Lankide:Maotanoa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

SANTA KLARA KOMENTUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Klarako komentua kampotik.

Santa Klara komentua, XVII eta XVIII. mendean eraikitako Tolosako klaratarren komentua da. Gaur egun zutik mantentzen den Tolosar eraikin zaharrena da. Klausura komentua denez, bertako monjak ez dira kalera ateratzen erosketak edo larrialdiren  bat egiteko ez bada. Beraien bizitza, errezatzen eta kontemplatzen pasatzen dute, beraien bizitza Jainkoari eskainiz. Estilo barrokoa duen komentu honek, arrizko fatxada eta urre koloreko eliza du barnean.

HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klaratarrak,[1] Tolosan 1612an ezarri ziren. Tolosako erlijio zabalpenaren puntu edo gune garrantzitsua izan zen Tolosa, kobentu honi eta beste zenbait eraikin erlijiosoei esker. Trentoko kontzilioaren apostolatuen erreformek, Gipuzkoako herrietan ordenak sortzeko arrazoia izan zen. 1609an Tolosako ordena fundatu zen Miguel Perez Mendiola eta Magdalena Huaquen eskutik. Miguel eta Magdalena, 1612an harresi  barneko iturritza Jaureguian ezarri ziren. Monjen gorakadak eta komentuaren kokapenaren desabantailengatik, eraikin berri bat behar zutela konturatu ziren. Horregatik 1657an hasi ziren eraikin berria egiten harresiz kampo. Eraikin hau 1666an amaitu zuten, eta hiru pabilioiez osatuta zegoen.

Ala ere, gaur egun ezagutzen dugun eraikina 1711 eta 1732 urteen artean eraikia izan zen. Dakigun bezala, gaur egun ez dira komentutik ateratzen, baina historiako zenbait geratakatiek, alde egitera behartu zituzten. Honen adibidea, 1794-1795 eko konbentzio Gerra da. Garai hartan, ospitale militar bezala erabili zen eta beranduago ere beste gerra batean hospitale bezala erabilia izan zen.

Santa Klarako elizaren zati bat barrutik.

ARTELANAK[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erretaula: 1744 eta 1746. urteen artean egin zen.  Egileak Ignazio Ibero eta Francico Azpiazu izan ziren baina eskulturak Tomas de Gargollok eginak dira. Gure herriko soilatasunarekin egina egon harren, Barroko estilokoa dela nabaria da. Obra honetan Santa Klara, San Antonio eta San Frantzisko agertzen dira. Tolosako, hiru santu ezagunenak, San Juanekin batera.
  • Alboetako aldareak: Izenak esaten duen bezala, elizaren alboetan kokatuta daude.Aldare altuenak 1752. urtean egin ziren, zehazki, Francisco de Letek egin zituen. Aldare hauetan Kristoren flagelazioa eta Xabierko Frantzisko kokatzen dira. Azpian, Ecce homoa eta lurreko amabirjinaren irudi erromanikoaren kopia daude. Goraldean, Populoren Amabirjina kokatzen da. Txikiagoak direnak, Francisco Ormaetxeak 1759.urtean egin zituen. Bertan Dolorosa eta San Jose agertzen dira.
  • Antxietaren erliebea: 1503an Santa Maria elizan sute bat egon zen, eta berregiten ari zirenean, erretaula bat egitea eskatu zien Antxietari. Baina hil egin zen 1588an  eta ez zuen bukatu. Orduan, sagrarioa bakarrik egin zuen eta Santa Klarara eraman zuten. Sagrario honetan Jesusen  gurutzeko jaitsiera erakusten da. Honek estilo erromanikoa du.
  • Iurreko Amabirjina: XII-XIII. mendean egin zela pentsatzen da. Amabirjina mota honi “Socia belli” deitzen zaio. Hauek batailetara eramaten ziren. Iurreko amabirjina San Blaseko ermitan zegoen baina Santa Klaran honen kopia bat dago.
  1. (Gaztelaniaz) «4. Santa Clara» turismoa.tolosa.eus 2021-07-02 (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  2. Tolosako turismo bulegoa