Aurignac aldi
| Historiaurreko aroak |
|---|
| Aurignac aldi | |
|---|---|
| Kultura arkeologikoa | |
| Ezaugarriak | |
| Hasiera | duela 40.000 urte |
| Bukaera | K.a. XXIX. milurtekoa |
| Aztarnategi eponimoa | Aurignac |
| Honen parte da | Goi Paleolitoa |
| Ondoregoa/k | Solutrear |
Aurignac kultura Goi Paleolitoko kultura arkeologikoa da, Europa eta Asia hego-mendebaldean kokatua. Duela 38.000 urte gutxi gorabehera garatu zen, Musteriarra eta beste toki batzuetan Châtelperroniarra ordeztu zuen, Goi Paleolitoaren hasieran. Garai horri Aurignac Aldia deritzo eta 3. Isotopoar Estadioan zehar garatu zen (O.I.S. 3).
Aurignac kultura, garapen tokira, kanpotik etorri zen, beharbada, Ekialdetik Mendebaldera hedatuz Europan zehar, adituak, jatorrian ados jartzen ez diren arren.
Faseak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Trantsiziozko Aurignac kultura (beste egile batzuek amaierako moustieriartzat hartzen dute)
- Aurignac kultura arkaikoa.
- Aurignac protokultura.
- Aurignac kultura klasikoa.

Aurignac aldiko klimak glaziazio baldintzetarako joera zuen, zurruntasun klimatikoko hotz muturrekin eta ezegonkortasun askorekin (klimak hobera eta okerrera egiten zuen tarte oso laburretan, ehun urte baino gutxiagoan).
Aurignac kultura, bi norabidetan doan xafla industria bategatik bereizten da: alde batetik, xafla handien industria, horietako batzuk sendoak, eta, beste alde batetik, xafla txikiagoen industriagatik. Ez da ohiz kanpokoa, kalitate gutxiagoko materialetan tailaturiko harri puska sendoekin lagundua egotea, "azaleko" tresneria bezala. Tipologikoki, xaflen ugaritasuna nabarmen daiteke ukitu ezkatatsu zabal eta indartsuekin, arraspa karenatu, buril fazetatu eta ukitu erdimalkartsuko zaflatxoekin.
Hezur industriari dagokionez, honako hauek nabarmendu behar dira: tresna kirtenak, leungailuak eta ehizarako puntak, azagaia deiturikoak. Azken hauetatik, hiru mota ezberdin daude:
- Oinarri arrakalatuko azagaiak
- Oinarri osoko azagaiak
- Lantza forma duen oinarridun azagaiak, hezurrean edo orein adarrean.
Aztarnategietan, puntzoi, zizel, makil zulatu eta hagatxo alakatuak ere aurkitu dira.
Tresnak hezurrean egiteko teknika berriak agertzen dira, harearriarekin leunketa eta beste urradura forma batzuk bezala. Aurignac kulturako Aztarnategietan aurkitu diren animalia arrastoen kopuru handiak, ehizan oinarritutako ekonomia bat adierazten du. Arte mugikorra garatu zen, non irudikapenak, orokorrean, boliz egindako animalia formenak diren, zeinetan mamut irudiak nabarmentzen diren.
Mendebaldeko Europari dagokionez, ez da Aurignac kultura ehorzketarik ezagutzen. Badago antzekotasunik, baina, Mediterraneo eta Europa ekialdean, Aurignac kulturako kronologiaren barnean. Ehorzketa haiek, behar bezala antolatuak daude. Banakako ehorzketak dira, eta hauen arrastoak bizilekuetan edo bizilekuetatik hurbil aurkitu dira.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura honetan nabarmentzen direnak, arraspa sendoak, batzuetan sukarri bloke txikietan tailatuak eta bat edo bi ertzetan ukitutako orriak dira, muturrean arraspak dituztenak, kasu askotan. Atzealde jaitsitako tresnak desagertzen dira, beranak tamaina ezberdinekoak dira, mutur ahulekoak. Hezurrezko tresneria ugariagoa da: puntak, puntzoiak...
Aurkikuntza nabarmengarrienak, sukarrizko orri makurrak dira, hezur eta zurarentzako arraspak, zulodun hegazti hezurrak (musika tresna izan litekeena), hezurrezko eta bolizko objektu ezberdinak, koloragarri bezala erabilitako okrea, orein, otso, azeri eta hiena hortzez eginiko belarritakoak, eta zulatutako maskorrak (beharbada kuttun edo tribu adierazgarri bezala erabiliak).
Bere azken fasean, batzuetan arkututako beranak garatu eta ukitutako orriak desagertzen dira. Azagaien hezurrezko muturrak, sekzio biribilekoak eta ondoren oinarri lantzerka izatera pasatzen dira. Bere azken fasean grabatua agertzen da eta bere garapenean ugaltzen da.
Frantzia, Belgika, Kantabriar eskualdea, Euskal Herria, Katalunia eta Ingalaterratik hedatu zen.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizaki anatomikoki modernoaren presentziaren lehen ebidentzia arkeologikoa Protoaurignac deitzen den teknologien iritsiera da, Gatzarria, Izturitze eta Labeko Koban[1]. Gatzarrian lehenagoko neandertalen arrastoak ere aurkitu dira, baina milaka urtetako tartea dago bi konplexu teknologikoen artean[2]. Aurignaciarraren elementu garrantzitsu bat tresnak egiteko hezurren erabilera izan zen, Gatzarrian aurkitu diren orein-adarrekin egindako tresna amaitu eta erdi-amaituek erakusten duten bezala[3]. Koskobilo eta Aizpitarte III leizeetan Aurignac aldiko aztarnak aurkitu dira[4]. Aizpitarte leizean Aurignac eta Gravette aldiko suharrien jatorriari buruz egindako ikerketak erakusten du suharri lokala (flyscheko suharria eta Gaintxurizketakoa) direla gehiengoa, baina Urbasakoa eta Chalossekoa ere erabiltzen zirela, nahiz eta denborarekin agertzen diren horiek gehiagotan[5]. Ehizari dagokionez, ohikoagoa zen bobido handiak ehizatzea, bereziki bisonteak, oreinak edo zaldiak baino[6]. Sarrioak, basahuntzak, errinozero iletsuak eta mamutak ere ehizatzen ziren[6].
