Lankide:NaiaOier

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espainiako Konstituzioaren 53. artikuluak honako hau dio:

1. Titulu honetako bigarren kapituluan aitortutako eskubide eta askatasunek botere publiko guztiak lotzen dituzte. Legez soilik arautu daiteke, betiere funtsezko edukia errespetatuz, eskubide eta askatasun horiek nola erabili; 161.1.a) artikuluak dioenaren arabera babestuko dira, betiere, eskubide eta askatasunok.

2. Edozein herritarrek eska dezake babestu dakizkiola 14. artikuluan eta bigarren kapituluko lehenbiziko atalean aitortutako askatasun eta eskubideak, auzitegi arruntetara jorik lehentasun eta sumariotasun printzipioetan oinarritutako prozeduraz, eta, hala badagokio, Konstituzio Auzitegira jorik babeserrekurtsoaren bidez. Azken errekurtso hori orobat aplika dakioke 30. artikuluan aitortutako kontzientzia-eragozpenerako eskubideari.

3. Hirugarren kapituluko printzipioak aitortuz, errespetatuz eta babestuz zertuko dira legegintza positiboa, praktika judiziala eta botere publikoen jarduera. Printzipiook garatzen dituzten legeek xedatzen dutenarekin bat etorriz baino ezin alegatuko da halakorik jurisdikzio arruntaren aurrean.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertakizun historikoek frogatu zuten eskubideak errespetatzeko ez zela nahiko horiek Konstituzioan onartzea. Hori dela eta, gaur egun eskubideen eraginkortasuna bermatzeko bi bide daudela esan daiteke:

1) Konstituzioan eskubide horiek onartzen badira

2) Onartutako eskubideak gauzatzeko, legea erabiltzen bada

Bi bide horietatik kanpo, eskubideen gozamena eraginkorra izateko, hainbat eratako baliabideak erabili ohi dira, berme-multzoa osatuz. Multzo horretan bi eratako bermeak aurki ditzakegu:

  • Berme orokorrak: Herri-aginteen jarduerak edo jarduerarik ezak Konstituzioan dauden oinarrizko eskubideak urratzeko edo ez onartzeko arriskua saihesteko erabiltzen dira, eta baita ere Konstituzioan eskubideentzat hartzen den gutxieneko edukia galtzen denean.
  • Berme zehatzak: Herritarrei eskaintzen zaizkie, kasuz kasu, oinarrizko eskubide bat urratu dela uste izandakoan, eskubidea babestu edo berreskuratzeko horietara jotzeko modua izan dezaten. Beraz, esan daiteke erreakzio-baliabideak direla.

Berme orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko eskubideen funtsezko edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

53.1 artikuluan adierazten da lege batek ezin dituela oinarrizko eskubideen funtsezko edukia ezabatu, hau ukiezina den muina delako. Funtsezko edukia babesteko beharra gainerako erakundeetara ere hedatzen da, bereziki epaitzeko agintera. Izan ere, epaile eta magistratuek eskubidearen funtsezko edukia bermatu behar dute legerik ez dagoenean.

Ez da batere erraza jakitea zein den aipatutako ukiezinezko muin hori. Bi irizpide erabiltzen dira horretarako:

  • Jendeak, bereziki zuzenbidean jarduten dutenek, orokorrean, eskubide hori aipatzerakoan ulertzen dutena (oro har onartutako ideia).
  • Eskubidea onartuz gero babesten diren interesak. Urratzen da funtsezko edukia babesteko beharra eskubide hori defendatzea ezinezkoa bilakatzen denean.

Lege erreserba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

53.1 artikuluan agindu bat ematen da eskubideei buruz: legez arautu behar dira. Horrela, erakunde legegilea ez den beste erakundeei galarazi egiten zaie horiek gauzatzeko baldintzak ezartzea.

Lege erreserbak adierazten du une historiko bakoitzean ohiko erakunde legegileari, nazioaren subiranotasunaren ordezkariari, dagokiola eskubide bakoitza egikaritzeko baldintzak jartzea; baldintza horiek, noski, erakunde legegilearen iritzi politikoaren arabera, ezberdinak izango dira.

Lege-erreserba gure zuzenbide-estatuaren funtsezko berme bat da, eta haren helburua hiritarren askatasun-esparrua euren ordezkarien eskuetan uztea da; edo, alderantziz, horrek duen helburua da aginte betearazlearen egintzetatik eta Gobernuaren arauetatik, hau da, erregelamenduetatik at uztea gai bat. Hori bai, printzipio horrek ez du esan nahi, litekeena ez denik, legeak erregelamenduen bidez garatzea, zehaztasun gehiago lortzeko; ezinezkoa dena da erregelamenduren bitartez legetik kanpoko arautze bat egitea, Konstituzioaren aginduaren kontra bailegoke hori.

