hitzarmenerako ekarpen zientifiko kritikoa egin zuen[6].

Milaka zientzialarik eta beste aditu batzuek borondatez [7] parte hartzen dute txostenen garapen eta berrikuspenean. Behin txostena prestatuta, gobernu guztietako ordezkariei aurkezten zaie, zirriborroa argitaratu baino lehen berrikusteko aukera euki dezaten. Orokorrean, IPCCren txostenek zientzialari klimatiko nabarmenen adostasuna lortu ez ezik, 120 gobernu parte-hartzaile baino gehiagoren adostasuna ere izaten dute.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IPCCren helburu nagusia ondorengo informazio zientifiko garrantzitsua ebaluatzea da:

  • Gizakiak eragindako klima-aldaketa,
  • Gizakiak eragindako klima-aldaketaren ondorioak,
  • Klima-aldaketara egokitzeko eta bere ondorioak arintzeko aukerak.

Nobel Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko urriaren 12an, Al Gore Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde ohiak eta Klima Aldaketaren Gobernu Arteko Taldeak Bakearen Nobel Saria jaso zuten “Gizakiak eragindako klima-aldaketari buruzko ezagutza handitzeko eta zabaltzeko egindako ahaleginengatik, eta aldaketa horri aurre egiteko beharrezkoak diren neurrien oinarriak ezartzeagatik”[8].

IPCCko presidenteak, Rajendra K. Pachaurik, Nobel sariaren onarpen-hitzaldian, "IPCCko gobernu arteko taldean lanean ia bi hamarkadatan lagundu duten milaka aditu eta zientzialariei eskerrak" eman zizkien, eta IPCCren indar nagusietako bat aurreko urteetan ezarritako prozedurak eta praktikak zirela adierazi zuen.

Nobel Batzordeak “Gure planetaren beroketaren eskala ziurtasun handiagoz ezagutzeko ehun herrialde baino gehiagotako milaka zientzialari eta funtzionariek elkarlanean egindako ahalegina” azpimarratu zuen[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
  2. «About — IPCC» web.archive.org 2020-02-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  3. «International Cooperation» history.aip.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  4. «IPCC - Intergovernmental Panel on Climate Change» archive.ipcc.ch (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  5. (Gaztelaniaz) Revisión por pares. 2020-03-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  6. Global Warming of 1.5 °C —. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  7. Structure — IPCC. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  8. «IPCC - Intergovernmental Panel on Climate Change» archive.ipcc.ch (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  9. (Gaztelaniaz) «Al Gore y Panel Climático son galardonados con el Premio Nobel de la Paz - Wikinoticias» es.wikinews.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]