Luistxo Fernandez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luistxo Fernandez
Luistxo Fernandez.jpg
Bizitza
Jaiotza Eibar1966ko abenduaren 8a (51 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, blogaria eta idazlea

Luis "Luistxo" Fernandez Ostolaza (Eibar, Gipuzkoa, 1966 - ) kazetari, informatikazale, idazle eta blogari gipuzkoarra da. Euskara Interneten sartzeko eta bertan eduki zabalak sortzeko aitzindari eta eragile nagusietako bat dugu Luistxo Fernandez.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarko Ignacio Zuloaga ikastetxean ikasi zuen eta gero kazetaritza Euskal Herriko Unibertsitatean.

Euskaldunon Egunkaria-ko kazetaria izan zen 1990.etik, egunkaria sortu zenetik. 1996an Internet-i buruz arituko zen lehen atala sortu zuen egunkarian (Nabigatzen), eta modu esanguratsuan eragin zuen egunkarian Internet sakonago erabiltzeko (posta elektronikoa eta nabigazioa, garai hartan).

Ildo horretatik jarraituta Eibar.org elkartearen sortzaileetakoa izan zen, eta bertan dauka oraindik bere blog pertsonala. Aurki.com bilatzailearen, Sustatu Interneteko albistegiaren eta CodeSyntax enpresaren sortzaileetako bat ere izan zen. 2000. urteaz geroztik CodeSyntax enpresan bertan lan egiten du.[1] Zalantza barik, euskal internautarik emankorrenetarikoa eta aitzindaria dugu.

Eragile paper bera izan du geroago ere Twitter eta euskarazko txioak zabaltzeko. Twitterreko euskarazko jarduna neurtzeko Umap zerbitzuaren sortzailetako bat izan zen Luistxo Fernandez 2010ean CodeSyntax-en barruan.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 35 lan baino gehiago bildu dituzte.[3] Horien artean hauek:

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarrizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles hilerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Ingelesen hilerria" Luistxoren blog pertsonala da, hirueleduna hasieran (akaso bakarra ezaugarri honekin euskal blogosferan), euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz idatzita baitzegoen. Gaur egun, bakarrik lehen bi hizkuntzetaz eginda dago.

El mapamóvil[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"El mapamóvil" da Fernandezen gaztelaniazko bloga gaur egun.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaldunon Egunkaria, 20 urte Interneten (eta ni ere bai, bide batez) Sustatu Interneteko albistegia (Luistxo Fernandez, 2015-12-28)
  2. Luistxo eta Umapen tripak Sustatu Interneteko albistegia (CodeSyntax, 2010-11-18)
  3. Luis Fernandez Ostolazaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>35 produktu).