Lankide:Maria Cid Portilla/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Margaret Burbidge

Biografia

Margaret Burbidge, jatorriz Eleanor Margaret Peachey, Davenporten, Ingalaterra, 1919ko abuztuaren 12an jaio zen. Lehen urteak Londresen eman zituen. Lehenengo, lau urte zituela ikusi zuen zerua izartuta, Frantziara itsasontzian, amarekin. Zientziak korrika egiten zuen bere familian – gurasoak kimikoak ziren eta aitak asmatzeko joera zuen. Gurasoak zientzialari-familia batekoak ziren. Biak kimikoak ziren.

James Jeans, beste astronomo emankor bat, urruneko ahaidea ere bazen. Inoiz ezagutu ez ziren arren, berak idatzitako liburuak lortu zituen Gabonetako opari gisa. 12 urterekin jadanik, zenbaki handiekin liluratuta zegoen, eta oso murgilduta zegoen hauek irakurtzen.

Astronomia ikasi zuen Londresko University Collegen. 1940an hasi zen astronomian lanean, Bigarren Mundu Gerran zehar, Wilson teleskopio islatzailearekin behaketak eginez.Teleskopio islatzaile bat lortzeko lehen saiakeretako bat Sir Isaac Newtonena izan zen; hark uste zuen teleskopio islatzailea zela lenteen aberrazio kromatikoa saihesteko arrazoizko alternatiba bakarra. Optikan, aberrazio kromatikoa distortsio mota da, non lente baten okerraren ondorioz kolore guztiak ez diren era egokian fokatzen konbergentzia puntu berean. Distortsio hau, lenteek argiaren uhin-luzera desberdinetarako errefrakzio-indize desberdina dutelako gertatzen da.

Gerra amaitu orduko, Margaretek doktoretza-ikastaroa egin zuen Londresko University Collegen. Doktorego-tesia Be izarren azterketa espektroskopikoa zen (errotazio-abiadura oso handiak dituzte ezaugarri, 250 km/s ingurukoak). Margaretek astronomian aurkitu zuen bere bizitza intelektual eta profesionalaren helburu nagusia. Horregatik, doktoretza lortu eta gutxira, 1946an, beka bat eskatu zion Washington Carnegie Institutioni, Wilson Mendiaren Behatokian bere oharrekin jarraitzeko. Zoritxarrez, zehazten beka gizonezkoentzat bakarrik zela. Emakumeak lehiaketatik kanpo zeuden erabat eta beraz, beka ukatu egin zitzaion.

1948an, Margaret Geoffrey Burbidge-rekin ezkondu zen. Geoffrey fisikari ospetsua eta astrofisikaria zen.Beraz, 29 urterekin, Margaret Peachey Margaret Burbidge izena hartu zuen, ordutik ezaguna den bezala. 1950 eta 1951n, Margaret «Londresko Unibertsitateko Behatokian» aritu zen lanean.

1955ean eta 1956an, Wilson Mendiaren behatokiko begirale bat izatea lortu zuen eta teleskopiok erabiltzen utzi zioten, Geoffrey Burbidge senarrari, astronomo teorikoari, emandako bekari esker (1965eko abendura arte ez zen onartu erakunde honetako lehen astronomoa, Vera Rubin).


Margaret Burbidge
Informazio pertsonala
Jaiotze izena Eleanor Margaret Peachey


Jaiotze data 1919ko abuztuaren 12a, Davenport, Inglaterra

Nazionalitatea Estatu Batuarra eta ingelesa

Lan profesionala
Lana Astrofisikaria, astronomoa eta unibertsitate iEinstein rakas lea


Kidea

Acad Estadounidense de las Artes y las Ciencias

American Astronomical Society

-Asociación Estadounidense para el

Avance de la Ciencia

Royal Society (desde 1964)

Academia Nacional de Ciencias (desde 1978)


Sari garrantzitsuena Premio Mundial de Ciencias Albert Einstein(1988)



Ikerketak


Nukleosintesia

Hasieratik, Margaret Burbidgek taldea osatu zuen Geoffrey senarrarekin, William Fowler fisikariarekin eta Fred Hoyle astronomoarekin. Handik gutxira, 1957an, lau lagunek argitaratu zuten izarren barruan nukleosintesi prozeuari buruz egindako ikerketen emaitza. Horietako bati, William Fowler fisikoari, Fisikako Nobel Saria eman zioten 1983an, lan horrengatik. Azpieramanyan Chandrasekhar (1910-1995) jatorri indiarreko astrofisikari eta matematikari amerikarrarekin partekatu zuen.Margareten ekarpena garrantzitsua izan zen, elementu kimikoak izarretan (eta Eguzkian) nola sintetizatzen diren azaltzeko. Ikerketa horiek unibertsoan elementu kimikoak eratzeko erreakzio nuklear garrantzitsuak azaltzeko balio izan zuten.


