Lankide:Muiredia/Monsta X

Wikipedia, Entziklopedia askea

Monsta X (Hangul몬스타엑스; estilizatua: MONSTA X) Hego Koreako mutil talde bat da, Starship Entertainment-ek No.Mercy biziraupen reality programaren bidez sortua. Gaur egun sei kidek osatzen dute taldea: Shownu, Minhyuk, Kihyun, Hyungwon, Joohoney eta IM. Wonho kide ohiak taldea 2019ko urrian utzi zuen.

Monsta Xek 2015eko maiatzaren 14an egin zuen debuta, Trespass izeneko EParekin. [1] 2017ko martxoan, taldeak estudioko lehen lana eta The Clan album bildumako azken zatia, The Clan Pt. 2.5: The Final Chaper kaleratu zituen. [2] 2018az geroztik, taldearen japonierazko hiru singlek Japoniako Recording Industry Association elkartearen urrezko ziurtagiria lortu dute; 2019az geroztik, euren Koreako sei albumek platinozko ziurtagiria lortu duten. 2020ko otsailean, Monsta Xen All About Luv ingelezesko lehen diskoa bosgarren postuan sailkatu zen AEBetako Billboard 200 zerrendan, eta zazpigarren postuan <i id="mwNw">Rolling Stone</i> Top 200 zerrendan. [3]

Debutaz geroztik, Monsta X estilo oldarkorragatik da ezaguna; hip hop, EDM eta pop elementuak konbinatzen ditu. "Instrumental ozen, zalapartatsu, elektronikoan, rap bertso zitaletan eta ahots erakargarrietan oinarritutako" estilo olkarkor horrek eragina izan du K-poparen laugarren belaunaldian. [4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014–2015: No.Mercy eta taldearen debuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monsta X Los Angelesen, 2015eko KCON musika jaialdian

2014ko abenduan Starship Entertainment eta Mnetek abian jarritako No.Mercy izeneko biziraupen programa baten ondorioz sortu zen taldea.[5] Hamar ataletan zehar, hamabi aprendizek (hamahiru, behin IM lehiaketan sartu ondoren 8. atalean) elkarren aurka lehiatu ziren hainbat ikuskizunetan, eta batetik hamabira sailkatu zituzten; lehena onena eta hamabigarrena txarrena. Epaileek ezarritako erronkei eta emanaldiei jarraituz, sailkapenaren arabera aldatzen zen izen-etiketa bat ere eraman behar izan zuten. Ikuskizunerako, parte hartzaileek Starship Entertainmenteko artistekin lan egin zuten zuzenean; besteak beste, Hyolyn, K.Will, Mad Clown eta Soyou, baita Rhymer, San E, Giriboy eta Genius Nochang artistak. Artista horiek epaile gisa ere aritu ziren, lehiakideen sailkapena egiteko. [6] Azken misiorako, ordura arte iritsitako bederatzi kideek hiruko hiru talde osatu zituzten, haien artean lehiatzeko. Monsta Xeko zazpi kideak azken atalean hautatu zituzten: Shownu, Wonho, Minhyuk, Kihyun, Hyungwon, Jooheon eta IM. [7]

No.Mercy programak 2014ko Deokspatch web-serie eta spin-off-a ere ekarri zuen berekin. Deokspatch abenduan hasi zen emititzen; helburua zen lehiaketaren alde informalagoa eta arinagoa erakustea, jendeak aprendizak hobeto ezagutzeko. 2015eko maiatzaren 14an Deokspatch X gisa jarraitu zuen, eta 2015eko urrian Deokspatch X² gisa. Denboraldi horiek Monsta X sortu berriaren barietate programetako partaidetzan zentratu ziren. [8] [9]

Taldearen izenak, "Monsta X", esanahi bikoiza du: "Monsters conquering the K-pop eszena konkistatzen duten munstroak" eta "nire izarra" ("mon" partikulak "nire" esan nahi du frantsesez). Xak existentzia ezezagun bat sinbolizatzen du. [10] Jooheon, Hyungwon eta IM kideek "Interstellar" abestia ere kaleratu zuten; 2015eko otsailaren 12an Yella Diamond-ek azken misiorako ekoitzi zuen. [11]

Monsta Xek 2015eko maiatzaren 14an egin zuen debuta,Trespass EPa kaleratuz. [1] Izen bereko abestia Rhymerek ekoitzi zuen, eta honela deskribatu zuen: "Monsta Xen izaera berezia islatzen duen abesti sendo eta zirraragarria da". [12] Trespassek zazpi iabesti biltzen ditu. Jooheon rapperra mini-diskoaren ekoizpenean gehien parte hartu zuen kidea izan zen; hainbat abesti konposatu zituen, besteak beste, One Love, Steal Your Heart eta Blue Moon. Monsta Xen beste rapperrak, IMek, hainbat abestiren rapak sortzen parte hartu zuen. Kihyunek eta Wonhok ere EPrako abestien letrak idatzi zituzten. [13]

