Edukira joan

Lankide:Mirentxu.sasieta/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Edukiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur botilaren barruko espazioa

Edukiera toki, objektu edo ontzi baten barruko espazioari deritzo. Demagun ur botila bat dugula. Botilaren barruko espazioa edukiera da eta litrotan neurtu ohi da. Botilaren edukiera, beraz, 0,5 litro litzateke edo beste neurri baliokide bat, esaterako, 500ml.

Edukiera litrotan neurtzea ohikoena izan arren, litroa baino unitate handiagoak eta txikiagoak ere badaude.

Litroa baino handiagoak diren unitateak: Kilolitroa (kl), hektolitroa (hl) eta dekalitroa (dal). Hauek edukiera handiak neurtzeko erabiltzen dira, igerileku batean sartzen den ur kopurua neurtzeko, adibidez.

Igerilekua.

Litroa baina txikiagoak diren unitateak: Dezilitroa (dl), zentilitroa (cl), eta mililitroa (ml) dira. Unitate hauek, edukiera txikiak neurtzeko erabili ohi dira, edalontzi bateko ur kopurua neurtzeko, adibidez. 

Edukiera unitateen taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela kokatzen dira taulan unitate handienetik txikienera. Handiena beraz kl izango da eta txikiena berriz ml.


Unitate aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibidez, kilollitro bat 1000 litro dira. Baina nola dakigu hori?

Unitate batetik bestera pasatzeko, x10 ala :10 egiten da. Unitate handiago batetik txikiagora batetara pasatzeko biderkatu egiten da (x10). Aldiz, txikiago batetik handiago batetara igarotzeko zatitu egingo dugu (:10).

ADIBIDEZ:

1 kilolitro zenbat litro dira?

- 1kl  x10 x10 x10 = 1000l

- 1kl x 1000 = 1000l

Bi kasuetan emaitza berdina izango da.

1kl = 1000 litro


Adibide praktikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo unitate hauek litrotara pasko ditugu:

Azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1- UNITATE TXIKIAGO BATETIK HANDIAGORA: 4000ml zenbat litro dira?

  • Taularen bitartez:

4000ml zenbat litro diren jakin ahal izateko, taulara joan eta dugun zifraren azken zenbakia 4000 (azken 0a)  dagokion unitatearen zutabean kokatuko dugu, ml zutabean kasu honetan. Ondoren, zifra osatzeko falta diren beste zenbakiak aurreko zutabeetan kokatuko ditugu 4000.

Zenbaki guztiak taulan kokatuta ditugunean, zein unitatetara pasa nahi dugun ikusiko dugu,  kasu honetan, litroak dira. Hori horrela,  taulan L zutabearen azpian kokatzen den zenbakiari begiratuko diogu,  eta 4 zenbakia dela ikusiko dugu, beraz, 4 litro izango dira 4000ml.

kl hl dal l dl cl ml
Nola kokatzen da? 4 0 0 0
Emaitza 4 0 0 0
  • Eragiketen bitartez (biderketa edo zatiketaren bitartez):

Mililitroa litroa baino txikiagoa denez, litrotara arte iristeko zatitu egin becar dugu.

- 4000 :10 :10 :10= 4

- 4000:1000 = 4

Bi kasuetan emaitza berdina izango da.

2- UNITATE HANDIAGO BATETIK TXIKIAGORA: 2 dal zenbat litro dira?

  • Taularen bitartez.

Lehen egin bezala, 2 zenbakia dal zutabean kokatuko dugu. 2 dal zenbat litro dira?

Beraz, litroen zutabera arte, 0 ak gehitzen joango gara, kasu honetan bakarra. Hori dela eta, 2 dekalitro 20 litro dira.

kl hl dal l dl cl ml
Nola kokatzen da? 2
Emaitza 2 0
  • Eragiketen bitartez (biderketa edo zatiketaren bitartez)

Dekalitroa litroa baino handiagoagoa denez, biderkatu egingo dugu.

- 2x10 = 20

3- KOMAREN KASUA: bi adibide praktiko aztertuko ditugu:

1.Adibidea:  zenbat litro dira 0,9 hl?

  • Taularen bitartez:

0,9 hl ditugu eta zenbat litro diren jakiteko taulara joko dugu:

- 0, 9 hektolitro zutabean kokatuko dugu

- 0,9 dekalitrorenean.

Beti kontutan hartu behar da unitatea, hau da, komaren aurretik dagoen zenbakia. Kasu honetan  0,9 da eta hau adierazten zaigun unitatearen zutabean kokatu behar da beti; gure kasuan,  hektolitroarenean.

Horrela, bi unitate dira mugitu behar ditugunak, beraz, koma eskuin alderuntz unitate bat mugituko dugu eta ondoren zero bat gehituko dugu litroaren zutabera iritsi arte. Koma ere, litroaren zutabera arte mugituko litzateke eta 90,  geratuko zen. Baina 90 ondoren koma egoteak ez duenez ezertarako balio desagertu egiten da.  Beraz, 0,9 hektolitrol 90 litro dira.

kl hl dal l dl cl ml
Nola kokatzen da? 0, 9
Emaitza 0, 9 0
  • Eragiketen (biderketa edo zatiketaren bitartez):

Hektolitroa litroa baino handiagoagoa denez, biderkatu egingo dugu.

- 0,9 x10 x10 = 90

- 0,9 x 100= 90

Bi kasuetan emaitza berdina izango da.

2.Adibidea: 0,3cl zenbat litro dira?

  • Taularen bitartez

0,3 zentilitroaren zutabean kokatuko dugu eta 0,3 berriz, mililitroarenean. Kokapenak kontuan izanik, koma bi unitatez ezkerralderuntz mugitu behar dugu, eta litroaren zutabean geratuko litzatzeke koma. Aurretik aipatu bezala, koma beti adierazten edo eskatzen zaigun unitatearen zutabean kokatu behar da. Horrela 0,3 zentilitro, 0,003 litro izango dira.

kl hl dal l dl cl ml
Nola kokatzen da? 0, 3
Emaitza 0, 0 0 3
  • Eragiketen bitartez (biderketa edo zatiketaren bitartez).

Zentilitroa litroa baino txikiagoa denez, litrotara arte iristeko zatitu egin behar dugu.

- 0,3 : 10 :10 = 0,003

- 0,3 :100 = 0,003

Bi kasuetan emaitza berdina izango da.