Galaxiak

Galaxien eremuan egindako ekarpenak. Burbidgetarrek, Prenderκ astronomoarekin batera, galaxia baten lehen biraketa-kurba, eta haren masa kalkulatu zuten ikerketa argitaratu zuten.

Vera Rubin astronomoarekin ere zenbait galaxiaren abiadura bereziak aztertu zituzten, hala nola M82renak, eta zenbait galaxiaren nukleoetan leherketa-fenomenoak zeudela erakutsi zuten. 60ko hamarkadan aurreratu zuten azalpen hori berretsi egin da hainbat eta hainbat motatako behaketen bidez.

Azkenik, galaxien azterketari dagokionez, galaxietako gas ionizatuaren kantitate handia sekuentziatu zuten, galaxia eliptikoetatik espiraletara, eta izarren bilakaera-prozesuei ondrioz gertatzen zela esan zuten. Izar eboluzioa eso bilakaera prozesua, izar batek bere existentzian zehar jasaten dituen aldaketak dira.

Quasarrak

1960aren bukaeratik, Margaret Burbidgek Quasarrak aukeratu zituen ikerketarako eremu gogokoenentzat, hauek 1950aren amaieran aurkitutako astro oso bereziak ziren.

Haren senarra, Geoffrey Burbidge, ere erakarri egin zuten kuasarren argi-espektroek oso bereziak ziren gorriranzko lerrakuntzak erakusten zituztelako. Gorriranzko lerrakuntza objektu batek igorri edo islatzen duen erradiazio elektromagnetikoa, espektru elektromagnetikoan gorrirantz lerratzen denean gertatzen da.

Biak harrituta geratu ziren Stephan boskotearen ezaugarriekin. Galaxia-multzo horretan, galaxia horietako bat taldeko gainerakoekin interakzionatzen dagoela dirudi, eta bitartean gorriranzko lerrakuntza milaka argi-urtera dagoela adierazten du.

Quasarrak etengabe urruntzen ari zirela eta energia asko askatzen zutela ikertzea lortu zuten. Burbidgeak izan ziren unibertsoan ikusten ez dugun materia kantitatea ebaluatzeko metodo bat aurkitu zuten lehen astronomoak, Quasarren xurgatze sistemetan oinarrituta.

Lorpenak

Greenwicheko Behatokiko zuzendaria izan zen (1972–1973) . Han astronomia-irakaslea izan zen Fisika Sailean. Astrofisika eta Espazioko Zientzien Zentroko (Center for Astrophysics and Space Sciences at UCSD) lehen zuzendaria izan zen baita ere. Horrez gain,Hubble espazio-teleskopioaren garatzaile nagusietako bat izan zen.

American Astronomical Societyko lehendakaria izan zen. Gainera, astronomiako sari garrantzits asko jaso ditu. Besteak beste, 1977ko Jansky saria, 1982ko Bruce Domina, 1984ko Henry Russell Lectureship saria. Albert Einstein Munduko Zientzia Saria irabazi zuen 1988an eta 2005eko Royal Astronomical Societyko Urrezko Domina.


Erreferentziak

http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=3&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwiY3qKMqKzoAhVN4eAKHetlD-0QFjACegQIARAB&url=http%3A%2F%2Fwww-revista.iaa.es%2F36%2Fmargaret-burbidge&usg=AOvVaw2sg3BfGne22PbdvV0Y6mN_

https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=3&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwjNi67rj6zoAhWLERQKHaAAD80QFjACegQIBRAB&url=https%3A%2F%2Fwww.mujeresnotables.com%2F2019%2F11%2F22%2Fbiografia-de-margaret-burbidge-astronoma-britanica%2F&usg=AOvVaw0g3IzxelRHmhmJxZKASup5

https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=5&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwjNi67rj6zoAhWLERQKHaAAD80QFjAEegQIARAB&url=https%3A%2F%2Fmujeresconciencia.com%2F2015%2F08%2F12%2Fmargaret-burbidge-astrofisica%2F&usg=AOvVaw2HJ5R1ZC8fFeFJtOxVH--X

https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=6&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwjNi67rj6zoAhWLERQKHaAAD80QFjAFegQIBBAB&url=https%3A%2F%2Fwww.britannica.com%2Fbiography%2FMargaret-Burbidge&usg=AOvVaw1xkXF_SmA__KPxbSfQ2H74

http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=9&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwjNi67rj6zoAhWLERQKHaAAD80QFjAIegQIChAB&url=http%3A%2F%2Ftheconversation.com%2Fmargaret-burbidge-at-100-the-trailblazing-astronomer-who-wouldnt-take-no-women-for-an-answer-121734&usg=AOvVaw068SJ5AgXniS6QeDNnejf4

https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=10&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwjNi67rj6zoAhWLERQKHaAAD80QFjAJegQIBxAB&url=https%3A%2F%2Fpeoplepill.com%2Fpeople%2Fmargaret-burbidge%