Lankide:Maitetxu22/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Hamilton (Londres,1933ko Apirilaren 15a- Paris 2016ko Azaroaren 25a) britainiar argazkilari autodidakta bat izan zen. 1970 hamarkadatik ospea lortu zuen, bere erretratuetan emakume gazte erdi biluziak edo guztiz biluziak agertzen zirelako.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Hamilton

Etxeko andre baten seme bakarra eta aita ezezaguna zuen[1]. Hamiltonek Londresen igaro zuen bere haurtzaroa. Bigarren Mundu Gerra bitartean, Dorset-en izango du bizilekua, bertako paisaiak bere lanetan isladatuko baitira. Guda amaieran, Londresera itzuli zen ikasketak amaitzeko.

Arkitekto bezala bulego baten langile zen, vaina, bere gaitasun artistikoetaz oharkabetu zen eta 20 urterekin Parisera doa; bertan, diseñatzaile grafiko bezala lan egiten du Elle aldizkariko Peter Knapp-entzat. Jarraian, Londreseko Queen aldizkariaren eskutik, Hamilton zuzuendari artistiko izandatzen dute, sei hilabete iraungo duen postua izango da.[2] Pariseko bizitza nahiago du eta Frantziara bueltatzen da. Printempts aldizakariarentzat lan egiten du.

1966an, 33 ureterekin argazkilari profesional bezala hasten du bere karrera. Argazkiak ateratzeko zuen eraren eraginez, ospe handia lortu zuen. Bere argazkiak hainbat aldizkaritan agertzen hasiko dira, hala nola, Réalités, Twen edo Photo, Jean-Jacques Naudet-en eskutik zuzenduta.[3]

Bizitza profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamiltonek estilo berezi bat izaten zuen, honek kolore leunak, granu lodiak eta atmosfera lausotuaren teknikak erabiltzen zituen, hamiltoniano izendapena jarri bitzioten. Ezaugarri konkretu batzuk zituen modeloak erabiltzen zituen: nerabezaroa hasten duen neskatoa (11 urte), jada nerabea dena edota nerabezaroa igarota duen emakumea. Neskatilla hauek, perfektutasuna adierazi behar dute, dotoreak izanik eta naturaltasuna trasmitituz. Honekin batera errugabetasun puntu bat izan behar zuten eta erotismo apur batekin. Woman by 10-n adierazi zuten bezela, << Hamiltonen gaitasun handienen artean, emakumeei harritzea lortzen zuela haien erotismo naturala aurkitzen zuten momentuan izango litzateke...>>[4]; honek aldaketa gutxirekin neskatilla profila erabakitzea ekarri zuen; " escandinaviar neskatillaren itxura fisikoa erabiltzen zuen Hamiltonek, hauek nerabezaroaren etapa denbora luzeagoz mantentzen baitzuten";[4]modelo agentzietatik aldenduta egon zen eta bere lagunen eta familiako iradokizunak alde batera utzi zituen.

Bere hasiera ez zen oso arina izan, argazkigintzatik at beste ekintza batzuk ere egin zituen, hala nola, estetika munduan lan egin zuen: denda desberdinen diseinatzaile moduan, zuzendari artistikoa Elle edo Queen aldizkarietan eta Printemps biltegietako laguntzaile grafiko bezala ere jardun zuen. 1967an aurrera pausu handi bat izan zuen 34 urterekin, lehen aldiz neskatilla bati argazkiak egin zizkionean, Ramatuell-en (Provenza) zuen etxebizitzan. Argazkiak Jasmin-en argitaratuak izan ziren eta ondoren Twen-en, argitalpen alemaniarra. 1969an gaur egun testuinguru artistikoan ezagutzen den bezalako David Hamiltona genuen. Urte bakoitzean bere obrako erakusketak estreinatzen zituen, hala nola, Japonian, Italian, Estatu Batuetan eta Alemanian.

1975ko Maiatzean, "Lui" aldizkariak Hamiltonen eguneroko pribatua argitaratzen du. 1977ko Abenduan, Manhattaneko Galeriak bere argazkiak erakusten ditu.

1977tik 1984ra hainbat pelikula erotiko burutzen ditu, lehena "Bilitis" izango da. Jarraian, "Laura", " Udako itzalak", "Lehengusin samurrak" eta " Hasierako nahiak" egingo ditu eta bertan, Emmanuelle Béart agertzen baita.

