Lankide:Lucía Artetxe/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Telmo Ermita (Zumaia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Telmo ermita
San Telmo ermita
Kokapena
Arkitektura

San Telmo ermita Zumaian (Gipuzkoa) dagoan XVl. mendeko baseliza bat da. Zehazki, Itzurun hondartzaren Flyschak osotutako labarraren gainean kokatuta dago, lurretik 150 metrotara.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baseliza kapera errenazentista enblematiko bat da. Bere lehenengo apiamenak 1540an izan ziran, baina eraikitze-data ezezaguna da. San Telmoko marinelen kofradiak egoitz lez hartu eban eraikina XVll. mendetik aurerra eta aldaketak egin eutsozan urteak aurrera joan ahala.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoaldea harriz eta egurrez eraikita dago, XV. mendeko ermitak bezala. Hormak sinpleak dira, alferrikako apaingarririk barik. Izan ere, pisu handia daukanez, ermitak leiho gutxi eta txikiak daukaz (karratuak eta biribilak). Gainera, altzairuzko baranda bat duen aterpe bat dago.

Barrukaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrukaldea iluna da. XVIII. mendeko erretaula rokoko bat dago, egurrez egina eta polikromatu eta urreztatu barik. Horrekin batera, Santiago Apostolu eta Santa Clararen irudiak dagoz, hiribilduak santu hauen izenpean baselizak saldu ebazanean sortu ziranak. XVIII. mendean, egurrezko aldare apaindu bat gehitu jakon ermitari.

Ospea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinan ermita gurtzarako tokia zan, eta bisitari eta erromes asko joaten ziran hara gurtza egitera. Gaur egun, “8 Apellidos Vascos” filmagaitik da ezaguna.[3]Pelikula honetan, Rafa deituriko gizon Andaluziar batek Amaia deituriko euskaldun bat gustoko dau, eta euskaldun itxura hartu behar dau Amaiaren aitaren onespena lortzeko. Amaierako eskontza bat San Telmo ermitan grabatu zan eta, filmeak lortu eban ospearengaitik, gero eta turista gehiago ermita bisitatzen dabe.[4]

Horretaz aparte, alboan duen Itzurun hondartzarengaitik turista ugari lortu dauz; han pelikula eta serieak grabatu dira ere, eta turista askok ermitara igotzea aprobetxatzen dabe, bata bestearen parean baitaude.

San Telmo festak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Telmo festak

San Telmo festak Zumaian Pazko Domekatik 8 egunetara ospatzen dira, San Telmo egunean.[5] Hango jendea itsas urdinez jantzita doa marinelen homenez eta San Telmoren martxa entzuten da Zumaiako bazter guztietatik. Egunean zehar hainbat jarduera egiten dira eta lehenengoa San Telmo ermitarako prozesioa da.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Repsol, Guía; Repsol, Guia. «Ermita de San Telmo | Guia Repsol» Guía Repsol (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) Repsol, Guía; Repsol, Guia. «Ermita de San Telmo | Guia Repsol» Guía Repsol (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Ermita de San Telmo ⚠️ + Ruta Flysch 【2022 】» GMD 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Visitas a la ermita y a la cofradía de San Telmo» El Diario Vasco (El Diario Vasco) 2020-07-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. (Gaztelaniaz) Amundarain, Pedro. (2022). «Zumaia celebrará los santelmos dos años después» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noticias de Gipuzkoa) (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).