Lankide:Liiibeeee/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

HEZKUNTZA LAIKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Laiko" hitza grekotik dator, laikós (herriko norbait) esan nahi du eta jatorriz, testuinguru erlijioso batean erabiliko da. Estatu laikoaren inguruan hitz egiterakoan, 1979an Frantziako iraultzan kokatu beharko gara. Bertan, estatua eta elizaren arteko banaketa gertatu zen eta izugarrizko kritika egin zitzaion erlijioari honek, gizartea eta politika kontrolatzen zituelako. Hezkuntza laikoa berriz, gizarte osoari zuzendua dago nahiz eta bertan, kultura eta ohitura desberdinak egon. Edozein erlijio motatik kanpo geratuko da hezkuntza mota hau eta bere helburua, ezagutza desberdinak transmititzea izango da, beti ere, erlijioa alde batera utziz. Honek jarraitzen duen korrontea, laizismoa izango da, kontzientziaren askatasunean eta erlijioak inposatzen dituen balore moralak edo arau partikularrak at uzten oinarritzen den pentsamenduaren inguruko korrontea. Hezkuntza bizitzako garapenik garrantzitsuenetarikoa izango da. Honek, pertsonak gizarteratzeko eta hauei irakasteko erantzukizuna daukalako. Horrela, gure garapen etiko eta intelektual egoki batera heltzeko. Gurasoen erabakia izango daiteke haien seme-alaben hezkuntza mota aukeratzea eta honetaz gozatzea gizartearen eskubide bat da. [1]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza laikoak ikasleei irakasteko orduan, ez du erlijiorik jarraituko eta era berean, ez ditu gutxiesten. Hau estatuak zuzendua egon daiteke edo eta erakunde akademikoen eskutik batez ere, eskolak pribatuak direnean. Hezkuntza mota hau gizarte osoari zuzendua egongo da, desberdintasunak alde batera utzita batez ere, pentsamendu erlijiosoei dagokienean edo eta ez dutenean ezertan sinesten. Honek ez du esan nahi, balore erlijioso edo eta ateoen aurka doanik baizik eta eztabaida hauetaz kanpo geratu nahi du. Honek jakintzaren kudeatzaile bezala, arrazoimena eta enpirismoa erabiltzen ditu.  Gaur egun, Mendebaldeko Herrialde gehienetako hezkuntza laikoa da eta hein handi batean bertako estatu edo gobernu mota zerikusi handia izango du, erakunde erlijiosoak alde batera utziz. Ikasle guztiek Hezkuntza berbera jasoko dute beraz, jasotako jakintzak ere berberak izan beharko dira eta hauek; modu laiko, demokratiko eta sekularrean oinarriturik eskainiko dira. Ondorioz, laizismoaren ideiak erlijioarenganako askatasuna soilik adierazten du. Helburu bezala, berdintasunean heztea izango dauka. Beraz, ez du inolako erlijio motarik baztertzeen, haienganako errespetua erakutsiz eta ikasleei ere hori transmitituz..[2]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza laikoaren jatorria, Frantziar Iraultzan koka dezakegu. Bertan erlijioa zalantzan jartzen hasi ziren eta horrela, elizaz kanpo geratzen ziren espazio laiko eta etikoei ateak zabaldu zitzaizkien. Momentura arte, monarkia absolutuak indar handia zeukan eta ondorioz, elizak egunerokotasunean eragin handia zeukan. Beraz, arrazionalismo zein enpirismoaren aldeko ideak zabaltzeko. Hezkuntza erabiltzea beharrezkoa ikusten zuten, Hau da, tresna eraginkorrena.


Hezkuntza mota hau Frantziar Errepublikako ezaugarrietako bat da. Lehen aldiz, IV.Errepublikako konstituzioan ezarri zuten eta hamabi urte geroago, V.Errepublikan berriro onartu izan zen. Gaur egungo Frantziar Konstituzioan, 2. artikuluak honako hau dio: " Frantzia banandu ezin den Errepublika bat da, laikoa, demokratikoa eta soziala. Denok ditugu eskubide berdinak , inolako bazterketarik egin gabe." Beste alde batetik, Giza Eskubideen deklarazioan ere horrelako eskubideak agertzen dira. Hainbat pentsalari edo filosofo gehitu ziren iraultza honetara, hala nola, Rene Déscartes edo Isaac Newton gizakion pentsamendua ikertuz baina hainbat unibertsitatek haien ideaiak baztertu zituzten. XVIII.mendeari dagokionez, hainbat entziklopedistek haien artean, Rosseauk Europar kulturaren abangoardia osatu zuten baina hauen dotrinak ere ez ziren unibertsitateetan irakatsi. Bertan galarazia zegoenez, ikasleek haien etxeetan ikasten zuten filosofia eta horrela, jakintza berriak barneratzen hasi ziren.