Aurignac aldian arte adierazpenak hasi ziren jada. Izturitzen zein Altxerri Bn[7][8] margotutako eta grabatutako irudiak daude, Chauvet leizearen aurkitutako garaikideak eta antza estilistikoarekin, baina ez Asturiasen eta Kantabrian garai berekoak direnekin[9]. Altxerri Bren kasuan bisonte handi bat dago, gorro monokromoz egina. Izturitzen aurkitutako txiruletatik zaharrenak Aurignac kulturakoak dira, Europan aurkitutako musika instrumenturik zaharrenetakoak. Txirula horiek bilera handien funtzio sozialarekin lotu dira[10].
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Marruska baten hiru ikuspuntu.
-
Marruska (Aurignac - Frantzia)
-
Aurignac kulturako aiztoak
-
Aiztoa
-
Hezurrezko punta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Arrizabalaga, Alvaro; Altuna, Jesús; Areso, Pablo; Elorza, Mikel; García, Marcos; Iriarte, María J.; Mariezkurrena, Koro; Mujika, Josean et al.. (2003-06). «The Initial Upper Paleolithic in Northern Iberia: New Evidence from Labeko Koba» Current Anthropology 44 (3): 413–421. doi:. ISSN 0011-3204. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ Barshay-Szmidt, Carolyn C.; Eizenberg, Laura; Deschamps, Marianne. (2012). «Radiocarbon (AMS) dating the Classic Aurignacian, Proto-Aurignacian and Vasconian Mousterian at Gatzarria Cave (Pyrénées-Atlantiques, France)» Paléo 23: 11–38. doi:. ISSN 1145-3370. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ Tartar, Elise. (2012-07-01). «The recognition of a new type of bone tools in Early Aurignacian assemblages: implications for understanding the appearance of osseous technology in Europe» Journal of Archaeological Science 39 (7): 2348–2360. doi:. ISSN 0305-4403. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ Gárate Maidagán, Diego; Rios Garaizar, Joseba. (2011). «Una plaqueta grabada procedente del nivel auriñaciense evolucionado de la cueva de Aitzbitarte III (zona de entrada)» Ocupaciones humanas en Aitzbitarte III (País Vasco) 33.600-18.400 BP: Zona de entrada a la cueva), 2011, ISBN 978-84-457-3216-8, págs. 375-384 (Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza): 375–384. ISBN 978-84-457-3216-8. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ Tarriño Vinagre, Antonio. (2011). «Procedencia de los sílex de la cueva de Aitzbitarte III (Rentería, Gipuzkoa)» Ocupaciones humanas en Aitzbitarte III (País Vasco) 33.600-18.400 BP: Zona de entrada a la cueva), 2011, ISBN 978-84-457-3216-8, págs. 353-374 (Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza): 353–374. ISBN 978-84-457-3216-8. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ a b (Ingelesez) Iriarte-Chiapusso, Maria-Jose; Ayerdi, Miren; Garcia-Ibaibarriaga, Naroa; Pérez-Fernández, Arantzazu J.; Villaluenga, Aritza; Arrizabalaga-Iriarte, Jon; Lejonagoitia-Garmendia, Lide; Arrizabalaga, Alvaro. (2023-07). «Upper Palaeolithic hunter–gatherer societies in the Basque Country (Iberian Peninsula) in the light of palaeoenvironmental dynamics in the last Glacial Period: cultural adaptations and the use of biotic resources» Annals of Glaciology 64 (91): 95–106. doi:. ISSN 0260-3055. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ Ruiz-Redondo, A.; González-Sainz, C.; Garate-Maidagan, D.. (2017-03-08). «Back to the past: Symbolism and archaeology in Altxerri B (Gipuzkoa, Northern Spain)» Quaternary International 432: 66–76. doi:. ISSN 1040-6182. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ González-Sainz, C.; Ruiz-Redondo, A.; Garate-Maidagan, D.; Iriarte-Avilés, E.. (2013-10-01). «Not only Chauvet: Dating Aurignacian rock art in Altxerri B Cave (northern Spain)» Journal of Human Evolution 65 (4): 457–464. doi:. ISSN 0047-2484. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ (Ingelesez) Maidagan, Diego Garate. (2018-06). «New Insights into the Study of Paleolithic Rock Art: Dismantling the “Basque Country Void”» Journal of Anthropological Research 74 (2): 168–200. doi:. ISSN 0091-7710. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ Jimenez Pasalodos, Raquel; Alarcón Jiménez, Ana María; Santos da Rosa, Neemías; Díaz Andreu, Margarita. (2021). «Los sonidos de la Prehistoria: Reflexiones en torno a las evidencias de prácticas musicales del paleolítico y el neolítico en Eurasia» Vínculos de Historia Revista del Departamento de Historia de la Universidad de Castilla-La Mancha 10: 17–37. doi:. ISSN 2254-6901. (kontsulta data: 2025-09-20).