Lankide:Mariamrtz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Desadostasun eta bateratasun handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan desberdintasun handiak daude Lehenengo eta Hirugarren Munduen artean. Munduaren iparraldea eta hegoaldea gehienetan batera doaz. «Hirugarren Mundua/Hegoaldea» deritzogu eta «Lehenengo Mundua/Iparraldea» Munduaren iparraldea aberatsagoa eta garatuagoa baita, aldiz, Hegoaldea ez dago hain garatuta eta orokorrean behartsuagoa da.

Pentsatzeko era horri aurre egiteko, 1980. hamarkadaren amaieran, zenbait adituk munduaren dinamikan aldaketa bat lortzeko aldaketa bat proposatzen hasi ziren, eta horri Bateratasun Handia deitu zioten. Jack A. Goldstone eta bere kideek aipatu zutenez, «XX. mendean, Lehen Mundu Gerra baino lehenago eta 1970. hamarkadan zehar Desadostasun Handia mailarik gorenera heldu zen. Hurrengo bi hamarkadetan gorabeherak egon ziren eta 1980. hamarkadaren amaieran Bateratasun Handiak ordezkatu zuen, Hirugarren Munduko herrialde gehienen ekonomia tasa Lehenengo Munduko herrialde askorena baino gehiago handitu zen».

Beste batzuek Gerra Hotzaren garaiko lerrokatzeetara itzuli zirela ikusi zuten (Mackinnon, 2007; Lucas, 2008), 1990-2015 bitartean funtsezko aldaketak egon ziren geografian, mundu mailako ekonomian eta harreman dinamikan egungo zein garapen bidean daude potentzien artean. Ez nahitaez Lehen, Bigarren eta Hirugarren Munduko terminoen esanahi klasikoa birdefinituz, baizik eta munduko zein potentziari edo herrialde-koaliziori dagokion elkarketaren bidez, adibidez, G7, Europar Batasuna, ELGA; G20, LPEE, BRICS, Asiako Hego-Ekialdeko Elkartea, Afrikako Batasuna eta Eurasiako Batasun Ekonomikoa (EBE).