Indautxu
Indautxu | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′38″N 2°56′27″W / 43.2606°N 2.9408°W43°15′38″N 2°56′27″W / 43.2606°N 2.9408°W |
Azalera | 0,97 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | 28.088,66 bizt/km² |
Indautxu Bilboko auzo bat da. Abandoko barrutian, seigarren barrutian alegia. Auzoak 27.236 biztanle zituen eta 0,97 kilometro karratuko azalera (2016an udalak emandako datuen arabera). Santutxuren atzetik Bilboko bigarren auzorik jendetsuena da. Abando bulego eta denda gehienak biltzen dituen zabalgunea den bitartean, Indautxuk izaera erresidentzialagoa dauka.
Dena den, dendak ugariak dira Indautxun ere. Indautxuko dendak elkarturik daude gaur egun, eta hainbat ekimen egiten dituzte Gabonetan, baita urte osoan zehar. Hasieran, Bilbok Abandoko elizatea anexionatzean, ortuak eta etxe bakan batzuk baino ez zeuden Indautxun. Dena den, urteek aurrera egin ahala, hiriko familia burges askoren bizileku bilakatu zen auzoa. Horregatik hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren.
Dena den, zoruaren garestitzearekin batera, etxeak eraitsi eta etxebizitza bloke altuagoak eraiki ziren. Indautxun eraikitako jauregi guztiak ez ziren bota ordea, esaterako, Urrutia eta Aureliano Valle kaleen artean dagoen Arrospide Etxea. Indautxu auzoa Abandokoarekin batera denda eta enpresa gehien biltzen dituen auzoetarikoa da. Zehazki 24.596 enpresak dute egoitza auzoan, hiriko enpresa guztien %16,19.
Kale eta parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Auzoko gune berde garrantzitsuenak plazak dira. Horrela, Bilboko zabalgunea proiektua gauzatu zenean (XIX. mendearen amaieran, kale handienen artean plazak proposatu ziren, auzoko etorkizuneko biztanleentzako aisialdi guneak. Plaza horien artean Indautxu, Bizkaia, Arrikibar eta Etxaniz suhiltzailea plazak daude.
Kaleen artean nabarmenak dira:
Bestela, Moyua plazak banatzen du auzoa Abandotik, Sabino Arana etorbideak Basurtutik eta Autonomia kaleak Ametzolatik.
Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Indautxu Kirol Elkartea Bilboko bigarren futbol talderik garrantzitsuena da, 1950eko hamarkadan eta 1960koan Espainiako futbol ligako bigarren mailan jokatu zuena.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Bilboko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Deustuko Doneperiaga • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |