Lankide:Mikelsa97

Wikipedia, Entziklopedia askea

Grabitazio-leiarra objektu urrun baten (argi-iturria) eta begiralearen artean kokatuta dagoen materia banaketa izango da. Grabitazio-leiarrak objektu urrunak sortutako argia desbideratu ahal izango du. Desbideratu ahal izango duen argi kantitatea Albert Einstein-en erlatibitate orokorraren teoriak aurresan dezake zehaztasun handiarekin (Fisika klasikoak aurresaten duen kantitatea erlatibitate orokorrak aurresaten duenaren erdia izango da).

Einsteinek 1912. urtean honen inguruko kalkulu ez argitaratuak egin zituen, baina, oro har, Orest Khvolson (1924) eta Frantisek Link (1936) hartzen dira fenomeno fisiko hau azaldu zituen lehenengo fisikaritzat. Dena den, grabitazio-leiarrak Einsteinekin erlazionatu ohi dira 1937. urtean idatzitako artikuluaren ondorioz.

Fenomeno fisiko hau ez zen 1979. urtera arte behatu, Twin QSO (SBS 0957 +561) quasarrak sortzen zituen bi irudiak behatu baitziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isaac Newton-ek objektu masibo batek argia desbideratu zezakeela suposatu zuen 1704. urtean Opticks liburuan. Henry Cavendish eta Johann Georg von Soldner fisikariek azaldu zuten ere Newtonen grabitazioak objektu masibo baten argiaren desbideraketa aurresaten zuela, 1784 eta 1801 urteetan hurrenez hurren. Soldnerrek egindako kalkuluak Einsteinek 1911. urtean errepikatu zituen baliokidetasun printzipioan oinarrituz soilik. Halaber, 1915. urtean Einstein, erlatibitate orokorraren teoria garatzen zegoen bitartean, Soldnerrek eta berak lortutako emaitzek benetako balioaren erdia soilik aurresaten zutela konturatu zen (espazio-denboraren kurbadura lokala arbuiatzen zutelako gorputz masiboen inguruetan).

Arthr Eddington, Frank Watson Dyson eta hauen laguntzaileek argiaren desbideraketa behatu zuten lehenengo aldiz 1919ko maiatzaren 29an gertatutako eguzki eklipsean. Ekilpsearen ondorioz Eguzkiaren inguruko izarrak erraz ikus zitezkeen. Behaketak toki desberdinetan egin ziren aldi berean: Sobral (Brasil) eta São Tomé eta Principen. Argia Eguzkiaren ingurutik pasatzean desbideratzen zen, beraz, izarrak ikusi behar ziren tokitik kanpo ikusi ziren. Aurkikuntza honen ondorioz, Einsteinen teoriak arrakasta mundiala izan zuen. Einsteini galdetzean Eddingtonek egindako aurkikuntzak erlatibitate orokorraren teoria frogatuko ez balu, hurrengoa erantzun zuen: "Jaingoikoarengatik sentitzen dut. Teoria zuzena da." ("Then I would feel sorry for the dear Lord. The theory is correct anyway.")