Asiako Hego-ekialdeko Elkartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Asiako Hego-ekialdeko Elkartea
Egoitza Jakarta (Indonesia)
Kideak 10 estatu
Idazkari Nagusia Surin Pitsuwan
Sorrera 1967ko abuztuaren 8a
Association of Southeast Asian Nations (orthographic projection).svg
Erakundearen webgunea

Asiako Hego-ekialdeko Elkartea[1] (ingelesez: Association of Southeast Asian Nations edo ASEAN) hego-ekialdeko Asiako hamar herrialdek osaturiko erakunde geo-politiko eta ekonomikoa da. 1967ko abuztuaren 8an Bangkoken Indonesia, Malaysia, Filipinak, Singapur eta Thailandiak sortua, egun Brunei (1984tik), Myanmar, Kanputxea, Laos eta Vietnamera (1995etik) zabaldu da. Bere helburua eskualdeko garapen ekonomiko, sozial eta kultural garatzea da.

Erakundeak 4,46 milioi km2 azalera (Lurraren %3a) eta 600 milioi biztanle (Lurraren %8,8a) ditu. Ekonomia bakarra balitz, munduko 9. eta Asiako 3. handiena izango litzateke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu eta hasierako urteetan elkarte kideen arteko lotura ez zen oso estua. 1970. urtearen hamarkadaren erdi aldera, ordea, zenbait kidek bizi zuten ekonomia hazkunde aldi oparoa eta Vietnamgo gerra amaitu berriak Asiako hego-ekialdera ekarri zuen indar egoera berria zela medio, kohesio berria hartu zuen elkarteak. Gerra hotzaren amaierarekin batera elkarteko kideek eskualdean zuten indarra areagotu zen, eta politika berriekin batera, elkartekideen eragina eta ekonomia hazkundea asko indartu ziren. Hala, 1990eko hamarkada osoan zehar ASEAN elkartearen eragina berebizikoa izan zen eskualdeko merkataritza zein politika erabakietarako. 1992. urtean elkartekideek merkataritza askerako eremua sortu zuten beren ekonomien artean. Urrats berriak herrialdeen arteko elkar trukea areagotzea zuen helburua, eta merkataritzari eta inbertsioei oztopoak kendu zitzaizkien horretarako. Egun erakundeak lanean dihardu 2003. urterako erabateko merkatu bateratu bat sortzeko, horretarako herrialde kideen arteko muga-zergen beherapenak ezarriz, eta oro har, eremu horretako ekonomia hazkundea sustatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asiako Hego-ekialdeko Elkartea Aldatu lotura Wikidatan


Politika Artikulu hau Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.