Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mariajemena/Proba orria


Amiral gorri

Amiral gorri Euskal Herrian aurkitzen den tximeleta bat da. Intsektuen taldekoa da beraz.

Amiral gorri beltza, txuria eta laranja da. Hegalak beltzak dira. Hegaleen beheko ertzak laranjak dira puntu beltz batzuekin. Hegalen goiko aldeek marra laranjak eta txuriak dituzte. Amiral gorri tximeletak nahiko handiak dira: 5 zentimetro luzeera eta 7 zentimetro zabalera.

Tximeleta hau ia mundu osoan zabalduta dago, leku hotzetan izan ezik. Euskal Herrian ere edozein gunetan aurki dezakegu goi-mendietan izan ezik.

Imagoa, tximeleta heldua alegia, zuhaitzen sapa eta loreen nektarraz elikatu ohi da, batez ere. Beldarra, berriz, asun eta lupulu hostoez elikatu ohi da.