Lankide:Maddii1234/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Goi Paleolitoko emakumea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Paleolitoa 40-30.000 eta 12-10.000 BP (before present) bitartean eman zen Paleolitoko azken garaia da. Tarte horretan azken glaziazioko bigarren erdialdea eman zenez, klima hotza nagusitu zen. Hala ere, tarteka une epelagoak eman ziren, glaziararte bezala ezagunak. Testuinguru horretan ordura arteko espezie anitzen aurrean, Homo neanderthalensisaren desagerpenarekin, Homo sapiensa nagusitu zen.

Tradizionalki Homo sapiensa ehiztari biltzaile bezala deskribatu da. Horretan emakumeen ekarpena gutxiezteko joera egon da historiaurreko lan historiografikoetan. Beraz, azalpen ofizialetatik kanpo aurkitu dira, androzentrismora jo baita. Hau da, azterketa maskulinoak gizateria osoaren azterketarekin  parekatzen ziren ikerketetan. Zinema edo bestelako hedabideetan emakumeak amatasunarekin erlazionatzen ziren soilik. Gizonezkoak berriz, ehiza eta eraikuntzarekin.[1]

Goi Paleolitoko emakumea ikerketa historiografikoetan:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeak historiografiako ikergaitik at aurkitu dira gehienetan. Gizonezkoen gertaerak azalpen orokor bezala eskaini dira emakumeak zokoratuz. Horren adierazle argia daukagu eboluzioa azaltzeko erabiltzen den terminologia esaterako: “La evolución del hombre”. Horretan, emakumeek eboluzio hori bizi izango ez balute eta gizonezkoengan soilik eragingo balu legez azaltzen zaigu. [2]

70eko hamarkadan historiografian aldaketa bat eman zen eta emakumearen amatasun izaera azpimarratzen hasi ziren, horrek taldearen biziraupenerako zuen garrantzia nabarmenduz. Pixkanaka, egunerokotasuneko gai sozialen garrantzia areagotu da: etxeko jarduera, amatasuna, ugalketa… Funtzio horiek ez dira garrantzia gutxikoak, baizik eta, egungo irizpideen arabera epaitzen diren heinean, egindako ekarpen ekonomikoan oinarrituta gutxiezten dira, nahiz eta taldearen biziraupenerako zaintza hori ezinbestekoa izan. [3]

Emakumeen lan edo funtzio nagusiak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horren harira, esan beharra dago lanaren banaketa argia dela: gizonezkoek gehienetan ehizan jarduten zuten, emakumeek berriz, zaintzan, ugalketan eta bilketan. Horrek ez du esan nahi tarteka emakumeek ehizatzen ez zutenik, baizik eta gizonezkoek baino maiztasun gutxiagorekin egiten zutela (sarritan haurdunaldia oztopoa zen, bestela haurrak lehen urteetan amaren beharrizan biologikoa zeukan). Baina kasu horretan gizon eta emakume bezalako banaketa soila egitea ez dator errealitatearekin bat. Izan ere, taldeko helduenek, haurrek, mugikortasun arazoak zituztenek ere gutxitan jarduten zuten ehizan. Hori horrela, lanaren banaketa hori genero ezberdintasunean oinarritu baino aukera biologikoetan oinarritzen dela esan genezake. Emakumea beraz, denbora luzez haurraren beharrizanetara lotuta egon ohi da biologikoki eta aztarnategi inguruko jardueretan ibiltzea errazagoa litzaioke: fruituen bilketa esaterako. [4]

Hori emakumeen egiteko garrantzitsua izan zen eta taldearen biziraupenerako ezinbestekoa zen ekarpen hori. Izan ere, ehizan harrapakinik lortu ez izanaren aurrean, fruituak bilakatzen ziren jaki nagusi. Beraz, egonkorra zen janaria lortzeko metodo hori. Gainera, hori haurren zaintzarekin uztartzen zenez, taldearen biziraupena bermatzen zuten hein handi batean. [5]

Horrez gain, jantziak eta bestelakoak egiten jarduten zuten. Aztarnategi inguruko lanak ziren heinean, posible zitzaien zaintza eta haurdunaldiarekin bateratzea. Gainera, arestian aipatu legez, zenbaitetan heiza jardueretan ere parte hartzen zuten, esaterako talde osoa zihoanean edo espezie txikiagoen ehizan (erbi, untxi eta antzekoak).