Irailaren 1ean, taldeak bigarren lana argitaratu zuen: <i id="mwgA">Rush</i>. Izen bereko abestia Giriboyk ekoitzi zuen, eta taldearen sinadura estiloren adierazgarritzat deskribatzen da. Keone Madridek dantzaren koreografia egin zuen, eta Joo Hee-sunek bideoklipa zuzendu zuen. [14] Mini-albumak Mad Clown, Crybaby eta Rhymerrek ekoitzitako sei abesti ditu. Jooheonek sei abestietatik bosten rapa sortzen ere parte hartu zuen, eta IM kideak lau abestitan parte hartu zuen, "Rush" barne. [15]

2015ean, Monsta Xek AEBetako lehen agerraldia egin zuen Los Angelesen, 2015eko KCON musika jaialdian.[16] Monsta Xek Next Generation Asian Artist saria jaso zuen 2015eko Mnet Asian Music Awards sarietan, eta 1theK Performance Award saria 2015eko Melon Music Awards sarietan. [17] [18]

Talentu artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monsta X estilo berezia izateagatik da ezaguna. Askotan, haien musika bizitzat edo oldarkortzat izan da deskribatua; izan ere, hip hop, EDM eta pop elementuak uztartzen dituzte. [19][20] Philip Merrillek Grammy sarien berrien webgunean idatzi zuen taldearen estiloa K-poparen eszenan nabarmena dela: Monsta X-ek "haien korear jatorri eklektikoa AEBetako rap, rock eta poparekin nahastuz, errebote erritmikoko taupada bat sortzen dute; baita rapetan kokatzeko moduko letra gogorrak, eta entzulea entretenitzeko nahikoa diren melodiak ere. Hori guztia, testuinguru zabalago batean: rocka". [21] "Instrumental ozen, zalapartatsu, elektronikoan, rap bertso zitaletan eta ahots erakargarrietan oinarritutako" estilo olkarkor horrek eragina izan du K-poparen laugarren belaunaldian. [4]

Askotan estilo biziagatik ezagunak diren arren, Monsta Xen diskoak sarritan abesti bizien eta balada leunen arteko nahasketa izan ohi dira. Adibidez, Radio.comeko Michael Ceriok honela deskribatu zuen Follow: Find You albuma "baladen eta potentzia handiko abestien oreka" gisa deskribatu zuen. [22] Euren ingelesezko All About Luv diskoa taldearen koreerazko lan askorekiko soinu aldaketagatik nabarmendu zen; "dantzara zuzendutako albuma" baino, "sentimentaltasun eta leuntasun sentsazio izugarrian" zentratutako albuma da. [23] Diskoak ere frogatu omen zuen "K-popak hizkuntza-hesiak gainditzen dituela". [24]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Shownu (Hangul셔누 ) – liderra, abeslaria
  • Minhyuk (민혁) - abeslaria
  • Kihyun (기현) - abeslaria
  • Hyungwon (형원) - abeslaria
  • Joohoney [25] (주헌) - rapperra
  • IM (아이엠) - rapperra

Kide ohia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wonho (원호) - abeslaria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koreerazko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Clan Pt. 2.5: The Final Chapter (2017)
  • Take.1 Are You There? (2018)
  • Take.2 We Are Here (2019)
  • Fatal Love (2020)

Japonierazko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Piece (2018)
  • Phenomenon (2019)
  • Flavors of Love (2021)

Ingelesezko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • All About Luv (2020) [26]
  • The Dreaming (2021)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazki bizidunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Sarea Seriea Rola Erref.
2019 Cartoon Network We Bare Bears Beraiek

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Sarea Seriea Rola Erref.
2015 KBS2 Ekoizleak Beraiek [27]
Naver telebistako aktorea High-End Crush [28]
2016 iQiyi Arratsalde on, irakaslea [29]
2017 KBS2 Sakatu Goia [30]
2021 Unibertsoa 51. Arloa: Kodea [31]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Ohar Erref.
2021 Monsta X: The Dreaming Beraiek Dokumentala/Kontzertu filma [32]
Urtea Sarea Programa Erref.
2014–2015 Mnet No.Mercy [33]
1K Deokspatch
2015 Deokspatch X [8]
Deokspatch X²
2016 Right Now! [34]
2017 V Live No Exit Broadcast [35]
JTBC2 Monsta X-Ray [36]
Monsta X-Ray 2 [37]
2018 Monsta X-Ray 3 [38]
Rakuten Viki When You Call My Name (with Gallant) [39]
2019 TWOTUCKGOM (투턱곰) Monsta X's Puppy Day [40]
2020 Monsta X's TWOTUCKBEBE Day [41]
Monsta X's Glamping with TTG
KT Seezn Monsta X's on Vacation [42]
TWOTUCKGOM (투턱곰) Monsta X's Newtroland [43]
2021 Naver Now Let's Go [44]
Universe MX Review
Speak Out, Monsta X!
SSAP-DANCE
Folktale Chaos [45]