2006an azpitituluz osaturiko argazki bilduma bat argitaratu zuen eta "Ipuin erotikoak". 2007an, Martinierek argazkilariaren monografía bat ateratzen du; hortik aurrera bere liburuak ez dira berrargitaratuak izan. 2009an Hamilton, Melanie Therry modelo bezala izan zuen "Soon" aldizkarirako. 2009ko Urriaren 9an, Alain Finkielkrautek Hamiltonen estiloa oroitzen du France Inter-en, Roman Polanskiren kasua arrazoitzeko.

2012an, Elle aldizkariko Florence Besson, Architectural Digest aldizkariko Elie, Be magazine eta Gala kritika bat egingo diote argazkilariari, Pariseko Artcube galerian eginiko erakusketa baten ondorioz. Erakusketa hau, Jonathan Gervosonek zuzendu zuen, Andros taldearen fundatzaile baten semea.

2015ean, "David Hamiltonen ipuin erotiko" aren argitalpenaren inguruan hainbat elkarrizketa egingo ditu Hermé argitaletxean.[3]

Eztabaidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976 eta 1993 urteen artean hainbat bilduma debekatuak izan ziren Hegoafrikan.[5]

Emakume nerabe erdi biluzi edo biluzien irudikapenarekin lan egiten zuenez, David Hamilton eztabaida puntua bihurtu zen 1990 hamarkadatik Aurrera, pornografía infantila egitearen salaketa askorekin inguratua izan zen, Sally Mann eta Jock Sturges.[6] Estatu Batuetako talde kristau kontserbadoreak, Hamiltonen obrak zeuden liburutegi guztiei eraso egin zizkieten.

The Guardian britainiar egunerokoarentzat, 2005 urtean, Hamiltonen argazkiak beti izan dira eztabaida objektua: " Artea edo pornografía da?"[7]. Surrey-en, auditoria empresa baten lan egiten zuen 49 urteko gizon bat auzitua izan zen umeen 19000 argazki zantar izateagaitik. Argazki hauen artean, asko David Hamiltonenak ziren. Epaiketan, Hamiltonen argazkiak lortzeko esku hartze libre edo zuzena zegoela esaten zuen babes bezala. Fiskalarentzat irudi horiek "benetan desegokiak ziren, argazkiak ez ziren modu artistikoan interpretatu ahal, baizik eta naturaltasun sexuala adierazten dute argi". Tribunalak uste du hitz egindako argazkiek kategoria 1 dutela, hau da, desegokien artean neurketa baxuena. Azkenik, gizona zigor txiki batekin kondenatua izan zen.[7] Erantzun bezala, Glenn Holandak, David Hamiltonen hitzeramailea, argazkilaria epaiketaren amaierarekin eta zigorrarekin bat ez datorrela esaten du, berak mundu osoan ospe handia duela eta milioika liburu saldu dituela aitzakitzat jarriz.[7] Epaiketa ondoren, Surreyko polizia batek, David Hamiltonek momentu horretan Erresuma Batuan zuen obren jabetza ilegala adierazi zuen. Surrey-ko poliziak zuzuendu behar izan zuten eta parkamena eskatu, David Hamiltonen obrei buruzko ekintza judizialik gauzatu ez direla onartuz.[8]

2010 urtean, Londres alboko herri batean, gizon bat kondenatua izan zen eta jarraian zigorra kendu zioten pornografia infantila izatearen ondorioz. Lau liburu zituen, horietatik bat Dabid Hamiltonen " Errugabetasunaren adina" zen eta Still Time Sally Mann, Walthamstow-eko liburu-denda batean.

  1. (Frantsesez) Média, Prisma. «David Hamil­ton: l'homme qui aimait les jeunes filles en fleurs - Gala» Gala.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-26).
  2. Martin Harrison (1992). Apparences : la photographie de mode depuis 1945. ISBN 9782851087621.
  3. a b (Frantsesez) «David Hamilton toujours vivant» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  4. a b Martínez, Romeo; Campbell, Ryan. DAVID HAMILTON. Colección Los Grandes Fotógrafos #2. Orbis-Fabri. Barcelona (Esp.). 1990
  5. «BFE - Censored publications - Search result» search.beaconforfreedom.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  6. «David Hamilton profile, interviews, galleries - compete guide from DA…» archive.is 2001-04-10 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  7. a b c (Ingelesez) Warmoll, Chris. (2005-06-23). «Hamilton's naked girl shots ruled 'indecent'» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  8. Police back off on threat». British Journal of Photography. 2005.