Emakumeen irudikapenak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurrean, bereziki Goi Paleolitoan egindako emakumeen irudikapenak kronologia zabal bat hartzen dute bere baitan. Esaterako, Aurignak garaian, 33.000 BP inguruan, bulbak aurkitzen dira. Gravette aldian emakumeen irudikapenen gorenunera heldu zen Venusekin. Horiek mendebaldeko Europan zehar aurkitu ziren (Iberiar Penintsulan aurkitu ez diren arren) emakumezko estatuatxo txikiak ziren, emakumezko ezaugarri fisikoak nabarmentzen ziren: bularrak eta aldakak esaterako, eta eskuak, aurpegia eta hankak aldiz, oso gutxitan irudikatzen ziren. Horrela, ugalketaren jainkosa gisa deskribatu dituzte ikerlariek sarritan. [6]

Beraz, esan genezake emakumeak historiaurreko arte adierazpenetan sarritan irudikatu direla: vulva bezalako adierazpen eskematikoetatik abiatuta irudikapen konplexuagoetara. Gainera, giltz formako labarretako paretetan agertutako irudikapenak ere emakumeen sinbologia gisa nabarmendu dira. Azken horren adibide argia daukagu Asturiaseko El Pindal haitzuloan. [7]

Ondorioak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburbildu, esan genezake Historiaurrean emakumeen irudikapenak gauzatzen baziren ere, ikerketa historiografikoetan desagertu egin direla. Denbora luzez, ikerketak gizonezkoetara eta horien egitekoetara mugatu dira. Hala ere, azken hamarkadetan ikerketen ildo hori aldatu da: denbora luzez ikertutako ikuspuntu ekonomikoari soziala gehitu zaio. Horretan, emakumearen parte hartzea ezkuta ezina da eta beraz, azkenaldian ikerketetan agertzen hasi dira. Horiek taldearen biziraupenean izandako garrantzia nabarmentzearekin batera, ehizaren garrantzia gutxietzi gabe, bilketaren ekaprneak ere nabarmendu dira. Horri esker, pixkanaka emakumeek Goi Paleolitoko gizarteetan izandako funtzioa ezagutarazten hasi da. Gerda Lernerren esanetan hori, genero ikuspuntua lantzen den historiaren baitan ulertuta, egiteko garrantzitsua da etorkizuneko gizartea berdintasunean hazteko. Hau da, emakumeari historiografian dagokion lekua ematea oinarrizkoa da iraganaren ezagutzatik etorkizuna eraikitzeko. [8]

  1. Martínez, C. (2015). La evolución humana con perspectiva de género: un combate por la objetividad. Eukampus fundazioa.
  2. Diaz de Cerio, C. (2017). Sally Linton La mujer recolectora. ClubEnsayos.
  3. Sanchez Liranzo, O. (2000, iraila). Las mujeres en la construcción de la historia (ponentzia) Historia de Género, Porcuna (Jaén)
  4. Pedro Miochó, M.J.; Alcántara Benavent, J.A. eta Marcilla Pedro, C. (2006). Las mujeres en la Prehistoria. Museu de Prehistòria de València
  5. Pedro Miochó, M.J.; Alcántara Benavent, J.A. eta Marcilla Pedro, C. (2006). Las mujeres en la Prehistoria. Museu de Prehistòria de València
  6. Carmona, B. (2013). La representación de la mujer en el Paleolítico en la Península Ibérica. Universitat de Barcelona.
  7. Carmona, B. (2013). La representación de la mujer en el Paleolítico en la Península Ibérica. Universitat de Barcelona.
  8. Lerner, G. (2017). La creación del patriarcado. Katakrak liburuak.