Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

LizardiBHI37/Proba orria

Eduki-taula

Imanol Urbieta


Imanol Urbieta edo Manolo Urbieta 1934ko martxoaren 10ean jaio zen Zarautzen eta 2016ko irailaren 28an hil zen. Musikaria eta idazlea izan zen. Musikako ikasketak hiri desberdinetan egin zituen: Gasteizen, Donostian, |Bordelen,]] Budapesten eta Estrasburgon. Egin zituen kanta gehienak umeentzat izan ziren, adibidez Txoria nintzela edota Jon Braun.

8 urterekinh txistua jotzen hasi zen, 12 urte zituela Zarauzko Arrillaga gozotegian piano kontzertuak ematen zituen eta Zarauzko bandan klarinetea jotzen zuen. Bere solfeoko irakaslea Francisco Escudero izan zen.

Kultura munduan lan desberdinak egin zituen. 1959an Zarauzko Modelo aretoan haur kantarien lehen agerpena antolatu zuen. 1960ko hamarkadan Aurrezki Kutxan hasi zen lanean, baina 1970ean Erromara joan zen ikastera eta bueltakoan Zarauzko Ikastolan hasi zen lanean zuzendari bezala. Ondorengo urteetan herriko beste ikastetxeetan, La Salle eta Antonianon, egin zuen lan.

1964 eta 1978 artean, Euskaltzaleak taldean parte hartu zuten, Elkarte horren helburua haurrak euskara erabiltzera bueltzatzea zen