Birak eta kontzertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako birak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengo zuzenekoa "X-Clan Origins " (2016-2017)
  • Japoniako lehen zuzeneko bira "Piece " (2018)

Mundu birak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beautiful World Tour (2017)
  • The Connect World Tour (2018)
  • We Are Here World Tour (2019)

Kontzertu birtualak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Live From Seoul With Luv (2020)

[[Kategoria:K-pop musika taldeak]]

  1. a b Ahn, Sung-mi. Monsta X goes for street style. . Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "kh1" defined multiple times with different content
  2. Jie, Ye-eun. Monsta X gears up for fresh release. .
  3. Rolling Stone Top 200 Albums Chart. .
  4. a b Firth, Abigail. K-pop wonders MONSTA X delve into their best album yet, and what's still to come…. .
  5. Choi, Shin Ae. Mnet and Starship to Launch Survival Program 'No.Mercy' to Debut New Hip-Hop Boy Group. .
  6. Lee, Mi-young..
  7. Park, Gyu-oh. New idol group to be born through Mnet's 'No.Mercy'. .
  8. a b Glasby, Taylor. From survival show rookies to K-Pop stars. .Glasby, Taylor (August 23, 2017). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "dazed" defined multiple times with different content
  9. Yeo, Ye-rim. K-pop acts shift their focus from local to global: Capitalizing on the hunger for Korean culture abroad, groups focus on foreign fans. .
  10. Jung, Joon-hwa..
  11. Sung, Jin-hee..
  12. Lee, Jeong-hyeok..
  13. Herman, Tamar. New K-Pop Boy Band Monsta X To Debut This Week With Self-Produced Songs. .
  14. Jang, Yunjeong..
  15. Won, Ho-jung. Monsta X returns with 'Rush'. .
  16. Txantiloi:Cite magazine
  17. 2015 MAMA Winners. .
  18. So, Min-seop. 몬스타엑스(MONSTA X), 2016 아이치이 시상식 '오프닝' 장식... 대륙을 홀리다. .
  19. Txantiloi:Cite magazine
  20. Txantiloi:Cite magazine
  21. Merrill, Philip. Monsta X Bring The Beat With 'Jealousy', Plan U.S. Summer Tour. .
  22. Cerio, Michael. Monsta X Continue the Story on 'FOLLOW – FIND YOU'. .
  23. Herman, Tamar. Monsta X Breaks Down First All-English Album 'All About Luv,' Including a Special Song Dedicated to the Fans. .
  24. Kim, Jae-ha. Monsta X's 'All About Luv': Album Review. .
  25. Sung, Mi-kyung..
  26. ALL ABOUT LUV by Monsta X. .
  27. Park, Yu-ji..
  28. .
  29. Kim, Young-shin. MONSTA X to Appear in a Chinese Web Drama. .
  30. Hwang, Ji-young..
  31. Jeong, Byeong-geun. 몬스타엑스·강다니엘, 유니버스 예능 콘텐츠 첫 주자. .
  32. Ahn, Byung-gil. 몬스타엑스, 영화로 만난다…내달 개봉 확정. .
  33. Park, Gyu-oh. New idol group to be born through Mnet's 'No.Mercy'. .
  34. Kim, Na-eun. MONSTA X Joins in Its First Real Variety Show. .
  35. Noh, Yoon-jung..
  36. Jeong, Jeewon..
  37. Monsta X, JTBC2 Exclusive Variety Program 'Monsta X-Ray 2' First Broadcast on July 13th. .
  38. .
  39. Benjamin, Jeff. Monsta X and Gallant Bring Their Worlds Together in 'When You Call My Name' Mini-Doc: Exclusive. .
  40. Baek, Min-jae..
  41. Nurani, Niken. Monsta X Akan Menjadi Pengasuh di Variety Show Two Tuck Bebe. .
  42. Lee, Jun-hyeon..
  43. Lee, Jusang. 엔씨소프트, '투턱곰 X 몬스타엑스' 콜라보 웹예능 공개. .
  44. Kim, Myung-mi. 몬스타엑스 '#OUTNOW' 1일 방송, 컴백 소감+제작 비하인드 공개. .
  45. Kyung, Ji-min. 몬스타엑스, 숏폼 예능 전래환장TV '놀부전' 선공개..'美친 케미'. .