Argazkigintza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Le Graseko leihoko ikuspegia (1826), Nicéphore Niépce. Lehen argazki iraunkorra kontsideratzen dena.

Argazkigintza, argazkilaritza edo fotografia argiari sentikor den gainazal batean irudi finkoak grabatzeko prozesu eta arteari deritzo. Horretarako kamera ilun (camera obscura) deritzan printzipioa erabiltzen da, zeinarekin gainazal batean egindako zulo txiki batekin jasotako irudia proiektatzea lortzen den, honen tamaina txikituz eta gardentasuna handituz. Irudi hauek gordetzeko pelikula sentikorrak erabiltzen ziren orain gutxi arte, baina gaur egun CCD eta CMOS sentsore digitalak erabiltzen dira.

Ez da erraza teknikaren asmatzailea zein izan zen zehaztea, aurrekari asko izan baititu, baina orokorrean esan dezakegu argazkigintzak Joseph Nicéphore Niépce zor diola bere garapena, eta Louis-Jacques-Mandé Daguerrek egin zuela publiko aurkikuntza, teknika hau perfekzionatu ostean. Hasiera batean argazkigintzaren teknika daguerrotipia zen ezaguna.

Argazkigintzaren Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkigintza, gizartea aurre industria garaitik industria garaira igarotzean eman zen. Garai hauetan, filosofía positibistaren kontzeptua garatu zen, zeinetan naturako edozein elementu empirikoki egiaztatua egon behar zen. Honetan, Burgesia zen nagusi eta argazkilaritza autoerreprezentazio gisa erabili zuten, gizartean zuten goi postua erakusteko asmoz.

Historiako garai hauetan, argazkigintza gero eta ohikoagoa izaten hasi zen. Antzinaroko garaietatik, hain zuzen ere IV eta V. mendeetan, Ibn al-Haytham-ek, [1] kamera iluna aztertu baitzuen. Lehenik eta behin, brontzezko plakak erabili izan ohi zituzten eta irudiak, ur lurrunez errebelatzen zituzten gero iodo bidez brontzezko plaka horietan agertzeko asmoz. Hala eta guztiz ere, prozesu hau nahiko garestia izaten zelarik, argazki makinak pisu asko izanik eta ur lurruna osasunarentzat kaltegarria suertaturik, aldatu beharra zegoela agerian geratu zen. Hori dela eta, 1840. urtean, William Henry Fox Talbot-ek, Kalotipo izeneko negatibo-positibo bidezko prozesua asmatu zuen. Hau, paper negatibo bat positibo baten gainean jartzea oinarritzen zen eta papera bustiz, argazkia errebelatzen zen. Honen bidez, argazkigintzaren kopia sortu zen, negativo batetik hainbat positibo irtetzen zirelako.

1842. urtean, John Frederick William Herschel astrónomo eta kimiko ingelesak, Zianotipia izeneko prozesuari ekin zion. Honetaz gain, 1819. urtean Herschel-ek sodio hiposulfatoaren teknika aurkitu zuen, honen bidez argazkiaren oinarria sortuz. Ondoren, Talbot eta Daguerre, hain zuzen ere 1839. urtean, lehenengo beirazko negatiboa sortu zen. Argazkien kalitatea hobetzeko asmoz, 1950. urtean Blanquart Evrard albumina papera erabili zuen, material honen gainean arrautza erabiliz eta argazkiaren fibra kalitatea hobetuz.

1851. urtean, Gustave Le Gray-ek kolodio bustia sortu zuen. Hau, beirazko plaken gainean kolodio produktua jartzean oinarritzen zen. Ondoren, kalitatezko negatibo bat sortuaz. Beraz esan daiteke, argazkigintzan lan egiten zutenak, laborategi txiki bat eraman behar zutela, argazkiaren kalitate osoa lortzeko helburuarekin.

Espainiar estatuan argazkigintzan lan egin zuten hainbat argazkilari egon ziren, haien artean Charles Clifford ingelesa izanik. Honetaz gain, José Martínez Sánnches espainiarra ere, argazkigintzaren ikerkuntzan aritu zen buru belarri. 1861. urtean James Clerk Maxwell eskoziarrak, argazkiak kolorean ikusteko aukera asmatu eta plazaratu zuen, honela Historian zeharreko lehen argazki kromatikoa sortuaz. Honetan, hiru kolore ageri ziren hain zuzen ere, gorria, horia eta urdina.

Bestalde, 1888. urtean, George Eastman-ek Kodak kamera asmatu zuen eta 1907. urtean, kolorezko argazkiak merkaturatu ziren Lumière lantegiaren bidez, era honetan beirazko plakak ordezkatuz. Hariari jarraituz, 1931.urtean flash-a sortu zen, argitasun gabezia zegoen uneetarako. Gainera, 1948.urtean, uneko argazkia plazaratu zen Polaroid zeritzona. Funtsean, argazkia atera eta errebelatu egiten zuen 60 segundotan.

Azkenik, 1990.urtean argazkigintzaren digitalizazioa eman zen. Argazkiak sentsore elektriko baten bidez barneratzen ziren eta ondoren, barruko aparailu elektroniko batean gorde.

Aire eta orbitako argazkigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireko argazkigintzak, lurraren azaleko ikerkuntza egiteko balio duen tresna bezela ezagutzen da, hau bideratzeko aire bidezko garraiobideetan argazki kamera jartzen delarik. Honek, arkeologia edo ta geología bezelako ikerketa eremuetan lagundu ohi izan du, lurraren dimentsioak eta materialak ikerturik. Arkeologian, lur azpia analizatzeko erabiltzen da, induskatzeko beharra izan gabe. XXI. mendearen hasieratik, aireko argazkigintzak hegazkin eta helikoptero-ei bidez, aurrerapen izugarriak pairatu ditu. Bestalde, argazkigintza orbitalak irudiak garaiera handitik ateratzea bideratzen du, satelitetan kokatuaz.

Argazkigintza digitala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981an, Sonyk ezagutaraztea eman zuen irudientzako karga moldatuta zuen kontsumoko lehenengo kamera, Sony Mavicaren filmatzeko beharra ezabatuz. Mavicak irudiak diskoan gordetzen zituen bitartean, irudiak telebistan bistaratzen ziren eta kamera ez zen guztiz digitala. 1991an, Kodak-ek ezagutaraztea eman zuen DCS100, merkatuan eskuragarri zegoen lehenengo reflex kamera digital bakarra. Nahiz eta bere prezioagatik argazki kazetaritzarako eta argazkilaritza profesionalerako ez zen beste erabilpenik galarazten zuen, merkataritzan argazkigintza digitala jaio zen.

Irudigintza digitalak irudi elektronikoen sentsore bat erabiltzen du irudia datu elektroniko multzo bat bezala grabatzeko, film aldaketa kimiko gisa baino. Desberdintasun garrantzitsu bat argazkigintza digital eta kimikoaren artean, argazkigintza kimikoak argazkiaren manipulazioari eusten diola da film eta paperezko argazkiak direlako, irudi digitala berriz, euskarri oso maneiagarria den bitartean. Desberdintasunak honek irudia maila bateraino prozesatzen usten duela da filmekin oinarritutako argazkigintzan zaila den bitartean eta komunikazio potentzialak aplikazio desberdinetan baimentzea ahalbidetzen du.

Argazkilaritza digitalak XXI. mendea menderatzen du. Munduan ateratako argazkien %99 a kamera digitalen bitartez ateratakoak dira, gero eta gehiago smartphonen bitartez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argazkigintza Aldatu lotura Wikidatan
Argazkigintza Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.