Lankide:Maialeen Garcia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

M&I jatetxea Bilbon dagoen jatetxerik ospetsuenetarikoa da, Indautxu auzoan kokatuta. Jatetxe hau bi lagunen artean sortu zen janari tradizionala eskaintzeko helburuarekin. Oso ospetsua da eskaintzen duen jaranaria kalitatezkoa delako. Jatetxean bai bazkariak zein afariak ematen dira, ordutegia goizeko 12:00etatik 17:00ra da eta arratsaldeko 20:00etatik 23:30ak arte.

Gure jatetxearen ikuspegia


Gaur egun sortzen diren jatetxe gehienak eskaintzen duten janaria “fastfood” izena hartzen ari dira. Izena esaten duen moduan janaria aurre-prestatua da eta ez da bat ere osasuntsua. Beraz enpresa hau sortu zen kalitatezko janaria eskaintzeko eta aldez aurretik prestaturiko janariarekin amaitzeko, jendeari ohitura txarrak izatera eramaten dituelako. Baita ere aipatu behar da, jatetxe honetan erabiltzen diren elikagaiak Km 0-koak direla, hau da, bertakoak.

Jatetxeko jabeek, jatetxea sortu duten bi lagunak dira. Ondoren, sukaldean 5 sukaldari lan egiten dute, horietako bat sukaldeko arduraduna izanik. Jangela 7 zerbitzari  osatzen dute, horietako 5 bezeroei janaria eramanez eta beste jatetxeko zerbitzariak barran  lan egiten dute edariak prestatzen. Horrez gainera, 2 pertsona gehiago daude jatetxe horretan lan egiten, jangelako arduradunak direnak. Hauek jatetxeko mahaiez arduratzen dira, hau da, mahai-tresnak eta platerak jartzeko eta kentzeko ardura dute. Baita, langile bat dago jatetxeko sare sozialak eramaten dituena eta iragarkiak ipintzeaz arduratzen dena

Jatetxearen koordinazioa eta antolakuntza oso presente daukate,  jatetxe barruan ezinbestekoak izanez. Horregatik astero bi aldiz gutxienez elkartzen dira jatetxe horretan lan egiten duten langile guztiak eta jatetxearen egoeraren jarraipena egiten dute, arazo posibleak identifikatzeko asmoz.

Enpresaren arazoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatetxeko langileak orokorrean gaztelaniaz hitz egiten dute bezeroekin, hala ere,  batzuetan ingelesez hitz egiteko beharra dute, ohikoa delako kanpoko jendea bertaratzea jatetxe ospetsu honetara. Hori bai, euskaraz ez dute inoiz hitz egiten, langileak ez direlako ondo moldatzen euskeraz mintzatzen direnean. Horregatik jatetxe honentzat arazo larri bat izan daiteke euskararen erabileraren falta. Hori nabaritu daiteke googleko jatetxeko iritzietan, izan ere iritzi negatibo asko ditu langileak ez izateagatik gaitasun nahikoa bezeroari euskeraz hitz egiteko.