Edukira joan

Lankide:Mauricg10/ICloud

Wikipedia, Entziklopedia askea

iCloud [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

iCloud hodei-biltegiratze eta hodei-konputazioko zerbitzu bat da. Apple Inc enpresak 2011ko urriaren 12an atera zuen merkatuan.

iCloud zure informazio garrantzitsuena (argazkiak, artxiboak, segurtasun kopiak, etab.) seguru, eguneratu eta eskuragarri mantentzen laguntzen du zure gailu guztietan. Sistemak Apple motako gailu guztietan integratuta dago, hasieran 5 GB-eko biltegiratze tartearekin erabiltzaile bakoitzarentzat. Gainera, iCloud eguneratzerakoan, biltegiratze tarte handiagoaz gozatu ez ezik, maila hobeagoko funtzioetaz ere goza dezakezu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

iCloud Apple-ren hodeiko konputazio zerbitzuetako azkena da. Aurreko zerbitzu hauek ordeztu ditu: iTools 2000n, .Mac 2002an eta MobileMe 2005ean. MobileMe 2012ko ekainaren 30ean etengo du zerbitzua, eta iCloud-en aurkezpenetik aurrera, konturen bat duen edozein pertsonak doan lekualdatu ahalko da. 2011ko ekainean, RBC Capital Markets kanadiar bankuak ikusi zuen iPhone-ren jabeen %76k iCloud erabiltzeko asmoa zuela zerbitzua martxan jartzen zenean, eta 150 milioi pertsona iCloud-en inskriba zitezkeela iragarri zuen. www.icloud.com webgunea 2011ko abuztuaren hasieran martxan jarri zuten Appleren garatzaileentzat. 2011ko urriaren 12an deskargatzeko gai jarri zen iTunes eguneratuz, eta 20 milioi erabiltzaile izan zituen astebete baino gutxiagoan.

Back to my Mac[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MobilMe zerbitzuaren atal bat, Back to my Mac, iClouden gehitu zuten.[2] Zerbitzu honek urrunetik Apple identifikazio berdineko beste ordenagailuekin konektatzeko aukera ematen du, beti eta zerbitzua aurrez aurretik aktibatuta eduki.

iCloud Apple motako gailu guztietan jatorrizko zerbitzu bat da. Horrek esan nahi du zure edukia, argazkiak, artxiboak eta notak, babestuta, eguneratuak eta beti eskuragarri daudela non-nahi. Gainera, automatikoki dabil, ez izateko inolako kezkarik. iCloud-ek 5 GB-eko doako biltegiratzea eskeintzen du, eta behar adina espazioa gehitzea oso erraza da.

Jasandako gailuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

iCloud-ek iOS 5 edo ondorengoren bat duen gailu bat behar du, edo Mac bat OS X Lion, kontu berri bat sortzeko. Konputagailuarekin sinkronizazioa ahalbidetzeko Windows Vista edo ondorengoren bat behar du, iCloud Control Panel eta, hautazko bezala, Outlook 2007 edo ondorengo bat egutegia, kontaktuak eta oroipengarriak sinkronizatu ahal izateko. iCloud-erako online sarbideak web nabigatzaile bateragarri behar du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

iCloud doako zerbitzua da, eta 5 GB-ko hodei-biltegiarekin dator. Erabiltzaileak iCloud+era harpidetu daitezke 2 TB arteko biltegiratze gehigarrirako.

Segurtasun-kopia eta leheneratzea [3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

iCloud-ek iOS 5 edo geroago exekutatzen dituzten iOS gailuen konfigurazioa eta datuak kopiatzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Kopiatutako datuek argazkiak eta bideoak dituzte Camera Roll-en, gailuen doikuntzak, aplikazioen datuak, mezuak (iMessage, SMS eta MMS), dei-tonuak eta ikusizko ahots-mezuak. Gailua blokeatuta eta WiFi eta energia-iturri bati konektatuta dagoenean egiten dira egunero segurtasun-kopiak. Appleren edozein gailuk gaizki funtzionatzen badu, berrezartze-prozesuan, iCloud-ek datu guztiak eta Appleren datuak berrezartzeko aukera ematen du, baldin eta gailua iCloud-ekin sinkronizatu eta kopiatu bada.

iCloud Photos [4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

iCloud Photos iOS 8.1 edo geroagoko ezaugarri bat da, eta OS X Yosemite (10.10 bertsioa) edo geroagokoa, web aplikazioetarako sarbideaz gain. Zerbitzuak erabiltzailearen argazki guztiak gordetzen ditu, jatorrizko bereizmena eta metadatuak mantenduz. Erabiltzaileek iCloud argazkiak eskura dituztenean iCloud Photos aplikazio berriaren bidez edo iCloud.com-en iCloud Photos web aplikazioaren bidez eskuratu ahal izango dituzte gailu bakoitzak argazkiak gordetzeko erabili behar duen tokiko biltegiratze kopurua mugatzen laguntzen du (bereziki biltegiratzeko gaitasun txikiagoa dutenak).

Pribatutasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datuak zifratu gabe gordeko dira iCloud-en, beraz, Apple eta AEB-ko gobernuak datuetara sartzeko eskubidea izango dute.

Txina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako erregulazioak betetzeko, 2018ko otsailean Apple-ek iragarri zuen bere Icloud zerbitzariak txinan kokatuta egongo zirela.

2021eko ekainaren 7an, Apple-ek iragarri zuen bere pribatasun ezaugarri berria ez zuela txinan funtzionatuko, erregulazio arrazoiak direla eta.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) iCloud. 2022-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  2. (Ingelesez) «iCloud» Apple (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  3. (Ingelesez) iCloud. 2022-11-04 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  4. (Ingelesez) iCloud. 2022-11-04 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  5. (Ingelesez) Greenshift Reviewit Homepage - WavBand. 2022-03-30 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).


iCloud gaztelaniaz Wikipedian

iCloud ingelesez Wikipedian