Lankide:Nahia Loroño/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gozo, Bilboko urian kokatuta dagoen gozotegia[1] da. Denda hau Bilboko kale nagusi batean irekitzea erabaki genuen 2020.urtean, zehazki Gran Via 43an. Nahiz eta urte horretan pandemia izan, gure proiektua aurrera eramatea erabaki genuen aukera berriak zeudelako eta orokorrean kostuak murriztu egin zirelako.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure enpresaren helburua, jendearen egunerokotasuna hobetzea zen, gizartea egoera zailean baitzegoen, eta gaur egun ere helburu nagusia berbera da. Horrez gain, opilak eta antzeko produktuak kontsumitzeko arazoak dituzten pertsonentzako (osasun arazoak direla eta) gozoak eskaintzen ditugu. Esate baterako, zeliakoei, diabetikoei edota gainerakoei zuzendutako produktuak, hauek ere arazorik ez izateko.

Gozoren produktuak

Hizkuntza-kudeaketa protokoloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gozotegiak oraindik ez du hizkuntza-kudeaketarako protokolorik. Hala ere, enpresaren buruzagiek badakite euskaraz, nahiz eta gaztelania izan hizkuntza erabiliena. Izan ere, langileen artean, bakarrik 10etik 2k daki euskaraz. Beraz, enpresaren hizkuntza nagusia gaztelania da eta bertako karta eta bestelakoak gaztelaniaz idatzita daude.

Sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa hiru sail nagusitan banatuta dago. Alde batetik zuzendaritza zaila aurkitzen dugu eta 2 pertsonak osatzen dute. Bestalde, okinen zaila dago, 5 pertsonaz osatua. Azkenik, zerbitzariak daude gainontzeko 5 pertsonaz osatua. Zuzendariak badira euskal hiztunak eta 2 okin ere badakite euskaraz mintzatzen. Baina beste guztiak euskara maila oso baxua dute.

Langile antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa ondo joan dadin, honen koordinazio eta langile-antolakuntza ondo egituratua egon behar dira. Sail bakoitzak arduradun bat du eta bi astero, zuzendariak eta arduradunak batzartu egiten dira. Horrez gain, astean behin zuzendariak ere elkartu egiten dira egunerokoak kudeatzeko. Zuzendariak marketin arloaz, lehengaien erosketaz eta orokorrean enpresaren biziraupenaz arduratzen dira. Bilerak, gaztelaniaz egiten dira eta gozotegian ere hizkuntza hau erabiltzen da. Dokumentazio guztia ere gaztelaniaz dago.

Gozotegian dauden kartelak eta bezeroekin harremanetan jartzeko hizkuntza gaztelania da, aurretik esan bezala, zerbitzariak ez dute euskaraz.

Ordutegia eta soldatak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunero zabaltzen den lokala da gure enpresarena. Azaldu bezala, gure produktu gama zabalaren ondorioz, mota guztietako bezeroak aurkitu ditzakegu goizeko 09:00etatik arratsaldeko 17:00etara arte hori baita gure lokalaren ordutegia. Hala ere, gure okinak goizeko 07:00etatik lanean egoten dira eskaintzen ditugun produktuak egunekoak izateko. Azken hauek zerbitzariak baino soldata handiagoa dute. Dena dela, langile guztiak 1.500-2.000 euro bitarteko soldata dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rodriguez, Naroa Torralba. (2023-10-23). «Gutizia bihurtu den tradizioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).