Lege-erreserba eskubide guztiei dagokie, baina oinarrizko eskubideak (14. artikulutik 29. artikulura arte onartzen direnak) lege organikoaren bidez baino ezin gara daitezke, 81.1 artikuluaren arabera. 86.1 artikuluan eragotzi egiten da lege dekretuak eraginik izatea I. Tituluan adierazitako eskubideen gain; hots, debekaturik dago aginte betearazleak eskubideak bere kabuz arautzea.

Lege organikoa eskatzen da eskubideen edukia arautzeko; eta lege-dekretuaren debekuaren esanahia zentzu hertsi batean ulertzen da, hots, lege dekretuak ezin ditu ukitu legeak ezarri dituen baldintzak eskubide batez gozatzeko.

Oinarrizko eskubideen funtsezko edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

53.1 artikuluan adierazten da lege batek ezin dituela oinarrizko eskubideen funtsezko edukia ezabatu, hau ukiezina den muina delako. Funtsezko edukia babesteko beharra gainerako erakundeetara ere hedatzen da, bereziki epaitzeko agintera. Izan ere, epaile eta magistratuek eskubidearen funtsezko edukia bermatu behar dute legerik ez dagoenean.

Ez da batere erraza jakitea zein den aipatutako ukiezinezko muin hori. Bi irizpide erabiltzen dira horretarako:

  • Jendeak, bereziki zuzenbidean jarduten dutenek, orokorrean, eskubide hori aipatzerakoan ulertzen dutena (oro har onartutako ideia).
  • Eskubidea onartuz gero babesten diren interesak. Urratzen da funtsezko edukia babesteko beharra eskubide hori defendatzea ezinezkoa bilakatzen denean.

Berme zehatzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaileen babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaileen babesa 53.2 artikulutik sortzen da:

Edozein herritarrek eska dezake babestu dakizkiola 14. artikuluan eta bigarren kapituluko lehenbiziko atalean aitortutako askatasun eta eskubideak, auzitegi arruntetara jorik lehentasun eta sumariotasun printzipioetan oinarritutako prozeduraz, eta, hala badagokio, Konstituzio Auzitegira jorik babeserrekurtsoaren bidez. Azken errekurtso hori orobat aplika dakioke 30. artikuluan aitortutako kontzientzia-eragozpenerako eskubideari.

Artikulu horretan, beraz, adierazten da oinarrizko eskubideak auzitegietan babes daitezken benetako eskubide subjektiboak direla. Eta, era berean, 53.3 artikuluan, eskubide subjektiboen alorretik kanpo geratzen dira 3. Kapituluko gida-oinarriak, hau adierazten denean:

Hirugarren kapituluko printzipioak aitortuz, errespetatuz eta babestuz zertuko dira legegintza positiboa, praktika judiziala eta botere publikoen jarduera. Printzipiook garatzen dituzten legeek xedatzen dutenarekin bat etorriz baino ezin alegatuko da halakorik jurisdikzio arruntaren aurrean.

Lehentasunezkoa eta sumarioa den prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozedura hau 53.2 artikuluan arautzen da:

Edozein herritarrek eska dezake babestu dakizkiola 14. artikuluan eta bigarren kapituluko lehenbiziko atalean aitortutako askatasun eta eskubideak, auzitegi arruntetara jorik lehentasun eta sumariotasun printzipioetan oinarritutako prozeduraz, eta, hala badagokio, Konstituzio Auzitegira jorik babeserrekurtsoaren bidez. Azken errekurtso hori orobat aplika dakioke 30. artikuluan aitortutako kontzientzia-eragozpenerako eskubideari.

Ezohiko prozedura horren ezaugarriak lehentasuna eta sumariotasuna dira, biak lastertasun zentzuan harturik. Eta oinarrizko eskubideen defentsarako baino ez da erabili behar; baina auzitara jotzen duenak, bere oinarrizko eskubideen defentsa dela eta, prozedura hori edo ohiko prozedura aukera dezake.

Babes helegitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko Konstituzioan lehen aldiz ezarritako prozedura honen bidez (53.2 artikuluan arautua), Konstituzio Auzitegia eskubide eta askatasunen bermatzaile gorena bihurtu zen. Babes helegitearen helburua da 14. artikulutik 29. artikulura bitartean eta 30.2. artikulua babestea.

Bidezkotasunari erreparatuz, honako hauek daukate zilegitasuna babes-helegitea erabiltzeko: bidezko interesa duen edozein zuzenbidezko edo izatezko pertsonak (ohikoena), Herriaren Defendatzaileak eta Ministerio fiskalak. Gainera, esan beharrekoa da babes-helegitea erabakitzeko Konstituzio Auzitegiaren jardunbideak 2 aldi dauzkala: aurrenekoa, non egiaztatzen den baldintza guztiak betetzen direla, eta bigarren aldia, non babes-epaiak ematen diren, eskaera osorik edo zatika onartzekoa edota ez onartzekoa den erabakitzeko asmoarekin.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ASTOLA, Jasone, Konstituzio Zuzenbidea III Eskuliburua.
  • https://app.congreso.es/consti/constitucion/indice/sinopsis/sinopsis.jsp?art=53&tipo=2