1905.urtea esanguratsuena izango zen, bertan gertatu zelako estatu eta elizaren arteko banaketa eta honela, bertako errepublikak antolatuko zuen, hezkuntza publikoa, laiko bihurtuz. Ez ziren eskola katoliko eta pribatuak debekatu baina publikoei zegokienez, gobernuak antolatuko zituen, ikasketa plana eginez eta azterketetako edukia ere zuzenduz. Estatuak zuzendua zegoenez, elizak ez zeukan ahotsik unibertsitate eta goi.mailako ikasketetan. Ondorioz, sinesmen kristaua pribatasunera igaro zen baina honek ez du esan nahi, guztiz desagertu zenik , jai erlijiosoak ospatzen jarraitzen ziren . Bukatzeko, Frantziarren iraultza jarraiturik beste herrialde batzuk ere haien sistema aldatzen hasi ziren. [3]

Mexikori dagokionez, Hezkuntza laikoaren oinarria, XIV. mendean kokatu dezakegu, baina martxan jarri zuten lehenak liberalek egindako hezkuntza legeak izango ziren. Beraz diktadura osteko altxameduaren ezaugarri nagusienetariko bat hezkuntzan egindako erreforma izan zen. Hau askea, dohainik eta laikoa jarriz. Aldi berean, Frantzian bezela, Estatuak kontrolatuko zuen eta horrela, jarraitu beharreko curriculum.-a ere haiek antolatuko zuten.[4]

Espainiaren kasuan ere, gatazkak mende horretan hasi ziren batez ere, laizismoaren korronteak gidaturik eskola publikoak berritzen hasi ziren baina, Frankismoak kalte handia egin zuen eta denbora luzean, hezkuntza bere menpe egon zenez katolikoa zen eta ez zen ezer aldatu, 1978. urtean konstituzioa berantolatu zuten arte. Bertan Hezkuntzako Lege Orokorra zegoen martxan eta ez zirenez, haien helburuak bete 1985.urtean LODE Hezkuntza legea jarri zuten. Bertan eskola kontseiluaren irudia agertu zen eta horrela, denen artean hezkuntza publikoa hobetzeko ahaleginak egin zituzten. Hezkuntza, dohain eta laiko bihurtuz. Beti ere, herrialde guztietan bezala, Gobernuak gidatua izango zen.[5]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irakasten dena jakintzan oinarrituko da. Hala nola, arrazoimenean eta espiritualaren gainetik akademikoa jarri beharko da.
  • Hartutako erabakiak, eskolen idein arabera izango dira hórrela hauek barneratzeko modurik egokiena bilatuko da.
  • Erlijio edo espiritualtasunaren gainean hausnarketak egitea beharrezkoa da.
  • Esperientzia positibo edo negatiboak alde batera utzi beharko dira.
  • Eskola honetan barneratutako baloreak familiarekin bat joan beharko dira.

Lehen eskola laikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen azaldu bezala, Hezkuntza laikoarenganako defensa protestanteek hasi zuten beste erakunde batzuen laguntzaz. (1880) Horrela eliza katolikoen aurka jarri ziren. Sevillako kongresuari kasu eginez, lehen eskola laikoak 1883.urtean Alicanten sortuak izan ziren. Hasiera batean, neskek eskola zen eta gauetan langileentzako klaseak ematen zituzten vaina azkenengo hau, 1885.urtean desagertu egin zen. Eskola hau, Bartolomé gabarró Katalanak sortu zuen eta hurrengo urteetan ere Hezkuntza mota honengaitik borrokatu zuen. Beste alde batetik, Kataluinako hainbat eskolen sorreran ere parte hartu zuen. Hainbat arazorengaitik, erbesteratua izan zen eta bere pausoak, Juan Cabot-ek jarraitu zituen batez ere, Alicanteko eskola laikoen proiektua.[6]

  1. (Gaztelaniaz) «Definición de Educación Laica» Definición ABC (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  2. «Educación Laica» Definición MX (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  3. (Gaztelaniaz) «La educación religiosa y laica en Francia y Alemania - Observatorio del Laicismo - Europa Laica» laicismo.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Orígenes de la Educación Laica en México - Blog de Fernando López Alanis» Blog de Fernando López Alanis 2012-01-18 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Archivos públicos al servicio de la Iglesia de Castilblanco - Observatorio del Laicismo - Europa Laica» laicismo.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  6. (Katalanez) «PRIMERAS ESCUELAS LAICAS» CES - ALACANT OBRERA 2010-08-24 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).