iTunes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

iTunes multimedia edukien denda eta medio erreproduzitzaile bat da, Applek iPodak, iPhoneak eta iPadak erreproduzitu, antolatu eta sinkronizatzeko eta musika erosteko garatua. Mac OS X, Windows 2000, Windows XP, Windows Vista eta Windows 7 sistema eragileetan oinarritutako ordenagailuekin bateragarria da. iTunesen lehen bertsioetako batzuek Mac OS 9rekin ere funtzionatzen zuten.

SoundJam MPan —MP3rako aplikazio ospetsu batean— oinarritutako sisterma da iTunes eta Casady & Green konpainiak sortu zuen. Applek SoundJam MPren eskubideak erosi zituen eta laster estreinatu zuen iTunesen lehen bertsioa, SoundJam MPren oso antzekoa zena. 2011ko abenduaren 13an denda Latinoamerikako 16 herrialdetan merkaturatu zen, horien artean Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile eta Peru.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

iTunesen erabiltzaileek euren musika erreprodukzio zerrendetan antolatzeko, fitxategietako informazioa editatzeko, CDak grabatzeko, fitxategiak hainbat formatutara bihurtzeko, iTunes Store dendaren bidez musika Internetetik erosteko eta musika modu grafikoan erakusten duen bistarazle bat aktibatzeko aukera dute. iTunesen beste berrikuntzetako bat "adimendun erreprodukzio zerrendak" dira, automatikoki, erabiltzaileak aukeratutako bilaketa irizpide baten arabera kantuak detektatzen dituena, datu base bat bezala.

Erreprodukzio zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreprodukzio zerrenda estatikoaren aukeraz gain, iTunesek adimendun erreprodukzio zerrendak ere erabiltzea ahalbidetzen du. Zerrenda horiek automatikoki eguneratzeko konfiguratuak izan daitezkeen hautaketa irizpidedun zerrenda pertsonalizatu batean oinarrituta daude. Hainbat irizpide erabil daitezke zerrendaren arloak antolatzeko. Erreprodukzio zerrendak ausaz edo sekuentzia bidez entzun daitezke. Kantuak ausaz erreproduzitzeko irizpidea bilduma edo egile beraren zenbait kantu bata bestearen atzean erreproduzitzeko konfigura daiteke (berria iTunes 5.0tik). iTunes DJ ere konfigura daiteke, esaterako, bost izarreko kalifikazioa duten kantuak soilik hautatuz.

iTunes DJ erreprodukzio zerrenda DJ soil gisan pentsatuta dago. Aurrez erabakita, liburutegitik edo beste erreprodukzio zerrenda batzuetatik kantuak ausaz aukeratzen ditu. Erabiltzaileek aukeraketa automatikoa eragoz dezakete, kantuak ezabatuz (iTunesek berriak bilatuko ditu ezabatutakoak ordezteko) edo beren kantuak gehituz, drag-and-drop edo testuinguru menuaren bidez.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ITunes Aldatu lotura Wikidatan